|
Varsoviako abesbatza
Azpeitiko Udalak antolatutako 'Udazkenean Abesbatzak' ekimenaren baitan, atzo (urriak 1), Varsoviako Unibertsitateko (Polonia) abesbatzaren emanaldia izan zen udaletxeko arkupetan. Jende ugari bildu zen bertan.
|
|
Hilerria lorez beteta
Santu Guztien Eguna ospatu zen atzo (urriak 1), eta horregatik hilerria lorez eta landarez beteta ikus zitekeen. Hildako senitarteko edota lagunen alde hilerrira otoitz egitera joan eta lorak eramateko eguna zen atzokoa kristauentzat.
|
|
Altzuguren gogoan udaletxean; ostiralean manifestazioa
Jose Angel Altzuguren presoaren heriotza gogoan izan dute gaur (osteguna) Habeako ordezkariek udaletxean, batzarrean, ikurrina bat jarri dutelako haren argazki batekin. Era berean, gaur Azpeitian auto karabana egin dute heriotza eta sakabanaketa salatzeko. Bihar (ostirala) manifestazioa egingo dute, 19:30ean.
|
|
Topaketetako lehen antzezlana, zapatuan
Bihar (zapatua) hasiko dira XXIII. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian, eta lehen antzezlana 'Neska politak, artasoro alaiak' izango da, Soreasun, 21:30ean. Agerre Teatroaren lana da, aktoreak Arantxa Gurmendi eta Jon Gaubeka dira, eta egilea eta zuzendaria Maite Agirre. Gaur aurkeztu dituzte topaketak. Argazkian, antzezlaneko irudia.
|
|
60 bikote mus txapelketan
Atzo gauean, mus txapelketa izan zen Gaztetxean. Guztira, 60 bikotek (120 lagunek) parte hartu zuten. Finalistak Endika eta Iņigo Borda eta Garikoitz Etxeberria 'Kafe' eta Jon Aramendi 'Txosto' izan ziren. Irabazleak Endika eta Iņigo izan ziren. Bi gazteek txapela eta afaria irabazi zituzten.
|
|
Hotz(s)a zarataz berotuz
Atzo gauean Sanagustipen IV. Kulturaldiaren baitan antolatutako Antton &... eta El Corsal Desastre taldeen emanaldiak izan ziren. Nahiz eta hotza handia egin, jende ugari bildu zen bertan.
|
|
Ikasberri Kirol Elkartea, 'hitzakide'
Ikasberri Azpeitiko Ikastolako Kirol Elkartea, 'Urola Kostako Hitza'-ren enpresan sartu da, gizarte eragile bezala. Argazkian, elkarteko kide batzuk. Azpeitiko beste gizarte eragile batzuk ere badaude 'Hitza'-n. Urola Kostan, denera, 57.
|
|
Hostokoa, etxea bukatzean
Garai batean edozein lan egitean jartzen zen hostokoa. Orain ordea, lanak egitea oso leku gutxitan jartzen dute erramu karraskilo adarra. Lehen hostokoa ipintzen zenean, etxejabe edo obren jabeen kontura lanean aritu zutenek afari ederra egiten zuten; jabea gustura zen seinale izaten zen. Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren azaroko zenbakiko 'Ikustekoa!' atalean dago.
|
|
Errebalean festa
San Martin jaien barruan, sokamuturraren txanda izan da gaur (zapatua) Errebalean, euripean (argazkian). Meza ere ospatu dute parrokian, eta ondoren afaria eta dultzemeneoaz gozatzeko aukera izan da.
|
|
Lau elkarteri zezenetako dirua
Zezenzale Batzordeak saninazioetako zezenketetan ateratako dirua lau elkarteri eman die gaur (zapatua), usadioari jarraituz: 11.000 euro. Karitas, Andre Mariaren Mirabeak, San Martin Egoitza eta Medicus Mundi elkarteetako ordezkariek jaso dute dirua. Argazkian, ekitaldia.
|
|
Belarrak saltsa jarri zuen
Gaizka Otamendi 'Oto' eta Orhantza Alegriaren arteko lagun giroko sega-apustua jokatu zen larunbatean, azaroaren 12an, Loiola Ibilbideko zelai batean. Jende ugari ibildu zen bi gazteen arteko sega-apustua ikustera. Bukaeran, Orhantza nagusitu zen. Izan ere, 347,5 belar kilo moztu zituen; Otok, berriz, 319 kilo.
(Informazio gehiago)
|
|
Eizmendi eta Odriozola, 'Egunkaria'-ren kontrako epaiketaren kontzentrazioan
Datorren ostiralean 'Egunkaria auziko' auzi-saioa egingo da Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketarik ez egiteko eta auzia artxibatzeko eskatuz, gaur (asteazkena) kontzentrazioa egin da Andoainen, eta jende asko bildu da. Haien artean, Azpeitiko alkate eta EAJ-EAren Udabiltzako lehendakari Julian Eizmendi eta 19/98+ kasuan inputatutako Miren Odriozola ezker abertzalearen Udabiltzako kidea eta Habeako udal ordezkaria.
