|
|
|
2006ko martxoa, argazkitan
|
Osatu dute Aitonenako zuzendaritza batzorde berria
Aitonena Azpeitiko jubilatu eta pentsionisten elkarteak zuzendaritza aldaketa izan du. Juan Luis Larraņaga, Joseba Larraņaga, Manuel Etxaniz, Agustina Zulaika, Maritxu Unanue eta Gloria Odriozola dira zuzendaritza osatzen dutenak orain. Bi urtean behin kide berriak sartzen dira zuzendaritzan. Aurten, lehendik zeuden lau kidek jarraituko dute eta sartu diren berriak bi dira: Juan Luis Larraņaga eta Joseba Larraņaga. Dagoeneko lanean hasita daude denak, eta lehen egitekoa 2006ko bazkidetza kobratzea izango dute.
|
|
Loiolako festa: kirola eta erromeria
'Behin batian Loiolan, erromeria zan...' dio kanta zahar baten hasierak. Garai batean oso ezagunak izan ziren auzo horretako erromeriak, bai. Herri kirolak ere bai; hori zen Loiolako festen xarma. Garai batean jende asko biltzen zen Loiolan herri kirolak ikusteko. Argazkian ikus daitekeenez, ordurako kotxe asko zegoen herrian. 'Seiscientos'-ak zeuden modan; ez zuten txarrak irten... Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren martxoko zenbakiko 'Ikustekoa!' atalean dago.
|
|
Oinezkoen zubia bukatu dute
Landeta hiribidean, Ganbilen ondoan, oinezkoentzako zubia egin dute. Dagoeneko zubia egiteko lanak bukatu dituzte. Gune hori oinezkoentzako arriskutsua zen eta horregatik egin dute pasabidea. Zubi hori Udalaren bidegorrien planarekin lotuta dago gainera, Juan XXIII.a auzoa eta Landeta lotuko dituen txirrinduentzako bidearekin hain zuzen ere.
|
|
Soreasun hasi dira lanean
Soreasun kultur gunea eraikitzeko lanak egiten hasi dira dagoeneko. Lehenengo bertan dauden Txaribar eta Abitain errekak ubideratu behar dituzte. Aurreko astean hasi ziren Abitain ubideratzen eta Amalauneko etxea botzen. Abitain errekak lehen Etxe Zuriren ondoan egiten zuen bat Urola ibaiarekin, baina orain Soreasurako zubiaren ondora ekarriko dute.
|
|
Emakume baserritarrak
Emakume langileen eguna dela-eta hainbat ekimen antolatu dira gaurkorako, martxoak 8. Aņotan 115 emakume baserritar bildu dira EBELek antolatuta ospakizunetan. 11etakoa egin dute lehenengo eta ondoren ipuin kontalaria, bazkaria eta erromeria izango dituzte.
20:00etan, berriz, Urola Kostako Emakume Taldeak deituta elkarretaratzea izango da plazan.
|
|
Haizearen eragina
Haize handia dabil egun hauetan Azpeitian ere eta, horren eraginez, gaur (zapatua) 15:30ak aldera Badiolegi parean pinu bat erori da errepidera, Zestoatik honako bidean (argazkian). Ertzainak daude han trafikoa zuzentzen, eta pinua kentzen ari ziren. Euria ere ederki ari du, eta ibaiak hazi-hazi eginda daude.
|
|
Salbeko aparkalekuak bukatu dituzte
Sanjuandegin, Salbe auzunean, aparkaleku berriak egiteko lanak bukatu ditu Udalak. Salbe auzunea 26-31 inguruan autoentzako 53 leku egin dituzte, eta 20-24an, berriz, beste 18. Guztira, leku horietan, autoentzako 71 aparkaleku egokitu dituzte. Gainera, Salbe 26-31 eremuan urbaninazio lanak ere egin dituzte. Lan hauetan 235.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.
|
|
Derrick Crayton Azpeitian da
Derrick Crayton, Lan Mobel Iraurgiko jokalari berria, Azpeitian da. Gaur (martxoak 15) aurkeztu dute, saskibaloiko tabernan, arratsaldean. Pibot estatubatuarrak (2,02 metro; 30 urte) aurkezpenean eskerrak eman dizkio Iraurgiri eta "larunbateko partida irabazi" egingo dutela gaineratu du. Alveconen aurka jokatuko dute, 18:30ean, Azpeitian. Craytonek lehen entrenamendua gaur bertan egingo du. Argazkian, Crayton eta Joxe Luis Zubizarreta 'Xubi' lehendakaria.
|
|
Azpeitiko kuartel zaharraz 'Post data' saioan
Gaur (osteguna) ETB 1en 23:50ean 'Post data' saioan Azpeitiko kuartel zaharraren inguruko erreportajea botako dute. Astelehenean (hilak 13) izan ziren telebistakoak herrian elkarrizketak eta grabaketak egiten. Besteak beste, kuartel zaharrean Uztarriak duen egoitzan izan ziren.
|
|
Amets Caņizares, Azkue lehiaketan saritua
Asteartean (hilak 14), Resurreccion Maria de Azkue literatur lehiaketako sariak banatu zituzten Euskaltzaindiak eta BBk fundazioak, lehenengoak Bilbon duen egoitzan. Sarituen artean, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako Amets Caņizares 11 urteko ikaslea izan zen. Caņizaresek A mailan hirugarren saria irabazi zuen, 'Inoiz ikusi gabeko ama' ipuinarekin. Irudian, eskubialdean agertzen da azpeitiar saritua.
