|
Euskal presoen aldeko manifestazioan jende asko
Urte zahar egunean, arratsaldez, Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak deituta manifestazio isila egin zuten. Jende ugari izan zen igerileku aurrean hasi eta plazan bukatu zen manifestazioan.
(Informazio gehiago)
|
|
Errege eguneko musika bandaren kontzertua
Azpeitiko Udal Musika Bandak kontzertua eman zuen urtero bezala errege egunez, udaletxeko arkupetan. Lehen zatian Strauss-en piezak jo zituen bandak eta bigarren zatian sansebastianetako doinuak. Hiru pieza berri jo zituen estreinekoz bandak, Jose Luis Frantzesena bandako zuzendariak konposatutako Julian Barrenetxea, Amnistia Taldea eta Barratsu Taldea. Danborjole gazte batzuk ere jo zituzten doinu hauek bandarekin batera.
|
|
Jose Mari Bastida alkate
1985eko urtarrilaren 10ean izendatu zuten Jose Mari Bastida Azpeitiko alkate. Beraz, duela 20 urte. Argazkia 1985ekoa da, hain justu, alkatetzako lehen urtean ateratakoa.
(Informazio gehiago)
|
|
Iņaki Goenagak 100 urte bete ditu
Iņaki Goenaga 'Sistiyak' 100 urte bete ditu gaur (urtarrilak 11). Udalak omenaldi txikia eginez koadro bat eta lore sorta oparitu dizkio. Iņaki Goenagak Uztarria aldizkarian bizitako pasadizo batzuk kontatu zituen. Ekainean ohorezko bazkide izendatu zuen Uztarriak, Joxe Agirre 'Oanda'-rekin batera, euskararen alde eginiko lan guztiagatik.
(Informazio gehiago)
|
|
Saio Amilibiak irabazi ditu 6.000 euroak
Azpeitiko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak, urtero ohi duen moduan, gabonetan erosleen artean zozketatzen duen saria Saioa Amilibia zumaiarrak irabazi du. Gaur (urtarrilak 11) izan da alde zaharreko dendetan 6.000 eurora iritsi arteko erosketak egiten.
(Informazio gehiago)
|
|
Hasi dira sansebastianetako prestaketak
San Sebastian jaietarako entseguak hasi dira. Txikienak asteartean ekin zioten prestaketari, bai taldeak eta baita taldeetako zuzendariek ere arratsaldetan izan zituzten entseguak. Helduak, gaur, osteguna, izango dute lehen entsegua 21:00etan, azoka plazan.
|
|
Sagardo denboraldi hasiera
Sagardo denboraldiari ateak zabaltzen zaizkio. Urte honetan uzta ona izan omen da eta sagardoa ere halakoxea izango omen. Azaroko aldizkarian 'Klik' atalean argazkiekin azaldu zen Aņota sagardotegiak sagardoa sortzeko prozesua nola egiten zuen.
(Informazio gehiago)
|
|
Mende baten ospakizunak
Iņaki Goenaga 'Sistiya'-k 100 urte bete zituen urtarrilaren 11n. Udaleko agintariek Goenagari bere etxean egin zioten omenaldi txiki bat urtebetetze egunean bertan (argazkian; ezkerrean Julian Eizmendi alkatea, erdian Goenaga bera, eskubian Foru Aldundiko kide bat). Datorren larunbatean, urtarrilak 22, familiako bazkaria egingo dute Goenagaren 100. urtebetetzea ospatzeko.
|
|
Sokamuturrerako lanak
Sansebastan jaieak datoz eta hauekin batera zezenak. Sokamuturra egongo da urtarrilaren 20an, bai 12:00etan, baita 16:30ean ere. Dagoeneko prest dira babeserako hesi guztiak.
|
|
Sansebastianak
Azpeitiko herria festa giroan izango da gaur gauetik aurrera. Sansebastian bezpera heldu da, eta helduen danbor hotsak izango dira kaleetan zehar. Haurrek ere izango dute euren aukera. Ondo pasa festak!
(Informazio gehiago)
|
|
'Irutxuloko Hitza'-ren 0 zenbakia kalean
'Urola-Kostako Hitza'-k anaia berria du: 'Irutxuloko Hitza', Donostiako egunkaria. Seigarren 'Hitza' da. Gaur (urtarrilak 19) banatu dute Donostian 0 zenbakia; 50.000 ale. Argazkian, donostiar batzuk bertako euskarazko egunkaria irakurtzen, gaur eguerdian.
|
|
Peņagarikano bikoteko txapelketan
Kepa Peņagarikano pilotariak Beloki ordezkatuko du gaueko pilota partidan eta Bengoetxea VI.rekin osatuko du bikotea. Aurkariak Titin III eta Barriola ziren izatekoak, baina aurrelariak, ezker eskuan min duelako, ez du jokatuko eta haren ordez Eugi arituko da. Txapelketako lehen faseko azken partida da.
|
|
Berriro ere elurra
Eguraldi hotzak iragarri dituzte adituek datozen egunetarako. Baita asmatu ere. Tenperaturak jaistearekin batera, bazterrak zuritu zaizkigu. Berriro ere elurra. Argazkian Elosiaga auzoa gaur goizean.
|
|
Sanjuandegiko errotonda inauguratu dute
Inauguratu dute saihesbideko Sanjuandegiko errotonda, gaur (hilak 26) eguerdian. Bertan izan dira Jose Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia, Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea, eta Udaleko ordezkariak eta Aldundiko azpiegituretako Javier Zuriarrain diputatua.
|
|
Joxe Elizburu hil da
Joxe Elizburu hil zen atzo (hilak 28), bihotzeko arazo batzuen ondorioz. 40 urtean 'El Diario Vasco' egunkarian Azpeitiko kartak idatzi zituen (1994a arte), eta 1960 hamarkadan parrokiko organista lanari ere ekin zion. 90 urte zituen Elizburuk (gaur, hilaren 29an, beteko zituen 91), eta gaur arratsaldean izango dira, Azpeitiko parrokian, hileta elizkizunak, 18:30ean.
|
|
Danborradako argazkiak
Aurtengo danborradak zeresan handia eman du. Euria zela-eta antolaketa hankaz gora gelditu zen, eta hortik ondorioz sortu den guztia. Bide batez, argazkien bilduma egin da.
(Informazio gehiago)
|
|
Alaitz Olaizolak jaso du Donostia Hiria saria
2004ean irabazi zuen Donostia Hiria saria Alaitz Olaizolak, eta asteburuan jaso du. 'Clitemnestra-ren itzulera' antzezlanarekin irabazi zuen. Uztarria.com-en hitz batzuk egin zituen sariaren berri jakin zuen hartan. Klikatu argazkiaren tituluan. (Argazkia: Gara)
(Informazio gehiago)
|