(Informazio gehiago)
|
|
Euskal Curriculuma mintzagai
Xabier Garagorri, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kideak, Euskal Curriculumari buruzko hitzaldia eman zuen atzo (azaroak 17) Ikasberri Azpeitiko Ikastolan. Hitzaldia hau, Euskal Eskola Nazionalaren Eguna (abenduaren 3an) dela eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu dituen hitzaldietako bat da. Hurrengoa, abenduaren 2an izango da.
(Informazio gehiago)
|
|
Azaroak 22, Santa Zezili
Atzo (azaroak 17), musikarien zaindariaren omenez, Santa Zeziliaren omenez, musika jaialdia egin zuten Juan Antxieta Musika Eskolakoek. Nahiz eta Santa Zezili eguna datorren asteartean, azaroaren 22an izan, ospakizunak aurreratu egin dira herrian. Honela, larunbatean, azaroaren 19an, Julian Barrenetxea abesbatzakoak triki poteoa antolatu dute, eta Udal Musika Bandak igandean, azaroaren 20an, kontzertua emango du.
|
|
Zaleen babesa
Larunbatean, azaroaren 19an, Joseba Albizu 'Erreka'ren eta Andoni Aranagaren peņek elkarrekin ospatu zuten aurtengo txirrindularitza denboraldiaren bukaera. Ehun lagunetik gora bildu ziren Kiruri jatetxean egin zuten bazkarian. Bi peņek ehun bazkidetik gora dituzte.
(Informazio gehiago)
|
|
Juanito Bikendi zena gogoan izan dute
Antzerki Topaketen baitan, Emakumeen Antzerki Tailerrekoen emanaldia izan zen ostiralean (azaroak 18) Soreasun. Antzerki saioaren bukaeran Juanito Bikendi zena izan zuten gogoan. Julian Eizmendi alkateak Bikendiraen alargunari lore sorta eman zion.
|
|
Bide Eginez prozesua
Larunbatean, azaroaren 18an, eman zitzaion hasiera Azpeitian Batasunaren Bide Eginez prozesuari. Bertan, azken lau urteetako balantze politikoa egiteaz gain, egungo egoeraren azterketa egin zuten. 60 lagunek parte hartu zuten bertan. Hurrengo batzarra larunbatean, azaroaren 26an, 10:00etan izango da Aitonenan.
|
|
Eskolarteko antzerkia
Antzerki Topaketak aurrera doaz. Eskolarteko antzerkian, Pikor Teatroaren eskutik 'Zapaldu marra' antzezlana izan da ikus gai gaur, azaroaren 22an, Soreasu Antzokian. Pikor teatroko aktorrek bi saio egin dituzte gaur; lehena goizean, eta bigarrena, berriz, arratsaldean. Antzezlana ikustera herriko ikastetxeetako gazteak joan dira.
|
|
Adarrak mozten
Aste honetan herriko parke eta aparkalekuetako zuhaitzen adarrak mozten ari dira udatxeleko langileak. Hori dela eta, gaur (azaroak 23) astotegiko aparkalekuetan ezin da autorik aparkatu.
|
|
Nepalera espedizioa
Arkaitz Lazkano, Unai Lazarobaster 'Axkiola', Angel Arzuaga, Benantxio Irureta, Juanjo Agirre, Pello Arrue eta Aritz Odriozola azpeitiarrak beste hiru lagunekin batera Nepalera espedizioa egin zuten duela hilabete inguru.
(Informazio gehiago)
|
|
Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egin da
Gaur (azaroak 25) Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Azpeitiko Bilgune Feministak eta Izarraitzpeko Sorginak deituta elkarretaratzea egin da plazan. Aurten Euskal Herrian bederatzi emakume erailak izan direla salatu dute.
(Informazio gehiago)
|
|
Izarraitz zurituta
Pasatu den asteburuan hotza egin du franko. Neguko eguraldiak elurra ekarri du berarekin, eta Izarraitz eta inguruko mendi guztiak zurita dituzte euren gailurrak.
|
|
'Liliput II' erakusgai
Gaur (azaroak 30), Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak eta Peru Bazako Gipuzkoako Aldundiko Foru Administrazioaren kalitateko diputatuak, Udalaren jabetzako 1932ko motoponparen inguruko hitzarmena sinatu dute, suhiltzaileen parkean. Orain Udalak ponpa Aldundiari utziko dio eta hau Azpeitiko suhiltzaileen parkean egongo da erakusgai.
(Informazio gehiago)
|