|
Bereziartua Everesten
1992an, urriaren 1ean, honako elkarrizketa laburra baina erabakigarria izan zuten Josu Bereziartua eta Joxe Urbieta 'Takolo'-k (Everesteko beheko kanpamenduan): "Joxe! Hego tontorrean natxiok. Hau oso ondo zegok eta indartsu sentitzen nauk" eta Takolok erantzun: "Segi aurrera orduan, eguraldi ona zegok eta". 40 minutu beranduago Bereziartua Everesteko gailurrera iritsi zen (8.848 metro, munduko altuena). "Everestek bere tontorrera iristeko eta hemen gainetik ikusten dena sentitzeko aukera eman dit. Hau ezin da kontatu, nirea da bakarrik", zioen iritsi zenean. Argazkian tontorrean ageri da.
(Informazio gehiago)
|
|
Kilometroak Azpeitian
Lau urte igaro dira jada ikastolen aldeko jaialdi erraldoia, Kilometroak, Azpeitian ospatu zela. Egun hartan, eguraldiak ez zuen lagundu. Ea asteburu honetan Zarauzko eta Orioko lagunek zorte hobea izaten duten.
|
|
'Hitza'-ren edizio berezia Kilometroetan
Jendeak Ikastolaren eta euskararen aldeko jarrera bikaina erakutsi zuen igandean, Zarautzen eta Orion. Jende asko bildu zen 2004ko Kilometroak ospatzeko, eta 'Urola-Kostako Hitza'-k ere jaian egon nahi izan zuen. Edizio berezia atera zuen arratsaldean eta harrera ona jaso ere bai: 10.000 ale banatu ziren.
|
|
Goierrin ere badute 'Hitza'
Atzo, urriak 4, egin zuten Beasainen Goierriko Hitza-ren aurkezpen ekitaldia, eta gaur banatu da Goierriko Hitzaren 1. zenbakia eskualde guztian. Euskara elkarteen, Bertako Hedabideen eta gizarte eragileen artean sortu dute. Hangoa bosgarren Hitza da. Besteak Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, Oarsoaldeko Hitza, Lea- Artibaiko eta Mutrikuko Hitza eta Urola-Kostako Hitza dira.
|
|
Kilometroak 79 Azpeitian ospatu zen
1979ko urriaren 7an Kilometroen hirugarren edizioa ospatu zen Azpeitian. 25 urte igaro dira ordutik hona; ez dira gutxi. 30.000 lagun bildu ziren, tartean argazkiko ume txikia.
|
|
Bordaren liburua aurkeztu da
Xabier Borda gazteak 'Birika zatiak' poesiazko liburua aurkeztu du eguerdian. Aurkezpenean hainbat lagun, ezagun eta kazetari bildu dira. Hurrengoan, errezitaldi eta guzti egingo du Azpeitian, urriaren 21ean.
|
|
11 urte gaztetxerik gabe
Azpeitiko gaztetxea 1993ko urriaren 13an itxi zen. 11 urte igaro dira, beraz, gaztetxerik gabe. 2000. urtean gazteek gaztetxea berreskuratu nahi izan zuten -argazkian- baina ez zieten utzi.
(Informazio gehiago)
|
|
III. Kulturaldiak harrera ona orain arte
Uztarria Kultur Koordinadorak antolatu duen III. Kulturaldia iritsi da meridianora eta orain artean, jendeak erantzun ona eman dio. Aste honetarako, batetik, Bordaren liburuaren aurkezpena, eta bestetik, Azpeitiko rock taldeen eta 'Literatuzta'ren artean eginiko emanaldia antolatu dira. Argazkia ostiralean eskainitako 'Doinu Zahar Bertso Berri' emanaldikoa da.
(Informazio gehiago)
|
|
Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria aske geratu ziren
Duela urtebete bestelako egoera batean zegoen Azpeitia: Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria herritarrak 'Egunkaria' auzia zela-eta atxilotuta zeuden eta noiz libre aterako zain geundelako. Urriaren 21ean utzi zituzten aske; Mikel Azkuneren kasuan 12.000 euroko fiantza ordainduta, eta biak inputatuta. Argazkia urriaren 24koa da, herriak harrera egin zienekoa.
(Informazio gehiago)
|
|
Mikel Labakak debutatu du
Mikel Labakak Realeko lehen taldearekin lehen partida ofiziala jokatu zuen atzo, igandean, Mallorcaren kontra. Partida osoan aritu zen. Mikel Aranburu azpeitiarrak ere titular jokatu zuen. Beraz, bi herritar hasierako hamaikakoan. Argazkian, Aranburu eta Labaka, Zubietan.
(Informazio gehiago)
|
|
Gernikako estatutuaren 25. urteurrena
Gernikako estatutua onartu zela, 25 urte bete dira urriaren 25ean. Azpeitian ere egin zen erreferenduma, emaitza hauekin:
- Errolda: 9.005
- Botoak: 5.898
- Abst: 3.107 (%34,5)
- Nuloak: 44
- Zuriak: 114
- BAI:5.542 (%96,63)
- EZ: 193 (%3,37)
Datuak www.euskadi.net webgunetik
(Informazio gehiago)
|
|
Kontxu Odriozola 'Argia'-n elkarrizketatu dute.
"Herrian egin zidaten omenaldia da bizitzan gertatu zaidan gauzarik
ederrena. Ikustea hainbeste jende han, herrian maitatua naizela
sentitzea... Nolabait espero nuen, inguruan usaindu egiten duzulako,
baina jende pila hura ikustea sekulako izan zen. Izan ere gauza bat da
omenaldia egitea, baina ni joan izan naiz beste omenaldi batzuetara
jende gutxi-gutxi bildu izan dena. Nirean, baina, txoratuta gelditu
nintzen herriarekin. Txikitan Azpeitiri askotan esan nion "herri txikia
inpernu handia" eta jarraitzen du hala izaten, baina nik Azpeiti, nahiz
eta Donostian bizi, asko maite dut". Kontxu Odriozolak 'Argia'-n eginiko elkarrizketan esana.
(Informazio gehiago)
|