|
|
|
2007ko urria, argazkitan
|
Amilibia eta Aizpuru txapeldun Sanjuandegiko mendi lasterketan
Atzo (irailak 30, igandea) egin zuten Sanjuandegi auzoko lehenengo mendi lasterketa. Enekoitz Aizpuru azpeitiarra gailendu zen gizonezkoetan eta Nerea Amilibia aiarra izan zen aurrena emakumezkoetan. 52 minutu eta 26 segundotan bukatu zuen lasterketa Aizpuruak eta ordu bete eta hiru segundon egin zuen Amilibiak. Emakumezkoetan hirugarren sailkatu zen lehenengo azpeitiarra: Ana Alkorta.
Bide Ona elkarteak antolatu zuen lasterketa. Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazatik irten ziren korrikalariak, Oņatzera igo, Igaratetik barrena, Larrumera egin zuten ondoren, eta Sistiaga errekatik igaroz, Sanjaundegin bukatu zuten. Bide Onakoek Jesus Arakistaini lasterketa antolatzeko egindako lana eskertu nahi izan diote. Argazkian, parte-hartzaileak lasterketa hasieran.
|
|
Erdi Aroko azokan jende ugari ibili da
Atzo (irailak 30, igandea) itxi zituen ateak Erdi Aroko azokak. Alde Zaharreko kaleak jendez lepo egon ziren bi egunetan eta ezin esan azokak jendea erakarri ez duenik. Musika emanaldiak eta kale animazioak ikusi eta entzun ahal izan ziren larunbatean hasi eta igandera bitartean. Era askotako produktuak saltzen zituzten postuek ere ikusmina sortu zuten jendearen artean. Aurten, lehen aldiz, herriko dendariek stock-eko arropekin postuak jarri zituzten Berdura Plazan eta arrakasta handia izan du ekimenak. Argazkian, udaletxeko arkupeetan, bolilloa egiten ikasteko postuan bi emakume lanean.
|
|
Ardiak larrean
Gaur (urriak 4, osteguna) artalde ederra zegoen Esklaben ondoko belardian. Herriko baserrietako artzainak aukera handiegirik gabe gelditu dira berdeguneak aukeratzeko. Izan ere, gero eta larre gutxiago dago herrigunetik gertu. Hala ere, badirudi ardiak ingurune berrira egokitu direla. Ze erremedio. Argazkian, ardiak larrean Esklaben ondoko belardian.
|
|
Uranga, Beasainen zinegotzi orain
Uztarriaren blogetan lagun batzuek jakinarazi duten moduan, Manoli Uranga (PSE-EE) Azpeitiko zinegotzi ohia Beasaingoa da orain. Uranga maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Azpeitiko PSE-EEtik aurkeztu zen (zerrendaburu), baina ez zuten zinegotzirik lortu. Beasainen, berriz, bost, baina udal osaketako batzarrean (ekainaren 16an) bosgarren agiri-txartela jaso bai baina ez zuten izenik eman. Ondoren, legeak hala ahalbidetuta, Urangaren izena eman zuten Beasainen PSE-EEren zinegotzi kargua hartzeko, eta hartu du. Azpeitian aurreko legealdian izan zen hautetsi hura. Argazkian, Uranga joan den apirilean, Azpeitian.
(Informazio gehiago)
|
|
Bidezko merkataritza bultzatuz
Larunbatean, hilak 6, Bidezko Merkataritza Azoka egon zen egun osoan Udaletxeko arkupetan. Kafea, txokolatea, gailetak, tea eta beste hainbat produktu egon ziren salgai. Guztiak ziren, hala ere, garapen bidean dauden herrialdeetan "ekoizleak eta produktuak errespetatuz lortuak". Argazkian, Bidezko Merkataritza Azoka Udaletxe azpian.
|
|
Elvisen oinordekoak erakusleihoan
Elvisavuelo Azpeitiko musika taldeak arrakasta handia lortu du azkeneko urtean. Elvis Presley abeslariaren doinuak berreskuratu eta taularatu dituzte hainbat txokotan. Azpeitian ez ezik, inguruko herrietan ere jarraitzaile ugari dute dagoeneko. Iņaki Azkoitiko argazki dendako erakusleihoan, esaterako, taldeak emandako kontzertuetan ateratako irudiak jarri dituzte ikusgai. Izan ere, Elvisek bizirik dirau! Argazkia, Uztarria Herri Aldizkariaren urriko zenbakian argitaratua da.
