|
Eider Rodriguez Azpeitian
Eider Rodriguez idazleak eta editoreak, literaturari eta filmari buruzko hitzaldia emango du gaur, ostirala, Literatur Zikloaren barruan. 21:00etan hasiko da, 'Krispetarik gabeko zinemaren jaiotza' hitzaldiarekin eta ondoren 22:00ak aldera, 'Á bout de soffle' filma ikusteko aukera izango da.
(Informazio gehiago)
|
|
Gizonezkoen berriketako txokoa
Astearte goiza, euria goian-behean eta jendea karroa hartu eta erosketak egiten ari da azokan. Ez dago girorik kalean berriketan aritzeko, baina argazkiko gizonek topatu dute txokoa horretarako: udaletxeko arkupeak. Han egunero biltzen da jendea lagunartean egoteko, eta astearte hartan ere gizonezko pila bildu ziren eguneroko gora-beherez hitz eta pitz egiteko. Argazkia Uztarria aldizkariaren azken zenbakitik hartutakoa da.
(Informazio gehiago)
|
|
'Ahulkiak' emanaldia zapatuan
Zapatu honetan Literatur Zikloaren bigarren ekitaldia izango da. 'Ahulkiak' antzerkia eta literatura uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute Patxi Santamaria (argazkian) eta Itziar Lamuerda aktoreek eta Harkaitz Cano idazleak. Udaletxe azpian izango da, 22:00etan.
(Informazio gehiago)
|
|
San Ferminak Azpeitian
Aitonenako batzordeak antolatuta herriko jubilatuak 08:30ean abiatu dira Iruñara han eguna pasatu asmoz. Goizean Foru Ibilbidean hartu dituzte autobusak eta iluntzeko 9etan bueltatuko dira herrira.
Herriko txikienek ere izan dute San Ferminak gozatzeko aukera, baina herrian bertan. 11:00etan txupinazoa Sindikatu Zaharreko balkoitik bota dute eta ondoren entzierroa izan dute. Entzierroa Eliz kaletik jaitsi, Erdi kaletik igo eta Frontoin Txikian amaitu dute. Han jaialdia zuten.
(Informazio gehiago)
|
|
Denbora libreko argazkiak
Juan Carlos del Pozo denbora librean ibiltzen da argazkiak ateratzen. Uztarria aldizkariaren 64. zenbakian erakutsi ditu hainbat argazki inguruko txokoetan ateratakoak. Horietako bat da goikoa.
(Informazio gehiago)
|
|
Zuberogoitiaren hitzaldia euskarazko komunikazioaz
Aitor Zuberogoitia kazetariak bere azken argitalpenaren inguruko gogoetak eskainiko ditu gaur (asteazkena, hilak 13), hitzaldian: 'Bidegorriak hizkuntzentzat'.
Euskarazko komunikazioari buruz egin duen doktore-tesiaren laburpena da.
Sindikatu Zaharrean izango da, Uztarriak antolatuta, 20:00etan.
(Informazio gehiago)
|
|
Lau urte igerileku estaligabearekin
Efemerideetan jartzen duenaren arabera, igerileku estaligabeak (edo kanpoko igerilekuak) lau urte betetzen ditu gaur, 2001ean zabaldu baitzen. Ordutik, uda bakoitzean jende asko bildu du; bai herritarrak, baita herritik kanpokoak ere. Argazkian ageri dena, proiektua zeneko irudia da.
(Informazio gehiago)
|
|
Belarra jartzen hasi dira Garmendipen
Garmendipeko kirol guneko belar artifizialeko futbol zelaian hasi dira belarra jartzeko lanak. Santiotarako lanak bukatuta egotea aurreikusten du Udalak.
(Informazio gehiago)
|
|
Ikasberri IV. Pala Txapelketako finalak
Ikasberrik antolatuta IV. Pala Txapelketako azken partidak jokatu ziren zapatuan. Han bildutako argazkiekin bilduma egin du Uztarriak. Goiko argazkian zapatuko partidak jokatu zituzten zortzi lagunak antolatzaileekin.
