|
Urola ibaia amuarrainez elikatzen
Igandean (ekainak 3) jokatuko da herri mailako amuarrain txapelketa Urola ibaian. Lehiaketa prestatzen ari dira egunotan. Gaur, ostirala, amuarrainak bota dituzte ibaira zelai luze parean. Etzi, 9:00etan hasiko da txapelketa eta 12:00etan bukatuko da. Udalak eta Diputazioak lagunduta, 'kirola kalera ateratzeko eguna' egitasmoaren baitan antolatutako ekintza da. Argazkian, Jose Mari Zendoia arrantzale azpeitiarra amuarrainak Urola ibaira askatzen. Ikusi, bestalde, tituluan klikatuta amuarrainak ibaira askatzen bideoan.
(Informazio gehiago)
|
|
Hasi da emakumeen futbol txapelketa
Larunbatean hasi zen Emakumeen II. Futbol Txapelketa. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, emakume ugari bildu zen Garmendipeko zelai artifizialean. Txapelketa antolatzen duten bigarren aldia da eta aurten 17 taldek eman dute izena. Hurrengo partidak datorren larunbatean, hilak 9, jokatuko dituzte. Talde bakoitzeko lehenengo bi taldeak sailkatuko dira ligako kanporaketarako eta azken biak kopako kanporaketarako. Hilaren 23an jokatuko dituzte kanporaketako partidak. Argazkian, 'Hi sen bat' eta 'Urolako gazteak' taldeak elkarren aurka larunbateko partidan.
|
|
Hasi da emakumeen futbol txapelketa
Larunbatean hasi zen Emakumeen II. Futbol Txapelketa. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, emakume ugari bildu zen Garmendipeko zelai artifizialean. Txapelketa antolatzen duten bigarren aldia da eta aurten 17 taldek eman dute izena. Hurrengo partidak datorren larunbatean, hilak 9, jokatuko dituzte. Talde bakoitzeko lehenengo bi taldeak sailkatuko dira ligako kanporaketarako eta azken biak kopako kanporaketarako. Hilaren 23an jokatuko dituzte kanporaketako partidak. Argazkian, 'Hi sen bat' eta 'Urolako gazteak' taldeak elkarren aurka larunbateko partidan.
|
|
Giro onean ospatu zuten Gazte Eguna
Larunbatean ospatu zuten aurtengo Gazte Eguna. Urtero bezala, herriko plazak futbito txapelketako ligako eta kopako finalak hartu zituen larunbat arratsaldez. Ondoren, triki poteo aldarrikatzailea egin zuten kaleetan barrena eta iluntzean, afaltzera bildu ziren gazteak berdura plazara. 23:00etan kontzertuak hasi ziren Gaztetxean: Dubling Boys, Friday crew eta Destroi taldeak. Aurtengoan Gazte Manifestua eskuan hartuta, etxebizitza politika salatu zuten. Argazkian, larunbat arratsaldean jokatu zen futbito txapelketako ligako finala.
|
|
'La Buena Nueva' filma grabatzen izan dira Azpeitian
Gaur (ekainak 4, astelehena) 'La Buena Nueva' filma grabatzen izan dira Azpeitiko trenaren museoan. Elena Tavernak zuzendutako filmak 36ko gerra garaian girotutako istorioa kontatzen du eta Azpeitiko trenaren museoa erabili dute denboran atzera egiteko. Gaur 8:30ean ekin diote grabaketari eta egun osoz aritu dira errodajean. Tartean azpeitiarrak ere aritu dira filmerako estra lanak egiten. Argazkian, 'La Buena Nueva' filma grabatzen Azpeitiko trenaren museoan.
(Informazio gehiago)
|
|
Iņaki Antiguedad klima aldaketaz
Iņaki Antiguedad Hidrogeologian katedraduna klima aldaketaz aritu zen atzo (asteartea, ekainak 5) Betharram aretoan. EHUko irakasleak adierazi zuenez, lurraldearen antolamenduak garrantzi handia du klimaren aldaketan eta hori baloratzea beharrezkoa da klima aldaketa aztertzeko. Aurrera begira, mitigazioan eta adaptazioan oinarritutako erabakiak hartzearen alde azaldu zen. Argazkian, Iņaki Antiguedad atzo emandako hitzaldian, Betharram aretoan.
|
|
Loiolan banku berriak jarri dituzte
Loiolako zelaietan baku berriak jarri dituzte. Lehenago zeudenak ordezkatu dituzte banku berriek. Izan ere, hartxintxarra bota eta gero baxuegi gelditu ziren banku zaharrak eta Udalean hainbat kexa jaso dituzte hori dela eta. Orain, 35 banku aldatu dituzte, 18.000 euro kostata. Argazkian, Loiolako zelaietan banku berriak (Nerea Aranguren).