|
|
Ospitaleari teilatua berritzen
San Inazio zaurituta egon zen ospitalea edo etxea berritzen hasi dira Madalena auzoan. Etxea Jesusen Lagundiarena da eta duela zenbait hilabete Udalbatzarrak berritzen hasteko baimena eman zuen. Oraingoz, teilatua bakarrik berrituko dute. Madalena parean autoek abiadura moteltzea komeni da, bidea estututa baitago eta langileak lanean ari baitira. Uztarria Herri Aldizkariak uztaileko zenbakian argitaratu zuen 'Ikustekoa' atalean eraikinaren teilatuaren egoera. Argazkian, Madalenako ospitaleari teilatua berritzen.
(Informazio gehiago)
|
|
Kontzentrazioa egin dute Bilboko atentatua salatzeko
PSE-EEren zinegotzi baten kontra atzo (asteartea) Bilbon egindako atentatua gaitzetsi dute gaur (asteazkena) hainbat herritarrek Azpeitian, udaletxe aurrean. Horien artean zeuden Julian Kortajarena eta Jose Urbistondo EAJren zinegotziak. Bizkartzain bat zauritu zuten atzo, Bilbon. Atzoko ekintza eta, oro har, ETAren indarkeria salatzeko EUDELek deitu ditu elkarretaratzeak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako udaletxeen aurrean. Argazkian, Azpeitiko udaletxe aurrean egin duten elkarretaratzea.
(Informazio gehiago)
|
|
Ospitaleari teilatua berritzen
San Inazio zaurituta egon zen ospitalea edo etxea berritzen hasi dira Madalena auzoan. Etxea Jesusen Lagundiarena da eta duela zenbait hilabete Udalbatzarrak berritzen hasteko baimena eman zuen. Oraingoz, teilatua bakarrik berrituko dute. Madalena parean autoek abiadura moteltzea komeni da, bidea estututa baitago eta langileak lanean ari baitira. Uztarria Herri Aldizkariak uztaileko zenbakian argitaratu zuen 'Ikustekoa' atalean eraikinaren teilatuaren egoera. Argazkian, Madalenako ospitaleari teilatua berritzen.
(Informazio gehiago)
|
|
Saskibaloi partidetako bizitasuna
Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldearen etxeko partidetako atsedenaldiak animatzaileek girotuko dituzte; klubeko junior neskak hasi dira, hain zuzen, animatzaile lanetan, lehengo astetik. Iraurgik Galicia CBren aurka jokatu zuen partidan estreinatu zen taldea; bi minutuko emanaldia eskaini zuten. Aerobik ikastaroan eta Steep up filmean ikusitako funky mugimenduak sartzen dituzte dantzetan. Argazkian, animatzaileak Azpeitiko Kiroldegian. ('Urola Kostako Hitza')
(Informazio gehiago)
|
|
Batzokian Espainiako bandera jarri du Segik
Segi-k EAJren Batzokian "independentziaren" ikurrina kendu eta Espainiako bandera, "konstituzioaren eta errepresioaren bandera" jarri zuten ostegunean. "'Demokrata' espainiarrak proiektu politiko bakarra, konstituzioa, eta errepresioa inposatzeko beraien esku dagoen makinaria guztia erabiltzen ari dira", dio Segik. Argazkian, Espainiako bandera Batzokian.
(Informazio gehiago)
|
|
Lurrun trenen triki-trakan
Trenaren Euskal Museoak hamahiru urte bete ditu, eta hori ospatzeko larunbatean, hilak 13, egun osoan trenak gelditu ere egin gabe ibili ziren alde batetik bestera. Jende ugari inguratu zen urteurrena zela eta, Burdinbidearen Museoko Lagunak elkarteko afizionatuengandik hasi eta herriko familietaraino. Tartean Logroņoko (Espainia) eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) bi talde handi etorri ziren. Argazkian, lokomotore zaharra trenaren museoan eta bisitariak bere inguruan, larunbatean. '(Urola Kostako Hitza)'
(Informazio gehiago)
|
|
Esklabetan teilatu berria
Esklabetako elizan teilatua konpontzen ari dira. Joan den astean hasi ziren teilatua eraberritzeko lanekin. Eliza eta konbentua dagoen zatian ari dira teila berriak jartzen. Argazkian, esklabetako elizan teilatua konpontzen, gaur, asteartea.
|
|
Etumetatik Sainura bidean
Izendatu berri dituzte 'Gomendatzen dizut, merezi du!' lehiaketako irabazleak. Gazte Informazio bulegoak antolatu du lehiaketa eta toki interesgarrien gomendioak jaso ditu, argazki eta guzti. Gero, Gazte Bulego bakoitzak zozketa egiten du eta bi kategoriatan banatuta banatzen dituzte sariak. Azpeitian ere egin dute zozketa eta goiko gomendioa atera da irabazlea 12-17 urte bitartekoen artean. Ane Odriozolarena da argazkia eta Etumetatik Sainurako bidea gomendatu du. 18-34 urte bitartekoetan, berriz, Ana Bastida izan da irabazlea. Hark Irlandako Erraldoien Bidea gomendatu du. Argazkian, Ane Odriozolaren gomendioa, Etumetatik Sainurako bidea.
(Informazio gehiago)
|
|
Aparkatzea debekatuta Juan XXIII.ean
Juan XXIII auzoan aparkatzea debekatu dute. Auzo horretako 1 zenbakia duen etxearen horma margotzen ari dira eta margoketa bukatu artean ezin izango da etxearen aurrean aparkatu. Enparan dorretxearen alboan dago Juan XXIII auzoko 1 zenbakia duen etxea. Argazkian, aparkatzea debekatzen duen zinta eta Udaltzaingoaren oharra, gaur, osteguna.
|
|
Udazkeneko fruitua
Udak fruitu asko ematen du. Hala ere, udazkenak ere badu bere-berea duen fruitua: gaztaina. Oraintxe hasi berri dira gaztaina aleak gaztainondoetatik erortzen. Laster hasiko dira gaztaina saltzaileak kaleetan neguko hotzari aurre egiteko gaztaina erreak saltzen. Argazkian, gaztain-oskolak barruan gaztaina aleak dituztela, gaur, ostirala, Sistiaga auzoan.
|
|
Harrera ona II. Ardo Dastaketa Egunak
Ardo dastaketa jendetsua izan zen, atzo, herriko enparantzan. 18 upategik parte hartu zuten ekimenean eta horrez gain, lau gazta postu eta Gernikako piperren eta Orioko sardinen saltokia ere jarri zituzten kioskoaren inguruan. Metal Boskotea ibili zen plaza girotzen, eta kalejira egin ondoren udaletxeko arkupeetan saioa eskaini zuten. Argazkian, upategi baten postuan jendea ardoa dastatzen.
(Informazio gehiago)
|
|
Sei urte bete dira Arrue Pumorin hil zela
Joan den ostegunean, sei urte bete ziren Beņat Arrue azpeitiarra Pumori mendian hil zela. Arruerekin batera, Aizarnazabalgo Iņaki Aiertza eta beste hiru nafar ere hil ziren. Goiko argazkian espedizioan hil ziren bost mendizaleak ageri dira, ezkerretik eskuinera: Iņaki Aiertza, Beņat Arrue, Cesar Nieto, Javi Arkauz eta Aritz Artieda, glaziarrera abiatu aurretik atera zuten azken argazkian. Argazki hau, hiru urtez glaziarrean egon ondoren, berreskuratu zuten motxila batean zegoen argazki-film batetik ateratakoa da. 2004ko udazkenean Benantxio Irureta Nepalera itzuli zen beste mendi bat egitera eta hori egin osteanean Pumorira joan zen zuzen-zuzenean. Bi motxila aurkitu zituen, batek Joxe idatzita zuen, bere garaian Joxe Takolok Arrueri oparitutako motxila zen. Handik gertu beste motxila bat ere topatu zuen, eta haren barruan zegoen argazki-filma (Mendi Minez).
(Informazio gehiago)
|
|
Unai Frantzesena zuzentzen hasi da
Herenegun izan zen Unai Frantzesena zuzendari duela bandak emandako lehen kontzertua. Jende ugari bildu zen udaletxe azpira, zuzendari berriari harrera egiteko. Dantzari txikien eguerdiko emanaldia bukatu zenean hasi zen bandaren emanaldia eta eguzki epeletan zutik edo udaletxe azpian eserita asko izan ziren kontzertua jarraitu zutenak. Argazkian, Unai Frantzesena zutik banda zuzentzen, larunbatean.
