|
'Hitza' berriro etxeetan
'Urola Kostako Hitza' egunkariko langileak hasi dira berriro lanean, opor laburren ostean, eta gaurtik (ostirala) aurrera ohi bezala egunero, asteartetik igandera, behar den lekuetara banatuko da. Irudian gaurko alea. Inork 'Hitza' jaso nahi badu, dei dezala 943 30 43 46 telefono zenbakira.
|
|
Joseba Del Barrio irabazle txirrindulari lasterketan
Gaur (apirilak 2) XXIV. Azpeitia txirrindularitza proba korritu dute kadeteen mailako 108 txirrindularik. Banatu taldeko Joseba Del Barrio txirrindulariak irabazi du, bigarren Tejas Garmendiako Jon Andoni Irastorzak egin du eta hirugarren Allerruko Antton Ibargurenek. Argazkian, podiuma irabazleekin eta Udaleko kirol arduradunekin.
|
|
Joan Paulo II.a Loiolan izan zen 1982an
Zapatu gauean hil zen Joan Paulo II.a, eta orain, haren ibilbidea gogoratzen ari direnean, gehien bidaiatu izan duen Aita Santua izan dela esan dute. Hain zuzen, Azpeitian izandakoa da, 1982ko azaroaren 6an Loiolan izan zelako. Argazkian, Joan Paulo II.a erdian, Loiolan, ondoan Carlos Garaikoetxea EAEko orduko lehendakaria eta Jose Maria Setien Donostiako orduko gotzainarekin.
(Informazio gehiago)
|
|
Aranaga ihesaldian ibili da
Andoni Aranaga azpeitiar txirrindularia Euskal Herriko itzulia korritzen ari da. 2. etapa izan da gaur (asteartea) eta Aranaga ihes eginda ibili da. Azkenean David Moncoutiek irabazi du.
|
|
Gazte hizkera aztergai
Gaur, asteazkena, hasi dira gazte hizkera aztertzeko jardunaldiak. 200 bat parte-hartzaile izan dira bertan, jendetsua, beraz. Argazkian, Euskara Patronatuan talde dinamikan egon diren gazteak. Bihar era jarraituko dute jardunaldiek.
(Informazio gehiago)
|
|
Gazte hizkera aztergai, Hitza irakurgai
Gaur eguerdian, hilak 7, bukatuko dira gazte hizkerari buruzko jardunaldiak. Goizean, 9:30ean ekin diote gaurko jardunaldiei, eta besteak beste komunikabide idatzien aurkezpena izan dute. 'Urola Kostako Hitza' egunkaria irakurtzeko aukera ere izan dute, argazkian ikus daitekeen bezala.
(Informazio gehiago)
|
|
Azokarako prestaketa lanak aldizkarian 'Klik' atalean
Etxearreta baserrikoek barazkiak saltzen dituzte azokan. Uztarriaren azken zenbakiak, Klik atalean, irudiz jarraitu die prozesu hori azaltzeko.
(Informazio gehiago)
|
|
Osakidetzakoak elkarretaratzean
ELA sindikatuak eta SATSE eta SME elkarte profesionalek Osakidetzako osasun zentro guztiei greba egiteko deia egin die. Irudian Azpeitiko langileek egindako elkarretaratzea.
|
|
Oilagorraneko iketza taldea irabazle futbiton
Asteburuan jokatu da Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak antolatu duen 24 orduko futbito txapelketa. Oilagorraneko iketza taldeak irabazi du, eta bigarren Etxe-Zuri taldea geratu da; biak azpeitiarrak. Irudian agertzen dira.
(Informazio gehiago)
|
|
Zerga bulegoa lekuz aldatu dute
Zerga bulegoak egoitza berria du, Julian Elortza Hiribidean, ibai ondoko autobus geltokiaren aurrean. Oraindik egokitze-lan guztiak bukatu ez badituzte ere, irekita egongo da goizetan.
|
|
300 gazte Euskal Jolasen azken jaialdian
Kutxak antolatuta, DBH3 eta DBH4 mailako 300 gaztek Euskal Jolasen azken jaialdian parte hartu zuten, atzo (osteguna), Izarraitz pilotalekuan. Azkoitia, Zumaia, Villabona, Bergara, Lazkao, Elgoibar, Usurbil, Ordizia, Anoeta, Errenteria, Oiartzun eta Donostiatik etorri ziren parte-hartzaileak. Xiban, sokatiran, arraunean, lokotx biltzen
eta abar aritu ziren gazteak goiz osoan.
|
|
Gariren kontzertua Azpeitian
Gari kantariak kontzertua emango du Azpeitian, zapatuan. 'Zerotik' diskoa aurkezten ibili da azkenaldian. Gaueko hamaiketarako dago aurreikusia. Udalak eta tabernariek antolatu dute.
|
|
Lur-jausia Eskuztatik gertu
Gaur (apirilak 16, larunbata) goizeko 10:30ean lur-jausia gertatu da Azpeititik Zestoarako errepidean, Eskuztatik gertu. Hasieran errepidea itxita izan da, baina gero errepideetako langileak lanean hasi bezain laster ireki egin dute. 17:30ean oraindik ere garbiketa lanak egiten ari ziren, norabide bat (Azpeitirakoa) lurrez beteta zegoen eta kontuz pasatu behar zen handik.
|
|
'Ignacio. Los aņos de la espada' liburua aurkeztu da
Gaur (apirilak 18) 'Ignacio. Los aņos de la espada' liburua aurkeztu dute Loiola Santutegian. Jose Luis Urrutiak (Bilbo, 1958) idatzi du nobela historiko hau eta Txalaparta argitaletxeak argitaratu. Aurkezpenean Txapartako Iņaki Egaņa editoreak eta Ignacio Cacho jesulagunak parte hartu dute.
|
|
Udal hauteskundeak balira...
Hauteskundeok ez ziren Udalekoak, EAEko Legebiltzarrerakoak baizik; ez zen alkate eta zinegotzirik aukeratzen, lehendakari eta legebiltzarkideak baizik. Baina emaitza hauek herriko bozketa batean izango balira, Azpeitian zinegotzi postuak nola banatuko liratekeen kalkula liteke. EAJ-EAk 11 zinegotzi lortuko lituzke; EHAK-k 5 eta PSE-EEk 1. Aldiz, Legebiltzarra Azpeitiko botoekin bakarrik osatu balitz, EAJ-EAk 46 eserleku izango lituzke, EHAK-k 19, PSE-EEk 4, PPk 3 eta Aralarrek 3.
(Informazio gehiago)
|
|
Futbito txapelketa hasi da
Azpeitian Gazteok Zer!? taldeak antolatu ohi duen futbito txapelketa hasi da. Astelehenean jokatu ziren lehen bi partidak. Gaur ere, 19:00etatik 21:00etara beste bi jokatuko dira.
(Informazio gehiago)
|
|
Euskal Eskola Nazionalaren Eguna
Euskal Eskola Nazionalaren Eguna ospatu zen 2002ko apirilaren 21ean, efemerideetan agertzen denez. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu zuen. Inguratu ziren ikastolak hauetxek: Arabatik: La Puebla de Labarkako Assa ikastola. Bizkaitik: Leioa-Getxoko Betiko ikastola. Iparraldetik: Hazparne ikastola. Nafarroatik: Tuterako Argia ikastola eta Gipuzkoatik: Ikasberri.
Argazkian, bazkari garaitan.
(Informazio gehiago)
|
|
Nuarbeko urtegia beteta
Badira bi aste euria gelditu gabe ari duela, eta EHKME fundazioaren arabera asteburuan ere berdin jarraituko du zarra-zarra. Hainbeste euri egin eta gero, ez da harritzekoa Nuarbeko urtegia gainezka egotea.
|
|
'Joxe Takolo beka' jaso dute Baintha Brakk-ekoek
Gaur (zapatua) jaso dute 'Joxe Takolo beka' Euskal Espedizioa Baintha Brakk 2005 egin behar duten kideek. Udaletxean izan dira beka eskuratu duten lau mendizale (Txus Lizarraga, Eduardo Martinez, Juan Mari Iraola eta Juan Vallejo; Mikel Zabalzak ez du etortzerik izan). Gustura daude 3.606 euroko bekarekin, eta Vallejok esan duenez (argazkian, bera bekarekin), "egitasmoa zaila izan arren, lortzea espero dugu". Mendizaleek 'Joxe Takolo' biografiaren ale bana ere jaso dute (Uztarria, 2001).
|
|
Eskola berriaren itxura
Urola ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-rentzako izango den eraikin berria altxatzen hasi dira, Perdillegi auzoan, lehen institutua zegoen tokian.
(Informazio gehiago)
|
|
Espainolez idatzitako karteletan pintaketak egin dituzte
Azpeitiko plazan eraikina berritzeko lanetan dihardute, eta bertan diren kartelak espainolez idatzita daude. Kartel horien gainean euskararen aldeko pintaketak egin dituzte.
|
|
Piboteak jarri dituzte Foru Ibilbidean
Foru Ibilbidean, Euskadiko Kutxa aurrean, piboteak jarri dituzte. Gaurtik aurrera autoek ezin izango dute hor geldiunerik egin.
|
|
Morillo ikasleekin solasean
Fernando Morillo idazle azpeitiarra Aizkibel Liburutegian (Azkoitian) izan zen atzo, osteguna, Xabier Munibe Ikastolako DBH 1. mailako ikasleekin solasaldia izateko. Literaturaz, aspaldiko kontuetaz, herrietan betidanik kontatu izan diren istorioetaz eta abar hitz egin zuten, ordu eta erdiz.
|
|
Juan Lekuona hil da
Juan Lekuona hil zen atzo (ostirala), Iruņean. Minbizia zeukan. Herri Irratiko zuzendari izan zen eta euskal irratingintzaren bultzatzaile, 1960. hamarkadan. Orduan sortu zen Loiola Irratia. Hileta elizkizuna gaur (zapatua) egingo da, 19:00etan, Loiolako basilikan. Tolosarra zen Lekuona (1928).
(Informazio gehiago)
|
|
Aldaketak Azpeitiko kaleetan
Udal Mugikortasun Plan Orokorra martxan jarri du Udalak eta herriko kaleetan hainbat aldaketa egin dira eta egingo dituzte "oinezkoen eta bizikleten aldeko apustua" egin nahi dutelako. Argazki bilduma egin dugu orain artean egindako aldaketekin. Irudian, Ildefonso Gurrutxaga kalean ezarri den norabide aldaketa.
(Informazio gehiago)
|