|
Batasunaren hitzaldia Joan Joxe Petrikorenarekin
Batasunak Donostiako Belodromoan aurkeztu zuen 'Orain herria, orain bakea' proposamena Azpeitian aurkeztu dute. Joan Joxe Petrikorena Batasunako ordezkaria izan da azalpenak ematen. 20 bat lagun bildu dira aurkezpenean.
|
|
Anbulantzietako langileak gose greban
Gose greban dira anbulantzietako langileak hitzarmen berri baten zain. Egoitzarik gabe dauden langile horiek azaroaren 22tik eusten diete gose grebari Sindikatu Zaharrean. Gaur bisitak izango dituzte: LAB sindikatuko Rafa Diezekin batera, ELA eta Kosta Urola LAB sindikatuko ordezkariak joango zaizkie.
|
|
Bertso Parrandako finala
Heldu da II. Bertso Parrandako azken saioa. Mendizaleen tabernan, arituko dira kantuan, batetik Urrustil taldea (Ruben Gorrotxategi, Mikel Bereziartua eta Jokin Uranga) eta bestetik, Mak taldea (Haritz Etxeberria 'Ministro', Eneko Ibarguren 'Kurku' eta Ander Urbieta). 23:00etan hasiko da.
|
|
Urrustil taldeak irabazi du Bertso Parranda
Urrustil taldeko kideak dira aurtengo bertso parrandako garaileak. Ostiralean Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan jokatu zuten finala, Mak taldearen aurka. Finala ikustera jende asko joan zen. Batzuk, gainera, kanpoan gelditu ziren. Urrustil taldeko kideek (Ruben Gorrotxategi, Jokin Uranga eta Mikel Berasategi) eta Mak taldeko beste hiru kideek (Eneko Ibarguren, Ander Urbieta eta Aritz Etxeberria) saio polita eskaini zuten.
|
|
Batzarra egin zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak
Bazkideen urteroko batzarra egin zuen igandean Lagun Onak Mendi Bazkunak, elkartean. Aurten egin dituzten ekimenen berri eman zuten; oro har, urte ona izan dela zioten. 2005ean ez da aldaketa handirik izango, Maje Larraņagak segitzen du lehendakari. 30 bat bazkide azaldu ziren batzarrera, eta ondoren bazkaria egin zuten. Elkarteko bazkide
den Uztarriako kide batek eskertu egin zuen Lagun Onakek aurten Uztarriaren proiektuetan izan duen zerikusia: 'Azpeitiko mendi gida' egitean eta Urola-Kostako Hitzan eragile bezala sartzean.
|
|
Santa Luzia eguna Elosiagan
Elosiagako Santa Luzia jaietako egunik bereziena ospatzen ari dira gaur. Goizeko suziri eta kanpaien ostean, meza eta bazkaria eduki dute Elosiagatarrek. Aņotan bazkaldu eta ondoren erromeriarekin alaitu dute giroa. Festei amaiera emateko suziriak botako dituzte.
|
|
Gabonetako argiak piztu dituzte
Eguna ilundu orduko argiz betetzen dira herriko kaleak. Gabonetarako jarri ohi dituzten apaingarriak martxan dira, gauez. Hau da, gainean direla famili arteko bazkari eta afariak, eta nola ez, umeek eta hain ume ez direnek hainbeste desiratzen dituzten opariak.
|
|
Joseba Egibar EAEko estatutu berriaz Enparanen
Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko buruak 'Bai, Piztu Estatutu Berria' aurkeztu zuen atzo (2004-12-14) Enparan dorretxean emandako hitzaldian. Elixabete Piņol legebiltzarkidea etortzekoa zen, baina azken unean ezin izan zuen. Egunotan herriz herri ari dira aurkezten. Enparaneko aretoko ia aulki guztiak bete egin ziren, 62 lagun joan baitziren hitzaldira.
|
|
Bertso jaialdia Txapelen omenez
Gaur, ostiral gauean Txapelen omenez bertso jaialdia izango da Soreasu Antzokian. Bertsotan Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Anjel Mari Peņagarikano, Jose Luis Gorrotxategi, Haritz Etxeberria 'Ministro' eta Beņat Lizaso arituko dira.
(Informazio gehiago)
|
|
Iraurgi Saskibaloi Taldearen taberna inauguratuko dute
Gaur zabalduko du Iraurgi Sakibaloi Taldeak bere taberna. Ildefonso Gurrutxaga auzoan dago. 17:30ean, seniorrak ez diren Iraurgiko beste jokalari guztientzat zabalduko da; 19:00etan, kolaboratzaile, senior mailako jokalari, entrenatzaile, Azkoitiko eta Azpeitiko Udaletako Kirol batzordeetako zinegotzi eta federazioko jendeari zabalduko zaio. Azkenik, 20:00etatik aurrera herritarrei.
(Informazio gehiago)
|
|
Xabi Bordak liburua aurkeztu du Oreretan
Xabi Borda azpeitiar gazteak 'Birika zatiak' liburua aurkeztu du Oreretan. Mikelazulo Elkarteak gonbidatuta joan zen.
(Informazio gehiago)
|
|
Zeuk ere lagundu 'Hitza'
Uztarria Kultur Koordinadorak bere harpidedunei eta bazkideei 'Urola-Kostako Hitza' egunkaria diruz laguntzeko deia egin die azkenengo berripaperean. Egunkariak irakurleen artean kanpaina hasi berri du, eta urte osorako 50 euro eskatzen ditu. Uztarriaren iritziz 'Hitza' lagundu behar da, "irakurleek ere 'Hitza'-ri zerbait aportatzeko, 'Hitza' euskaldunon egunkaria delako, gu ere 'Hitza'-koak garelako eta euskararentzat oso garrantzitsua" delako.
(Informazio gehiago)
|
|
Uztarriaren batzarra
Uztarria Kultur Koordinadorak batzarra egin zuen larunbatean bazkideekin. Argazkian orduko irudia.
(Informazio gehiago)
|
|
Bigarren gola eta gaur afaria
Mikel Labakak atzo Malagaren aurka jokatutako partidan denboraldiko bere bigarren gola sartu zuen. Gaur, berriz, herritarrekin afaria egingo du Letean.
|
|
Santotomasak
Santotomasak igaro dira. Giro ederra egon zen herrian, taloak, txorizoa, baserritar jantzia... Ateratako argazkiekin bildumatxo bat osatu da.
(Informazio gehiago)
|
|
Labaka Taldieren aurkezpen jendetsua
Atzo (osteguna) egin zen Errezilgo jatetxe batean Labaka Taldieren
aurkezpena. Jendez lepo zegoen jangela, 150 lagun bildu zirelako. Haien
artean, Realeko taldekide batzuk (Igor Jauregi, Igor Gabilondo, Gari
Uranga eta Mikel Aranburu), Mikel Labakaren beraren jokalari ohi
lagunak, koadrilakoak, herriko beste lagunak... Ekitaldi polita izan
zen: aurreskua (Labakaren neska-lagunaren ahizpa Miriamek dantzatua),
bertsoak (Josu eta Xabier Azpillaga lehengusuek), Labakari buruzko
bideoa, marrazkia... Argazkian, Miriam eta Labaka.
|
|
Galtzerdiak presoentzako
Uztarria aldizkariko azken zenbakiak presoei galtzerdiak egin eta bidaltzen dizkien Enkarna amonaren berri ematen zuen. Lehen gutxi eskertuko ez bazioten, orain eguraldi hauekin are eta gehiago.
(Informazio gehiago)
|
|
Koartel zaharra
1982an, gaurko egunez, Guardia Zibilen koartela zena, Julian Elortza Hiribidean dagoena, eraberritzea erabaki zen herriko kultur taldeek erabiltzeko. Gaur egun, besteak beste, Azpeitiko Argazki Elkartea, Artea eta Diseinua, Antxieta Arkeologia Taldea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, 'Hitza' eta Uztarria biltzen dira bertan. Laster, 2005ean, eraikina botatzea erabaki dute.
(Informazio gehiago)
|