Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Hilabete bakoitza »  2005eko otsaila

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2005eko otsaila, argazkitan

'Amatasuna'ren irudia

Loiolabideko Aozarazako biribilgunean eskultura berri bat jarri dute eta azken ikutuak ematen ari dira. 'Amatasuna' du gaia, eta Xebas Larraņaga azkoitiarra da egilea (Diego Garciarena egin zuen bera). (Informazio gehiago)

Kaldereroak argazkitan

Larunbatean izan zen kaldereroen kalejira. Bertan ateratako argazkiekin bilduma osatu da. (Informazio gehiago)

Santa Ageda eguna

Otsailak 4 Santa Ageda bezpera Euskal Herrian bertsolariak joaten dira etxerik etxe eskian. Emakumea genuen bera Jesukristori jarria fideltasuna mantendu zuen bizia galduz erria

Pasabide bat gutxiago

Gaztetxea zenaren eraikina bota egingo dute, etxebizitza berriak egiteko. Pasabidea, beraz, itxi egin dute momentuz. Bigarrena, Erdi kalean bertan... Eta zezenerako leku bat gutxiago.

Herria disfrazatuta

Iritsi dira Karnabalak, eta hasi dira herritarrak disfrazatzen. Gaur etxeko txikienek izan dute beren disfraz dotoreak erakusteko aukera. Izan ere, ikastetxe guztietan izan dira desfile eta jaialdiak.

Astelehen inauterietako mozorro desfilea

Astelehenan herriko gaztetxo askok mozorro desfilean parte hartu zuten. Bertan ateratako argazkiekin bilduma osotu dugu. (Informazio gehiago)

Helduak eta mozorroak

Helduen mozorro gauean ateratako argazkiekin bilduma osatu da eta argazkien atalean dago ikusgai. (Informazio gehiago)

Iker Iparragirreren landikeek bilkura egin dute

Asteazkenean Espainiako Polizia Iker Iparragirre atxilotzen saiatu zen kalean, baina honek ihes egin zuen. Gaur, ostirala, Iker Iparragirreren landikeek, Sammiceko langileek, ordu laurdeneko elkarretaratzea egin dute 13:00etan lantegiaren aurrean. (Informazio gehiago)

Maitasun testua

Gaur egutegian begiratu eta: otsailak 14, maiteminduen eguna. 'Literatuzta' literatur aldizkarian idatzi izan da maitasun testuren bat edo beste. Izenburuan sakatuz gero 'Literatuzta'ren hirugarren zenbakiko testu bat irakurtzeko aukera dago. (Informazio gehiago)

Unai Lizasoren lankideak elkarretaratzean

Unai Lizasoren lankideek, Sarea informatika enpresakoek, elkarretaratzea egin dute 12:30ean, anbulategi aurrean. Lizaso gaur eraman dute epailearen aurrera, eta honek libre utzi du baldintzapean. (Informazio gehiago)

Ongietorria Unai Lizasori

Gaueko hamarrak pasatuta zirela sartu zen Unai Lizaso txalo artean Orkatz Kultur Elkartera. Bertan ongietorria egin zioten lagunek eta herritarrek, eta besteak beste aurreskua egin eta bertsoak kantatu zizkioten. Argazkian, Unai Lizaso ezkerrean.

Autobus baten gainetik elkartasuna

Garikoitz Etxeberriari 'Kafe', elkartasuna adierazteko autobus gainera igo dira. 18:00 inguruan izan da eta pankarta bat zabaldu dute. (Informazio gehiago)

Seigarren 'Hitza', Donostian

Asteazkenean aurkeztu zuten Miramar jauregian Irutxuloko Hitza, Donostiako egunkaria; seigarren Hitza da hangoa. Zuzendaria Aitziber Iartza da, eta astearteetan ez beste egun guztietan banatuko da. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, Oarsoaldeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Urola Kostako Hitza, eta Goierriko Hitza dira aurreko beste bostak. Argazkian, aurkezpen festan.

Azpeitian elurra gogor

Elurrak, beste behin, bisita egin dio Azpeitiari eta Euskal Herriari. Aurtengo negua benetan hotza ari da izaten. Hala behar gainera; garaian garaikoa.

Osakidetza greban

Nahiz eta Osakidetzak akordioa lortu duen LAB, UGT eta CCOO sindikatuekin, oraindik osasun zentruetan greban jarrituko dute ELA, SATSE, SME eta ESK sindikatuak ez direlako ados akordio horrekin. Azpeitiko langileek goizean egin dute. (Informazio gehiago)

Bertsoa eta literatura Soreasun

Literatuzta literatur taldeak jarritako istorioaren inguruan ariko dira bertsolariak kantuan gaur (hilak 25); Andoni Egaņa, Maialen Lujanbio eta Jon Maia, hain zuzen ere. Soreasu Antzokian izango da, 20:00etan. (Informazio gehiago)

'Ezker abertzale zibil eta zabal' gaiaz hizketan

Ostegunean Aralar alderdiko Patxi Zabaleta eta Aintzane Ezenarrok hitzaldia eman zuten Sindikatu Zaharrean. 'Ezker abertzale zibil eta zabal' gaia izan zuten hizketarako gaia. Hogei lagun inguru bildu ziren hitzaldian.

Bertsoa eta literatura uztartuta

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako V. Bertso astea bukatu zen atzo, 'Taxiz bidaiatzen zuen korbata' emanaldiarekin, Soreasun. Erniarraitzek Literatuzta taldearekin batera antolatu eta maila handiko hiru bertsolarik parte hartu zuten: Jon Maiak taxi gidariaren papera bete zuen, Maialen Lujanbiok bidaiariarena eta Andoni Egaņak enpresariarena. Ehun lagun inguru bildu ziren bertan.

Aitonenan karta jokoan

Aitonena 1 eta 2an karta joko txapelketa hasi dute. Aitonena I-ean, mus eta punttoko txapelketa jokatzen ari dira zazpina bikote eta Aitonena IIan, berriz, tutean zortzi bikote ari dira. Datorren astearte arte jokatuko dute egunero txapelketa, 16:00etatik aurrera (larunbata eta igandea ez).

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak