|
|
|
Azpeitia
Azpeitiko herria Urola ibaiaren arroan kokatuta dago, Gipuzkoako erdialde geografikoan (ikusi mapa b5m zerbitzuan).

Azpeitia, Xoxote aldetik ateratako argazkian (Uztarria)
2007ko urtarrilaren 1eko datuen arabera, Azpeitiak 14.054 biztanle zituen. Horietatik
%85 baino gehiago hirigunean bizi dira. Gainontzekoak zazpi auzotan
banatuta daude: Izarraitz (270 biztanle), Aratz-erreka (171), Eizagirre
(132), Elosiaga (213), Loiola (349), Odria (113), Oņatz (211), Urrestilla (243) eta Nuarben (43). Gaur egun 360 baserri daude Azpeitian.
Azpeitiko populazioa azken hamarkadan poliki-poliki hazten joan da: 1975. urtean 12.209 biztanle, 1981ean 13.196, 2004an 13.893.
Azpeitiak 69,4 kilometro koadro ditu eta hedaduraz Gipuzkoako udalerririk handienetakoa da. Udalerriko azalera gehien aldapatsua da; iparraldetik Izarraizko mendigune zabalak eta hegoaldetik Izazpi eta Irumugarrietako mendizerrak markatzen dituzte mugak. Azpeitiko punturik altuena Erlo mendia da; 1.026 metro. Gutxieneko altuera Urola haranean dago 80 metro, nahiz eta lurraldearen zatirik handiena 200-250 metro bitartean egon. Azkoitia, Deba, Zestoa, Errezil, Bidania, Beasain, Ezkio-Itxaso eta Zumarragarekin egiten du muga.
Azpeitiko irudiekin egindako bideoa
|