|
Azaroko agenda kalean
Azaroko ekintzak biltzen dituen eskuko kultur agenda kalean da: 7. zenbakia. Aurtengo apiriletik, hilabetero ari da ateratzen Uztarria Kultur Koordinakundea. Hilabetearen hasieratik herrian dauden ekintzen berri ematea du helburu. Guztira, 1.000 aleko tirada du eta taberna eta ohiko toki publikoetan eskura daiteke. Norbaitek bere ekimenen berri eman nahi badu, idatz dezala helbide honetara: kultura@uztarria.com
|
|
Nuarbeko urtegian lanak abian
Nuarbeko urtegiaren alde batean oinezkoentzako bidea badago, eta orain, berriz, Beasain-Azpeitia errepide aldean oinezkoentzako bidea egiten hasi dira, Matxinbentako aldean. Oinezkoentzako bide berri honekin, urtegi osoari buelta emango dion oinezkoentzako bide bat egotea da. Izan ere, lehen, buelta osoa emateko, Matxinbentatik Nuarbera artean errepidetik joan behar baitzen. Altuna y Uria enpresa ari da obrak egiten, eta horretarako 476.678 euroko aurrekontua izango du. (Argazkia: Ixidro Arrieta)
(Informazio gehiago)
|
|
Neskak taldea parrandan onena
Erniarraitz Bertsozale Elkartearen Bertso Parranda ostiralean (hilak 3) abiatu zen, Orkatz Kultur Elkartean egindako kanporaketarekin. Neskak eta Txanboiek taldeak aurrez aurre aritu ziren. Kanporaketa Leire Ostolaza, Eneritz Arzallus eta Eneritz Artetxek osatutako Neskak taldeak irabazi zuen. Hurrengo saioa azaroaren 10ean (ostirala) izango da, Txarrantxa tabernan, eta bertan Bax eta Mak taldeak ariko dira.
(Informazio gehiago)
|
|
Betharrametan gradak jarri dituzte
Betharrametako pilotaleku handian gradak jarri dituzte. Ostiralean, azken ukituak ematen jardun zuten langileak, baina astelehenerako dena txukunduta izango dutela jakinarazi zuten. Hala ere, asteburuan oraindik ere pilotalekua erabiltzeko moduan izango da.
|
|
Uztarria herri aldizkariak 7 urte
Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak 7 urte bete ditu. Atzo (azaroak 5), hain zuzen. Herriko euskara eta kultur eragileek sortu zuten 1998ko martxoan Uztarria Kultur Koordinakundea, eta honek 1999ko azaroan herri aldizkaria. Urtetik urtera aldizkariak zabalkunde handiagoa lortu du. Gaur egun, 2.500 ale banatzen ditu hilero. Argazkian, 1. zenbakiaren azala.
(Informazio gehiago)
|
|
Egoitzako Astea hasi dute
San Martin egoitzakoek ekitaldiz betetako astea izango dute igandea bitartean. Egoitzan atzo, astelehena, ekin zioten festa giroari, Joxe Lizaso eta Joxe Agirre bertsolarien saioarekin. Ondoren, egoiliarren txarangak (goiko argazkian) saio bat eskaini zuen. Gaur goizean jolasak egin dituzte eta gero, Mandalas Marrazki Lehiaketa izan dute. Arratsaldean, Jose Luis Frantzesenaren musika emanaldiaren txanda izango da.
|
|
Automozioren jardunaldi teknikoa
Gaur, asteazkena, automozioaren inguruko jardinaldi irekia izan da 09:30etik 14:00ak bitartean Enparan Dorretxean, Ingurugiro Fundazioaren eskutik. Bertan, Roberto Bermejo, Iker Larrea eta Alfonso Ausin izan dira hizlariak.
