|
Urte berria Erlon
Lagun Onak Mendi Bazkunak Erlon hasi du 2007a, urteberrri egunez urtero egin ohi duen moduan. Urte zaharra, Aizkorrin igaro zuten, ohi bezala. Argazkian, Erlon.
|
|
Amaitu dute gose greba
Euskal preso politikoek jasotzen dituzten eskubide urraketak salatzelako egin dute sei eguneko baraualdia. Argazkian, gose grebaren amaierako ekitaldia, herriko plazan.
(Informazio gehiago)
|
|
Itxi dute Haur Parkea
Gabonetan Izarraitz pilotalekuan zabalduta izan da Haur Parkea, umeen gozamenerako. Egunero ibili da jendea, baina dagoeneko itxi dute. Argazkian, ume batzuk orain dela egun batzuk hantxe.
|
|
Alde Zaharreko sariak zozketatu dituzte
Alde Zaharreko merkatarien elkarteak '3 sari aidean, zuen esku agian...' Gabonetako zozketako sariak banatu ditu. 1.200 euroko hiru txartel zozketatu zituen elkarteko erosleen artean urtarrilaren 5ean. Argazkian saridunak: Ainhoa Aranguran (Ana Mari Egañan), Imanol Soraluze (Gotain) eta Pili Uzkudun (Azkue) saridunak, Juan Mari Gajate elkarteko lehendakariarekin batera.
|
|
Zubiola pasatu da Azkoitira
Azpeitiko Gerra Txiki utzi eta Azkoitiko Juin Txiki industrialdean ezartzeko prozesuan ari da Zubiola enpresa. Argazkian, Azkoitian kokatuko den tailerra, aurretik Iberam Engranajes enpresarena izan dena.
|
|
Helduen danborradako lehen entsegua
Atzo, asteartea, abiatu ziren danborradako lehen entseguak. Jende ugari hurbildu zen Izarraitz pilotalekura San Sebastianetako doinuekin danborrak astintzera. Hurrengo entseguak hilaren 11an, 16an eta 18an izango dira 21:00etan. Bestalde, larunbatean pilotalekuan ospatuko den jaialdirako azken entsegua ostegunean izango da 20:30ean.
(Informazio gehiago)
|
|
Eider Bereziartua eta Ainara Epelde saskibaloian Espainiako txapeldun
Astelehenean, Eider Bereziartuak eta Ainara Epeldek Euskadiko kadeteen selekzioarekin Espainiako saskibaloi txapelketako finala jokatu zuten Madrilen aurka, Cadizen (Andaluzia). Erraz irabazi zuten, 17 punturen aldearekin (56-73). Gustura daude Ipar Project Iraurgi taldeko bi jokalariak. Gaur, Azpeitiko Udalak oroigarri bana eman die kirolariei. Argazkian, Julian Eizmendi Azpeitiko alkatearekin eta Kandido Mitxelena eta Julian Kortajarena Kiroletako zinegotziekin.
|
|
Hasi dira Perez Arregiko galtzada harriz estaltzen
Hasita daude Perez Arregiko galtzada harriz estaltzeko obrak. Perez Arregiko lanak bukatzen dituztenean Eliz Kalean jarraituko dute lanean. Argazkian, Perez Arregi enparantzako lanak.
|
|
Izarraitz Txoko talde berriaren jantzia ikusgai
Talde berria izango da aurten danborradan, Izarraitz Txoko. Txistulariaren jantzia aukeratu dute danborradarako talde berrikoek. Argazkian, herriko denda bateko erakusleihoan ageri da jantzia, eskuinekoa.
(Informazio gehiago)
|
|
Danborradako taldeentzat marrak pintatzen
Danborradako taldeentzat Enparantza Nagusian tarteak pintatzen ari dira. Hori dela eta, plaza itxita dago eta ezin da bertan aparkatu. Enparantza Nagusian talde bakoitzak bere tartea du, eta horretarako marra hori batzuk pintatzen dira lurrean. Aurten, gainera, marra gehiago pintatu beharko dituzte, Izarraitz Txoko taldea berriarena. Aurten lehenengoz danborradan parte hartuko du talde honek.