|
|
Euskal Bizikleta Azpeititik pasatu da
Gaur (ostirala, ekainak 8) Eibarren abiatu den Euskal Bizikleta 2007ko txirrindulariak 16:50 aldera pasatu dira Azpeititik. Zestoatik etorri dira eta Urrestilla aldera jarraitu dute. Tolosan bukatuko dute gaurko etapa. Argazkian, tropeleko txirrindulariak Landetako errotonda zeharkatzen.
|
|
Proposamena eskuan hartuta
Ostiralean, Gazte Independentistak deituta, eta 'Gerra estrategikorik ez! Konponbidea orain!' lelopean elkarretaratzea egin zuten Batzokiaren aurrean. Bertan bildutakoek "EAJri anbiguotasuna eta alderdi interesak utzi eta euskal herritarren alde lanean hasteko" eskatu zioten. Ezker abertzalearen Trantsiziorako Marko Demokratikorako proposamenaren ale bat utzi zuten Batzokiaren atean, eta EAJri eskaera egin zioten "proposamena irakurri eta zerekin ez dagoen ados esateko". Elkarretaratzera bildu zirenek adierazi zuten "herritarrak sufritzen ari diren bitartean", "prest ez" daudela "EAJkoek negozioa egiten nola jarraitzen duten ikusteko". Argazkian, ostiralean Batzokiaren aurrean egindako kontzentrazioa.
|
|
Kendu dute argindar zutabea bidetik
Orain dela hilabete batzuk, Salbe auzoan zegoen argindar zutabe bat jarri genuen Uztarria herri aldizkariaren 'Ikustekoa!' atalean, bide berri txiki erdi-erdian zegoelako, oztopo eginez. Kendu dute, oraintsu; besteak beste, estetika eta segurtasun arrazoiengatik. Orain Loiola alderako bidegorriaren azpian sartu dute argindarra, 30.000 voltio garraiatzen dituen linea. Argazki handian, Salbe auzoan kendutako argindar zutabearen gunea; argazki txikian, zutabea zegoenekoa (aldizkarian irtendakoa).
|
|
Bizikidetza eta kontsulta eskatuz, sinadura bilketa
Gaur (ekainak 12, asteartea) Lokarri, Akordioaren eta Kontsultaren Herritaren Sareak, sinadura-bilketa egin du Azpeitiko plazako arkupetan. Sinadura bilketa honen bidez, Euskal Herriko agintariei bizikidetzako oinarriak ezar ditzaten eta kontsularen aldeko pausoak eman ditzaten eskatu diete. 10:30etik 13:30era eduki dute Lokarrikoek sinatzeko gunea plazan eta antolatzaileak "gustura" agertu dira jasotako erantzunarekin. Argazkian, sinadurak biltzen plazako arkupetan.
|
|
Santutxon ere adokina
Santutxoko kaleak hiritartzeko lanetan dihardute oraindik ere. Goiko kaleko lanak bukatu dituzte eta hor ere galtzada harria edo adokina jarri dute. Beste bi kaleetan ere adokina jarriko dute. Erdiko kalean hasiak dituzte dagoeneko lanak eta hori bukatzean, Beheko kalean hasiko dira. Argazkian, Santutxoko Goiko kalea adokina jarrita.
(Informazio gehiago)
|
|
Herriartekorako prestatzen
Bihar (ekainak 15, ostirala) jokatuko dute Azpeitia-Donostia herriarteko pilota txapelketako finalerdiko itzuliko partida, Frontoi Txikin. Joan den asteburuan 1-2 irabazi zuten azpeitiarrek Donostian, Atano III.a pilotalekuan. Etxean hartuko du oraingoan Azpeitiak Donostia. 22:00etan hasiko dira partidak, eta dagoeneko pilotalekua prestatzen hasi dira. Argazkian, Frontoi Txikiko zorua garbitzen gaur goizean ('Urola Kostako Hitza').
|
|
Alkatea izendatzeko batzarreko irudiak
Gaur (larunbata) izan da Azpeitiko alkatea izendatzeko bozketa udaletxean (ikusi webeko albistea), eta uztarria.com-ek batzarreko argazki bilduma egin du.
(Informazio gehiago)
|
|
Urrestilla lasterkan
Launbatean Urrestillako San Joan jaietako krosa egin zuten. Gaztetxoak atera ziren korrika lehendabizi. Benjaminek, alebinek eta infantilek egin zuten lasterketa. Ondoren, helduek ekin zioten krosari. Karrera bukatu ostean,antolatzaileek dominak banatu zituzten korrikalari guztien artean. Argazkian, Urrestillako San Joan jaietako krosean gaztetxoak korrika.
|
|
Pala eta festa emakumeen eskutik
Eliz Kaleko Korpus jaien baitan, hainbat urtetan antolatu izan dute Emakumezkoen Pala Txapelketa. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin eta joan den astean zehar jokatu zituzten pala partiduak herriko hainbat emakumek. Finalak pasa den igandean (ekainak 17) jokatu zituzten. Gurutze eta Alaitzek lortu zuten txapela eta bigarren gelditu zen Miren eta Alaitz bikotea. Argazkian, bi bikoteak finala jokatu ostean, Frontoi Txikin.
|
|
Pala eta festa emakumeen eskutik
Eliz Kaleko Korpus jaien baitan, hainbat urtetan antolatu izan dute Emakumezkoen Pala Txapelketa. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin eta joan den astean zehar jokatu zituzten pala partiduak herriko hainbat emakumek. Finalak pasa den igandean (ekainak 17) jokatu zituzten. Gurutze eta Alaitzek lortu zuten txapela eta bigarren gelditu zen Miren eta Alaitz bikotea. Argazkian, bi bikoteak finala jokatu ostean, Frontoi Txikin.
|
|
Harremanak hobetzeko
Azpeitiko gazte talde batek Gazte Forum proiektuaren baitako bigarren saria eskuratu du. Gazteek mendekotasuna gai hartuta, 'O.b.sesioak' bideo montaia aurkeztu zuten. 16 taldek parte hartu dute guztira eta Azpeitiko taldeak bigarren postua lortuta sari ederra eskuratu du: garaikurra, diplomak, lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin DVDa eta 300 euroko txartela. Egitasmoak pertsona zein lagun taldearen inguruan hausnartzeko aukera eskaini nahi du. Taldean egindako hausnarketa horrekin ikus-entzunezko muntai bat sortzea da asmoa. Argazkian, lehiaketako bigarren saria lortu duen lagun taldea.
(Informazio gehiago)
|
|
Udara hasi da eta urtegia ia beteta dago
Hasi da udara (atzo, osteguna) eta Ibai-Eder urtegia ia dena beteta dago. Hilaren 18an egin zuten azkeneko neurketa, eta %90,95ean zegoen beteta. Urte hasieran larri zeuden gauzak, lehortearen ondorioz %36an zegoelako. Gero egindako euriteen eta elurteen ondoren egin zuen gora urtegiak; goraino. Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio hornitzen ditu, 65.000 biztanle. Denera, 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka. Argazkian, Nuarbeko urtegia
|
|
Sua non-nahi
Larunbatean izan zen San Joan bezperako gaua. Herriko hainbat auzo eta baserrietan piztu zituzten suak: batzuek izpiritu txarrak uxatzeko, besteek osasuna mantentzearen alde... Herriko plazan iaz heldu zioten lehengo usadioak berreskuratzeko ekimenari. Izan ere, garai batean plazan ere egiten zen San Joan sua eta Udaleko Festa Batzordeak, Itsasi Dantza Taldeak eta Juan Antxieta Musika Eskolak elkarrekin lehengo usadioari heldu diote. Argazkian, herriko plazan egin zuten sua.
|
|
Oiartzun irabazle
Joan den asteburuan jokatu zituzten Emakumeen Futbol Txapelketako finalerdi eta finaleko partidak. Giro polita izan zen larunbatean, egun osoz, Garmendipeko zelai artifizialean. Goizean jokatu zituzten txapelketako partidak, eta horietan sailkatuek arratsaldean jokatu zituzten finalerdiak eta finala.Oiartzuarrak gailendu ziren finalean Hi Sen Bat taldearen kontra 4-3ko emaitzarekin. Argazkian, txapelketako irabazleak, Oiartzun taldea, Garmendipeko zelai artifizialean.
|
|
Berriro bueltan etxera
Euskal Tren Museoko bagoiak Bizkaian erabili dituzte egunotan. Aurten 125. urteurrena bete da Bilbo-Durango artean trena martxan jarri zutela eta urteurrena aitzakia hartuta, trenaren museoak gordetzen dituen makina zaharrak erabili dituzte ospakizunerako. Ekaineko igandeetan Durango-Zornotza arteko bidea egiten ibili da trena eta Bilbo-Durango bidea ere egin zuten aspaldiko trenaren bideetan barna. Juanjo Olaizola Trenaren Euskal Museoko arduradunak azaldu du "jende ugari" ibili dela lurrun tren zaharrak Bizkaian egin dituen bidaietan. Gaur, itzuli dira Azpeitira makina eta bagoiak. Argazkian, bagoi bat kamioi baten gainean, Trenaren Euskal Museoaren atarian, Urola kalean.
|
|
'Sexualitatea askatasunez bizi!' aldarria batukadarekin batera
Atzo (ekainak 28, osteguna) gay, lesbiana eta transexualen harrotasun eguna ospatu zen batean eta bestean. Azpeitian ere ortzadarraren kolorez jantzi ziren kaleak. Batukada egin zuten arratsaldeko zazpietan plazatik abiatuta. Sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten kaleetan zehar. "Gure mugak gainditu eta sexualitatea askatzeko 'tolerantziaren' mozorroa erantzi dezagun" dei egin zuten Urola Kostako Koordinadora Feministako kideek. Argazkian, atzo arratsaldean egin zuten batukada, Erdi kalean.
(Informazio gehiago)
|