|
|
Errebalean 1981ean ere sokamuturra
Errebaleko San Martin jaietan aspalditik antolatzen dute sokamuturra. Argazkia orain 25 urteko sarmartinetakoa da. Aurten larunbatean (hilak 11) 16:30ean da sokamuturra. Nerea Esku-lanak dendakoak festak antolatzen ibiltzen dira. Haien hitzetan, "orain urte asko eta asko zezena ibiltzen zen Errebalean, sanmartinetan. Gero, urte batzuetan ez zen sokamuturrik izan, baina orain dela 16 edo 18 urtetik berriro antolatzen hasi ginen". (Argazkia: Nerea Esku-lanak)
|
|
Iraurgi Ikastetxekoak San Martin egoitzan
Aurrera doa San Martin egoitzako astea. Gaur egoizean esaterako, Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia izan dute. Arratsaldean, bingoa eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango dute.
|
|
Urola Ikastolakoak Uztarrian
Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko 15 urteko 16 ikasle Uztarriaren egoitzan izan dira gaur arratsaldean (hilak 13). Ordubetez, Uztarria Kultur Koordinakundearen nondik norakoen azalpenak jaso dituzte eta koordinakundearen inguruko funtzionamenduaz galderak egin dituzte.
|
|
Bertso Parrandan, Mak taldea aurrera
Bertso Parrandako bigarren kanporaketa saioa jokatu zen ostiralean (hilak 10), Azpeitiko Txarrantxa tabernan, Bax (Beņat Lizaso, Aitor Zinkunegi eta Josu 'Xenpelar') eta Mak (Aritz Etxeberria, Ander Urbieta eta Eneko Ibarguren 'Kurku') taldeen artean. Txarrantxa bertsozalez bete-bete egin zen eta bertsolariek animo faltarik ez zuten izan. Azkenean, Mak taldekoak izan ziren irabazle, eta Bertso Parrandan aurrera egingo dute. Saioa bukatu ondoren, Beņat Lizasok eta Aritz Etxeberria 'Ministro'-k bertsotan jarraitu zuten, entzuleek hala eskatuta. Bertso Parrandako hurrengo kanporaketa saioa ostiralean (hilak 17) izango da, Azkoitiko Zurt tabernan, 23:00etan, Jolin eta Zaharrak taldeen artean.
(Informazio gehiago)
|
|
Ezabaketa Astea
EHEk Ezabaketa Astea abiatu du aste honetan. Modu honetan, "erdararen presentzia duten bide-seinale eta hizkuntz eskubideak urratzen diren gune oro nabarmendu nahi ditugu, kartelak eta pegatinak jarriaz...". Ekimen hauekin, "hizkuntza politika berri eta Euskal Herrian bakarra izango dena aldarrikatu" nahi du EHEk.
(Informazio gehiago)
|
|
AHTren aurka Altuna y Uria aurrean
Gaur, azaroak 15, goizeko 11:00etan AHTren kontrako elkarretaratzea egin dute Loiolan dagoen Altuna y Uria eraikuntza enpresaren aurrean. Elkarretaratze honen bidez, "Antuna Y Uria eta Tecsa enpresa eraikitzaileek AHTren obren hasieran duten erantzukizuna" salatu nahi izan dute. Altuna y Uria Arabako Luku herriaren parean pasabide bat eraikitzen hasi dela ere jakinarazi dute.
|
|
IAk deitutako geldialdiak
Gaur goizean (hilak 16) Ikasle Abertzaleek deituta geldialdiak egin dituzte herriko ikastola eta ikastetxeetan. 12:00etan plazan elkarretaratzea egin dute; bertan 25 lagun inguru bildu dira. Arratsaldean, 19:30ean manifestazioa izango da Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen auzia salatzeko.
|
|
Plazan pibote berriak jarri dituzte
Herriko plazatik Plaza Txikira artean pibote hidraulikoak jarri dituzte. "Orain, Udaltzaingoak eta administrazio publikoak igo edota jaitsiko ditu pibote horiek. Baina, behin alde zahar guztia urbanizatuta eta antolatuta dagoenean orduan bizilagunek ere erabili ahal izango dituzte", azaldu dute Udaleko arduradunek. Lehen jarrita zeuden piboteak, eskuz jarri eta kendu behar izaten zituzten.