(Informazio gehiago)
|
|
Saninazioetako programa etxeetara
Azpeitiko Udala gaur hasi da aurtengo saninazioetako esku programa etxez etxe banatzen. 44 orrialde ditu eta datorren asteburuko ekitaldiak, santiotakoak eta saninazioetakoak jaso dituzte bertan.
|
|
Artifiziala jarrita
Belar artifizialdun zelaia jarri dute Garmendipeko kirolgunean. Santiotarako lanak amaitzeko asmoa dute.
|
|
Mendizaleak Picos de Europan
Asteburuan Lagun Onak Mendizale Bazkunakoak Picos de Europan ibili dira. Larunbatean, Poncebosetik Fuente Derainoko zeharkaldia egin zuten, Naranjo de Bulnesetik pasatuz eta Peña Vieja (2.613 m.) tontorrera igoz. Orain oporrak hartuko dituzte, baina ondorengorako zenbait irteera antolatu dituzte: Neuville (3.091 m.), BTT ibialdia, Orisol...
|
|
Tiobiboak etorri dira
Herriko festak inguratzen ari diren bitartean, Betharrametara ari dira tiobiboak etortzen. Batzuk jada, muntaia lan gehienak amaituta dituzte.
|
|
Txosnak festetarako prest
Santioak eta saninazioak datoztela-eta Zelai Luzeko errepidean txosnak jarri dituzte, eta azkenengo prestaketak egiten ari dira herriko hainbat taldeetako kideak. Ondo pasatu festak!
(Informazio gehiago)
|
|
Hazpandarrei harrera
Azpeitia eta Hazparne (Lapurdi) senidetuta daude 80ko hamarkadatik, eta gaur, Santio bezperan, Azpeitiko Udalak harrera egin die hazpandarrei. Argazkian, udaletxean, Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea eta Daniel Kanblong, senidetzea izenpetu zenean (irudian, idatzi hura koadroan) Hazparneko ordezkarietakoa. Kanblongek esan du azken urteetan harremana hoztu egin dela, baina elkarteen bidez indartu nahi dutela hartu-emana; adibidez, zezen elkarteen artean bada harremanik, ikastolen artean ere bai...
|
|
Santiotako argazkiak
Santioetan ateratako 10 argazki aukeratu eta bilduma egin dugu argazkien atalean. Goiko argazkian, sagardoa ateratzen.
(Informazio gehiago)
|
|
Eta kantoia, zabalik da
Eliz kalea eta Erdi kalearen arteko kantoia zabalik da, lehengo astetik. Iaz, urte bukaeran, arriskuan zegoela zirudien, han etxeak egin behar zituztela eta. Parte zaharreko bizilagunek 1.200 sinadura bildu zituzten obren ondoren kantoia egon zedin. Lortu zuten. Etxeak egin dituzte, eta kantoia ere bai (gauetan itxita egoten den arren, nahiz eta barruan oraingoan karrerarik ez egon).
(Informazio gehiago)
|
|
Bartzelonako Carrer de Sant Ignasi
San Inazio ezaguna da munduan, eta leku askotan topa daiteke azpeitiar santuaren izena daraman kale, auzo, plaza, ermita eta abar. Argazkiko kalea Bartzelonan dago eta Carrer de Sant Ignasi da bere izena. Beraz, nahiz eta herrian "gure patroi handia" festekin lotu eta asko orduan soilik gogoratu, Bartzelonan kale bati izena jartzerakoan gogoratu ziren. (Uztarria aldizkariaren 65. zenbakitik hartua).
(Informazio gehiago)
|
|
Reala Biran ehun haur inguru
Gaur (uztailak 29) goizean Garmendipeko anexoan Reala Bira jokatu da, Realak antolatuta. Han egin dituzten kirol ekitaldietan hiru laguneko 22 taldek parte hartu dute; denak 14 urte bitartekoak. Esku lan tailerrak ere egin dituzte 18 haurrek. Ekimen horrek Reala Gipuzkoan ezagutzera ematea du helburu eta kirola eta batez ere futbola sustatzea.
|
|
Preso, iheslari eta deportatuen alde ere bai
Ohi den bezala, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen aldeko kontzentrazioa ere egin da gaur, San Inazio bezperan, eguerdian, plazan, txupinazoaren garaian. Hainbat herritar azaldu dira bertara. Juan Karlos Azpitarte ‘Paterra’, Joxin Arruti, Xabier Etxeberria 'Txapi', Jabi Agirre, Gotzon Aranburu, Maider Egiguren eta Joseba Segurola dira azpeitiar presoak, Maria Angeles Artola eta Iñaki Etxarte deportatuak, eta Juan Manuel Bereziartua 'Pakea’ eta Iker Iparragirre iheslariak.
|