|
Landetan hasi dituzte Eloi Deunaren jaiak
Landetarrek gaur goizean (abenduak 1) goiz hasi dituzte suziriekin Eloi Deunaren jaiak. Eguerdian Bordatxon auzotarren bazkaria egin dute trikitilari eta bertsolariek lagunduta. Larunbatean (abenduak 3) 15:30ean Gipuzkoako Arraza Libreko Landetako II. Artzai Txakur txapelketarekin jarraituko diote festari.
|
|
Artzai txapelketa
Gipuzkoako Arraza Libreko II. Artzai Txakur Txapelketa ospatu zen larunbatean (abenduak 3) Landetan, auzoko festen baitan. Zortzi parte hartzaile izan ziren txapelketan eta jende ugari izan txapelketa ikusten.
|
|
IV. Euskal Eskola Nazionalaren Eguna
Larunbatean (abenduak 3), Euskararen Egunean, IV. Euskal Eskola Nazionalaren Eguna ospatu zuten Ikasberri Azpeitiko Ikastolan. Antonio Campos oriotarra eta Roberto Aiape zangotzarra omendu zituzten ikastolen alde egin duten lanagatik, eta ikastolen bost festa nagusiak aurkeztu zituzten.
|
|
Ezabaketak
Urtero bezala Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kideek herrian gazteleraz dauden kartelen ezabaketa egin dute, eta euskaraz jarri dituzte. Argazkian, egindako ezabaketa bat.
|
|
Aranbururi buruz tira
Mikel Aranbururen lesio larria dela eta, honatx 'Noticias de Gipuzkoa' egunkari berrian Argotek egin duen tira: 11 zenbakia du Realean azpeitiar jokalariak, eta marrazkilariak, bi zenbakien partez, bi makulu jarri ditu.
(Informazio gehiago)
|
|
Errezilen laian
Atala Kultur Taldearen ekimenez, garai batean egiten zen moduan garia erein zuten Errezilen. 13 argazkitan laburtu dugu ekitaldia. Eta, laian nola egiten zen ikusi nahi duenarentzat, bideo txiki bat ere igo dugu uztarria.com-era.
(Informazio gehiago)
|
|
Alpargata josten Errebalean
Jesusa Arruti -ezkerrean- eta Asun Otaņo alpargata josten aritzen ziren gaztetan, euren adineko asko bezala. Errebalean giro ederra izaten zen, jendea kantuan eta kontu kontari gustura ibiltzen zelako. Alpargatak egiteari utzi ziotenean ere biek segitu zuten jostun lanetan. Otaņo modista ona izan zen eta Arruti bere lagunaren ikasle ere izana da. Ondoren, Donostian kinkila denda jarri zuen Otaņok eta Arrutik bere kasa segitu zuen josten. Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren abenduko zenbakiko 'Ikustekoa!' atalean dago.
|
|
Santa Luzia Eguna ospatu dute Elosiaga auzoan
Elosiaga auzoan Santa Luzia Eguna ospatu zuten atzo (abenduak 13). Egunari hasiera suziri eta kanpai hotsekin eman zioten. Gero meza izan zuten baselizan; jende asko joan zen mezatara. Ondoren, trikitilariek alaituta hara joandako guztientzat hamaiketakoa prestatu zuten auzotarrek. Urtero ohi bezala, auzoko jubilatuek Aņota sagardotegian bazkaldu eta erromeria izan zuten. Argazkia hau, bazkarikoa da.
|
|
Finaleko bertsolarien argazki bereziak
Sahuar argazkilaritzaren inguruko webguneak finaleko bertsolarien argazki bereziak jarri ditu: futbolean, kantuan, lasterka, etxean, 'kartzelan'... Argazkian, Diego Garcia zena eta Andoni Egaņa bertsolaria ageri dira, 2000an Azpeitiko Kilometroak zirela-eta egin zuten lasterka apustua iragarriz; oso lagunak ziren. Diego bera, azkoitiarra zen baina Azpeitian bizi zen. Beste batean, Egaņa Azpeitian ageri da, maratoi erdian.
(Informazio gehiago)
|
|
Aimar Irigoienen aita hil da
Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarraren aita Joxe Mari hil zen atzo (zapatua), bihotzekoak jota, lanean zela. Aita ez ezik, lankide ere bazuen (Aimar igeltsero hasi zen harekin oraintxe dela pare bat urte), baita harri-jasotzean laguntzaile ere, osaba batekin batera. Uztarria herri aldizkariak 2003ko ekainean erreportaia egin zuen kirolariarekin, haien baserrian, gurasoak hantxe zirela. Gaur izango dira Joxe Mari Irigoienen hileta elizkizunak 18:00etan Errezilgo San Martin parrokian. Argazkian, Aimar aitarekin proba batean.
(Informazio gehiago)
|
|
Imanol Lazkanok Andoni Egaņari
Atzo (igandea, abenduak 18) bukatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Imanol Lazkanok jantzi zion txapela Andoni Egaņari. Momentu benetan hunkigarria izan zen, BECeko 13.000 entzuleek txalo zaparra itzela jo baitzioten urte luzetan Bertsozale Elkarteko lehendakari izan zen bertsolari azpeitiar handiari. (Argazkia: Alberto Elosegi, www.txapelketanagusia.com)
(Informazio gehiago)
|
|
Komunikabideetan ere bai
Finalisten artean ez zen bertsolari azpeitiarrik (ia-ia Jokin Uranga) baina herritarrek izan zuten presentziarik BECen igandean. Atzo jarri genuen argazki bat: Imanol Lazkano, Andoņi Egaņari txapela jartzen. Gaur beste bat: Xebaxtian Lizaso, Radio Euskadin finalaz hizketan ('Urola Kostako Hitza').
|
|
Xabin Aranaga, kirolaririk onena
Gaur eguerdian (asteazkena, Santo Tomas eguna) eman du Udalak 2005eko azpeitiar kirolaririk onenaren saria, eta Xabin Aranaga lasterkalariak irabazi du. Irailaren 3an, Donostian, Beteranoen Munduko Txapelketa jokatu zen eta Aranagak maratoian bere mailan (35-40 urtekoen artean) urrezko domina irabazi zuen, eta sailkapen orokorrean bigarren izan zen. Argazkian, gaur eguerdian, udaletxean, Kandido Mitxelena Kirol batzordeburua, Xabin Aranaga sariarekin eta Julian Eizmendi alkatea.
(Informazio gehiago)
|
|
Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitiak jaso du Zilarrezko Q-a
Ostegunean, abenduaren 22an, 2005eko Zilarrezko Q-en banaketa ospakizuna izan zen Gasteizen. Juan Ramon Errasti Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitiako zuzendariak (argazkian erdian dago) Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuaren eskutik jaso zuen saria. Uztarriak duela hilabete elkarrizketa egin zion Errastiri.
(Informazio gehiago)
|
|
Olentzero, Munduko Gabonak jaialdian
Olentzero ere etorri zen Izarraitz pilotalekuko Munduko Gabonak jaialdira atzo (abenduak 23), baita Bizar Zuri eta erregeak ere. Pertsonaiak, Emakumeen Antzerki Tailerreko emakumeek antzeztu zituzten. Udal Musika Banda, Izarraitz Txistulari Taldea, Juan Antxieta Musika Eskola, Julian Barrenetxea Abesbatza eta Dantza Suelto Taldeak ere parte hartu zuten jaialdian. Izarraitzeko harmaila denak bete ziren eta han bildutako dirua Azpeitiko Caritas taldeari emango diote.
|
|
Gabon eskean
Ohi bezala, hainbat taldek eta norbanakok irten(go) dute gaur, Gabon Egunean, kantuan. Argazkian, Karmelo Etxeragai Ikastolakoak, Damaso Azkuen auzoan, goizean.
|
|
Gabonetako parkea irekita
Atzo, abenduak 26, ireki zuten Gabonetako haur parkea Izarraitz pilotalekuan. Parkea urtarrilaren 4ra arte, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute (abenduaren 31n 19:00etan itxiko dute), eta bertan puzgarriak, golfa eta autoak daude umeek jolas dezaten.
(Informazio gehiago)
|
|
Pilota goman Gipuzkoako txapeldun
Ikasberri Kirol Elkarteko Garikoitz eta Bikutzek hilaren 23an pilota gomako kluben arteko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Errenteriako Fanderia pilotalekuan. Altzatarrak taldeko Txoperena eta Atorrasagastiri 30-16 irabazi zioten Ikasberrikoek. Argazkian, Garikoitz ezkerrean eta Bikutze kopekin.
|
|
Publizitate sexista ikusgai
Gaur, abenduak 30, Azpeitiko Bilgune Feministak publizitate sexistaren inguruko erakusketa jarri du udaletxe azpian. Erakusketa, goizean eta arratsaldean izango da ikusgai.
|