(Informazio gehiago)
|
|
Autobusen geltokietan aldaketak
Umeen Museo inguruan, Loiolako bide zaharrean, lanak hasi dituzte. Hori dela eta, autobusak ez dira geratuko Loiola eta igerileku aurreko geltokietan gaur, asteazkena, bihar eta etzi. Geltoki horietan geratu beharrean, Loiolan Kiruri aurrean eta Esklabetan, Sanjuandegikoentzat, geratuko dira autobusak. Argazkian, Loiolako bide zaharrean hasi berri dituzten lanak.
|
|
Jarri dute Triku Festako karpa plazan
Atzo jarri zuten Triku Festako karpa plazan eta dena prest dago jada gaur gauean Gora Japonek eta Bizarrak jotzeko. Etziko egitarauan, kontzertuen hurrenkeran, aldaketa bat izango dela ere jakinarazi dute: izatez T taldeak jo behar zuen aurrena eta atzetik jo behar zuten Lisabö eta DJ Uleak; baina, azkenean, Lisabö izango da aurrena joko duena, 22:00etan, eta T-k eta DJ Uleak, hartuko diote lekukoa ondoren. Bestalde, astelehenera arte, karparen ondorioz, plazan ezingo da autorik aparkatu. Argazkian, plazan muntatu duten karpa, atzo, asteazkena.
(Informazio gehiago)
|
|
Etxebizitzen inguruko panelak jarri dituzte Gazte Asanbladakoek
Etxebizitzen inguruko panelak jarri dituzte Azpeitiko Gazte Asanbladako kideek herrian zehar. Panel horien bidez, etxebizitza politika berri bat eskatzen dute asanbladako kideek eta Etxebeltz-Izarran egingo dituzten Babes Ofizialeko Etxebezitzen inguruko zenbait datu ere jarri dituzte. Gazte Asanbladak dio etxebizitza horietan izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten pertsona asko etxebizitza duin bat lortzeko aukerarik gabe dagoela eta izena eman dutenen artean ere asko etxebizitzarik gabe geldituko direla, etxe gutxiago baitago apuntatutako jendea baino. Argazkian, Azpeitiko Gazte Asanbladak Perez Arregi plazan jarri duen panela, gaur, ostirala.
|
|
Hileko azken ostiralero bezala, maindire ilara egin dute bariantean
Etxerat-ek deituta, hileko azken ostiralero bezala, maindire ilara egin dute hainbat herritarrek bariantean. Ekimen honekin Frantziako eta Espainiako espetxe politikek "bai presoak eta bai senideak hil egiten dituztela" salatu dute. Etxerat-ek azaldu duenez, "bi estatuek inpunitate osoz ezartzen dizkiete gaixotasun larriak eta heriotza eragiten duten neurri kriminalak". Egoera horren aurrean, "ezinbestekoa" ikusten dute herri mailan lan egitea eta herritar guztiei dei egin diete euren "aletxoa" jartzeko. Argazkian, gaur, ostirala, 19:00etan bariantean egin duten maindire ilara.
(Informazio gehiago)
|
|
Lagun Onakekoak Toloņon izan dira asteburuan
Joan den larunbata Araba eta Errioxaren arteko mugan igaro zuten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Toloņo mendira (1.271m) igo ziren eta ondoren, Bastida herrira jaitsi ziren, hango upategi batean bazkaltzeko. "Paraje ederrak" ezagutu zituzten mendizaleen arabera, eta argazki bat baino gehiago atera zuten. Argazkian, Lagun Onakekoak Toloņo mendiaren gailurrean, larunbatean.
(Informazio gehiago)
|
|
Hilerritik jaisteko Santutxo aldetik joan beharko dute autoek
Ostegunean, azaroak 1, ospatuko da Santu Guztien Eguna. Ohitura handia dago egun horretan hilerrira lore sortak eramateko. Hilerrira joan-etorri handia izango da eta, beraz, Udaltzaingoak hainbat aldaketen berri eman du. Santiago kaletik edo Parrokitik igo ahalko da hilerrira. Jaitsi, ordea, Santutxo auzora jaitsi beharko da. Santiagotik hilerrirako bidea oso estua da eta bi autorentzako lekurik ez dagoelako hartu du Udaltzaingoak neurria. Argazkian, hilerrirako bidea, Santiago kaletik.
|
|