(Informazio gehiago)
|
|
Sokamutilak prestatzen sokamuturrerako
Sokamutilek ere izaten dute lana soka prestatzen festen aurretik. Aurten, lokal berria estreinatu dute eta gustora daude. Argazkian, sokamutil batzuk lokal berrian, Damason
|
|
Udaletxeko langileak danborradako zapiak saltzen
Danborradak aurten 50 urte beteko dituela eta, Azpeitiko Udalak balkoietan zintzilikatzeko zapiak jarri ditu salgai. "Azpeitiko Danborradak" liburua ere salmahaian egongo da erosi nahi duenarentzako. Argazkian, atzo goizean udaletxeko langileak zapiak eta liburua saltzen.
|
|
50. urteurren arrakastatsua
Danborradaren 50. urteurrena izan da aurten San Sebastian festetan, eta arrakastaz ospatu dira. Hurrengo urtera arte jasota gelditu dira danbor eta atabalak. Larunbatean egin zen bandera jaitsiera ekitaldia. Argazkian, helduen danborrada, San Sebastian bezperan.
(Informazio gehiago)
|
|
Zubiolako langileen elkarretaratzea Garikoitz Etxeberriaren alde
Gaur (asteartea) eguerdian Zubiolako langileek elkarretaratzea egin dute Azkoitiko Eroski aurrean (argazkian), euren lankide den Garikoitz Etxeberria ‘Kafe’-ri "babesa" emateko. Espainiako Auzitegi Gorenak ‘Kafe’ atxilotzeko agindua eman zuen Jarrai, Haika eta Segi “erakunde terroristak” direla ondorioztatuta. Zubiolako langileek “benetako justiziatik urruti dagoen epai honekin duten desadostasuna eta haserrea” adierazi nahi izan dute. “Sufrimenduarekin amaitzeko garaia da. Bakerako garaia da eta, elkarrizketa lanabes hartuta, euskal herritarren borondatean oinarritutako konponbidea” lantzearen beharra gaineratu dute.
(Informazio gehiago)
|
|
Goenako zuhaiztia
Iritsi da negua azkenean. Astean zehar egindako elurrak horrelako irudiak utzi dizkigu Azpeitia inguruan. Argazkian, Goenako zuhaiztia, elurrak zurituta.
(Informazio gehiago)
|
|
Nagore Aranburu Argia Saria jasotzen, ‘Wazemank’-egatik
Atzo (ostirala) banatu zituzten Argia Sariak eta, telebista arloan, ETB1eko ‘Wazemank’ umore saioari eman zioten saria. Oroigarria jasotzen izan zen Nagore Aranburu azpeitiarra, saioko gidoilari taldearen zuzendaria delako. Argazkian, Aranburu ezkerrean, sariarekin.
(Informazio gehiago)
|
|
'Gelatxo' soinujolea hil da; aski ezaguna zen Azpeitian
Gaur (astelehena) goizaldean Pedro Sodupe 'Gelatxo' soinujole ezaguna hil da, 78 urte zituela. Elgoibaren jaio zen eta azpeitiar trikitilariekin askotan jo izan zuen, baita Azpeitian bertan ere. Argazkian, adibidez, berari 1947an egindako omenaldian, Miguel Iturbide edota Antonio Aranaga 'Auntxa'-rekin ageri da (goian ezkerretik hasita, Leandro Untzeta, Madarixa Txikia, Boni Iturbide, Arbe, Mario Serrano, Joxe Mari Iturbide eta Otola; behean, Sakabi, Kandido Beristain, Patxi Iturbide, Gelatxo, Miguel Iturbide eta Auntxe). Pako Aristi urrestildar idazleak 2001ean Gelatxoz biografia idatzi zen: 'Gelatxo, soinuaren bidaia luzea'. Hileta elizkizuna bihar (asteartea) izango da, Elgoibarren, San Bartolome parrokian.
(Informazio gehiago)
|
|
Aterpezain berriak Xoxoten
Arduradun berriak ditu Xoxoteko aterpeak. Hemendik aurrera, Bixen Madotz iruindarra eta Olatz Telletxea donostiarra izango dira aterpetxearen kontuak emango dituztenak. Abenduan utzi zuten Euxebio Beloki eta Beni Odriozolak Xoxoteko aterpea, hiru urtetan bertan arduradun egon ondoren. Argazkian, aterpezain berriak.
(Informazio gehiago)
|