|
|
Enparan kaleko zaborren ontziak, eragilgarri
Enparan kalean dauden lur azpiko zaborrentzako edukiontziak, gaurtik (hilak 20) aurrera erabiltzeko moduan izango dira. Enparan kalea urbanizatzen jardun zutenean jarri zituzten zaborrentzako lur azpiko ontzi horiek. Ontziak martxan jarriko direla-eta, Udalak Enparan kaleko etxeetara gutunak bidaliko ditu, eta dendetatik ere pasatuko dira informazioa ematera. Zaborra sartzeko toki txikia dutelako, atzean ate bat jarriko diete, eta handik zabor poltsa handiak eta kartoizko kaxa handiak sartzeko aukera izango da, horrela jendeak zabor poltsak eta kartoia kanpoan utzi ez ditzan.
|
|
Jolin sailkatu da Bertso Parrandan
Leporaino bete zen Azkoitiko Zurt taberna ostiralean jokatu zen Bertso Parrandaren kanporaketa ikusteko. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren saio honetan, maila ona erakutsi zuten bertsolariek. Jokin Urangak, Lide Rekondok eta Nekane Zinkunegik osatzen duten Jolin izeneko taldeak irabazi zuen kanporaketa eta honenbestez, abenduan jokatuko diren finalerdietara pasatu da. Zaharrak taldeak (Josu Azpillaga, Eduardo Kaminburu eta Joxin Iturrioz) maila ona erakutsi zuen baina ezin izan zuen beste hirukotearen maila gainditu. (Informazio gehiago Erniarraitz Bertso Elkartearen blogean)
(Informazio gehiago)
|
|
Eskola Antzerkia
Gaurtik (hilak 20) asteazkenera bitartean Eskola Antzerkia izango da, XXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitan. Gaur arratsaldean, 'Haur Cabaret' antzezlana ikusgai izan da Izarraitz pilotalekuan 15:30etik aurrera, 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
|
|
Olazko plazan garajeak berritzen
Olazko Amaren plazan hasi dira lur azpian dauden garajeak antolatzeko lanekin. Urteak dira aparkalekuak egin zirela, baina antza denez ez daude behar bezala egokituta; larrialdietarako, adibidez, ez daude prestatuta. Orain egiten hasi diren lan hauekin larrialdietarako irteera egokiak egingo dituztela adierazi dute.
|
|
Santa Zezilia jaialdia
Asteazkenean, azaroaren 22an, izan zen Santa Zezilia, musikarien patroiaren eguna. Hori ospatzeko, atzo (osteguna) Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskaini zuten Izarraitz pilotalekuan.
|
|
Ollagorrako parrilak sua hartu du
Atzo (hilak 23) iluntzean, Ollagorra elkartean sute "txiki" bat izan zen. Istripua, 21:00ak inguruan izan gertatu eta udaltzaingoak azaldu duenez: parrilan gaztainak erretzen ari zirenean gertatu zen sutea. Suhiltzaileak joan ziren elkartera baina hauek iristerako sua itzalduta zuten su-itzalgailuarekin.
|
|
Aranaga eta Erreka Peņen bazkaria
Txirrindularien denboraldiari amaiera emateko, larunbatean (hilak 25), Andoni Aranaga eta Joseba Albizu 'Erreka'-ren peņek bazkaria egin zuten Kiruri jatetxean. Argazkian, Andoni Aranaga eta Joseba Albizu, Beņat Lizaso eta Haritz Etxeberria 'Ministro'-ren bertsoak entzuten.
|
|
Gaztaina jana San Martin egoitzan
San Martin astea ospatu ondoren eta gabonak bitartean, San Martin egoitzako egoiliarrek festa giroa mantendu nahi dute. Hori dela eta, astearte arratsalde berezia izan zuten: goizean gaztainak zuritu zituzten eta arratsaldean erre eta jan egin zituzten.
|