|
|
Derrick Crayton Iraurgi ikastetxeko ikasleekin
Atzo (osteguna) Iraurgi ikastetxeko haurrekin izan zen Derrick Crayton Lan Mobel Iraurgi taldeko jokalaria. Haurrez inguratuta ibili zen Betharramdarretako jolas lekuan, batera eta bestera autografoak banatzen eta argazkiak ateratzen. Larunbatean (hilak 18) izango da Craytonen benetako jokoa ezagutzeko aukera. Lan Mobel Iraurgik Iruņeko Alvecon taldearen aurka jokatuko du, 18:30ean, kiroldegian.
|
|
Gazte Olinpiadak izan dira
Gazte Olinpiadak izan dira gaur (zapatua) Euskal Herriko hainbat eskualdeetan, eta Urola Kostan, Zarautzen ez ezik, Azpeitian ere izan dira jokoak. Herriko, Azkoitiko eta Zestoako taldeek hartu dute parte. Argazkian, Frontoi Txiki parean, gaur.
(Informazio gehiago)
|
|
Euskal Herriko txistularien batzarra
Euskal Herriko Txistularien Elkarteak batzarra egin du gaur (zapatua), Azpeitian. Goizean kalejira egin dute, mezara joan dira ondoren, bilera egin dute eta gero, bazkaltzera. Argazkian, udaletxeko arkupeetan, saioan.
|
|
Jendetza Gaztetxeko bertso saioan
Ostiral gaueko bertso saioan Gaztetxea leporaino bete zen; 300 lagun inguru izan ziren bertan. Amaia Agirre, Oihane Enbeita, Xabier Silveira, Haritz Etxeberria 'Ministro' (argazkian, kantatzen), Amets Arzallus eta Jon Maia aritu ziren bertsotan, eta saio polita egin zuten. Gai-jartzaile lanetan, Haritz Arzallus Gaztetxeko kidea aritu zen.
|
|
Xebastian Lizasok txapela irabazi zuenekoa
1986ko martxoaren 23an, gaurko egunez duela hogei urte, Xebastian Lizasok Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Donostian. Argazkian, Lizaso txapela jatzita agurra kantatzen. Atzean, Xabier Amuriza, Iņaki Murua eta Angel Mari Peņagarikano bertsolariak ikus daitezke, besteak beste.
|
|
Maratoi Erdia dela-eta autobus geltokietan aldaketak
Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko probak irauten duen bitartean autobus geltokietan aldaketak izango dira larunbatean. Aldaketak 15:00etatik 19:00etara izango dira.
Igerileku aurrean gelditu ordez suhiltzaileen parke aurrean geldituko da autobusa eta Tren Museoko geltokitik eta Julian Elorzako geltokitik ez da pasatuko. Horren ordez, saihesbidean geldituko da, oinezko zubi parean. Anbulatorio aurrean, berriz, ez du geldialdirik egingo.
(Informazio gehiago)
|
|
Harrizutzaileen apustua eta Aimar Irigoienen marka saiakera apirilaren 2an
Apirilaren 2an Trapagaran eta Jaizubia harrizulatzaile taldeen arteko apustua izango da 12:00etan, Azpeitiko zezen-plazan. 6.000 euro egongo dira jokoan. Bestetik, Aimar Irigoien harrijasotzaileak 21 urte azpiko marka saiakera egingo du 150 kiloko kubikoarekin. Ekitaldia gaur, larunbata, aurkeztu dute Azpeitian (argazkian). Sarrerak, aurrez, Eguzkitza, Ametsa eta Pastorkua tabernatan egongo dira salgai.
|
|
30 urte '24 ordu euskaraz' Loiola Herri Irratiak-eta
Gaur (astelehena) 30 urte, 1976ko martxoaren 27an, egin zuten Donostian, Belodromoan, '24 ordu euskaraz' irratsaioa, Herri Irratiek antolatuta; haien artean, Loiolakoak. Euskara sustatzeko egin zuten eta, irratsaioarekin batera, jaialdi erraldoia; 11.000 lagun bildu ziren. (Kutxa Fototeka)
(Informazio gehiago)
|
|
Konpainia onean
Oso laguna du Jokin Urangak Xavier Silveira. 'Zaharrak Berri Tour' bertso ekimenarekin ibili izan dira Fredi Paia eta hirurak tabernetan, gaztetxeetan, soziedadeetan. Bestela ere bai. Azkena, lehengo asteburuan, Legazpiko Gaztetxean. Ordukoa da argazkia: ezkerrean Silveira eta eskubian Uranga. ('Goierriko Hitza')
|
|
Tiobibo taldekoen 'Koloreak' bideoklipa
Tiobibo taldea Azpeitiko eta Azkoitiko musikariek osatzen zuten taldea zen. Baina gaur egun taldeko bakoitzak bere bideari ekin dio. Taldeak, CD bat grabatu zuen hamar abesti eta hiru bioklipekin. Horietako bat, 'Koloreak' izenekoa, Uztarria.com-en jarri dugu aste honetan. Lehenengo aldia da webgune honetan bideo bat ikusteko aukera dagoela.
(Informazio gehiago)
|
|