Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Hilabete bakoitza »  2004ko iraila

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2004ko iraila, argazkitan

Ernioko egunak

Iraileko igandeetan ohitura den bezala Ernioko egunak ospatuko dira. Argazkia 1934. urtekoa da. Erromeriak indar handiagoa zuen garai hartan eta jende ugari biltzen zen ondo pasatzeko asmotan. Erromeriak ez, baina oraindik ere, Erniok jende andana handiak biltzen ditu.

Institutuari agur

Azpeitiko Euskara Patronatoaren, Udal Euskaltegiaren eta Urola Ikastolako ikasleen egoitza izan den institutua botatzeko lanak hasi dira. Eraikin berria egingo dute eta Azkoitia-Azpeitia BHI-rentzat izango dena.

Lehen eskola eguna

Gaur lehen eskola eguna izan da herriko txikientzat. Batzuk gustura agertu dira lagunekin egoteko; beste batzuk, berriz, negar zotinka amaren besoetatik ez urruntzeko. Argazkian Ikasberri Azpeitiko Ikastolako umeak ageri dira.

Urtebetetze eguna

Patxi Altunak urtebetetze eguna du. 1927an jaio zen irailak 8 egun zituenean. Euskararen alde lan handia egin du azpeitiar honek eta Euskaltzaindiako kidea ere bada. (Informazio gehiago)

Sagar urtea

Aurtengoan uzta oparoa jasoko dute sagardogileek, izan ere sagar urtea omen da. Asko omen dago eta batzuk biltzen hasiak dira. Sagardo nahikoa izango al da guztiontzat?

Argazki erakusketa

Antxieta etxean Gregorio Hueso San Juan argazkilariaren argazkiekin erakusketa jarri dute. Nafarroako Argazkilari eta Zinema Ekarteko presidentea da. Erakusketa irailaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.

Bosgarren 'Hitza' Goierrin

Beste 'senitarteko' bat atera zaio 'Urola-Kostako Hitza'-ri: 'Goierriko Hitza', hain zuzen. Larunbatean banatu zen 0 zenbakia. Aurrenekoa, ordea, urri hasiera aldera aterako dute. Beste eskualdeetan bezala, eskualdeko herri aldizkarien euskara elkarteen, gizarte eragileen eta Bertako Hedabideen artean sortu da 'Goierriko Hitza'. Zorionak!

'Paterra' 15 urte kartzelan

Juan Karlos Arruti 'Paterra'-k 15 urte bete ditu kartzelan. Hainbat espetxe aldaketa jasan ditu urte horietan guztietan eta gaur egun Azpeititik 1.100 kilometrora dago, Puerto de Santa Mariako espetxean.

Institutua bota dute

Zenbat pasarte bizi izan ote dituzte hainbat azpeitiarrek institutuko eraikina zen horretan. Batzuk gozoak besteak ez gogoratzeko modukoak. Agur esan behar dio herriak hainbat urtetan herritarrei heziketa ematea ahalbidetu zuen eraikinari.

Nuarbek urrezko domina

Duela zortzi urte, gaurko egunez, Nuarbek Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi zuen 560 kilotan. Hori gutxi ez eta hurrengo egunean, 640 kilotan zilarrezko domina lortu zuen. (Informazio gehiago)

Kotxerik gabeko eguna

Mugikortasun Iraunkorraren astearen azken eguna, kotxerik gabeko eguna da. Autoen zentzuzko erabilera bultzatu nahi da ekimenarekin. Azpeitian Landetatik Hartzubira bidea bizikletentzat jarri da, bide gorri bihurtu egun batez bada ere. (Informazio gehiago)

Antzerkia Ernion

Datorrren igandea berezia izango da Ernion. Ernioko azken egunean, eguraldiak laguntzen badu, antzerkia egongo da Zelatunen. Euskal Herriko baztar guztiak ezagutu dituen "Kutsidazu bidea Ixabel" antzezlana izango da.

'Hitza' berriro lanean

Gaur (2004-09-27) lanean hasiko dira Urola-Kostako Hitzako langileak. Beraz, hamabost eguneko oporraldiaren ondoren, bihartik aurrera berriro etxeetan izango da egunkaria.

'Kafe'-ren lana ere gogoan

Asteburuan bete ditu 25 urte Euskal Herriko gazte mugimendu ezkertiar eta independentista antolatuak, eta Durangon festa egin zuten, 25 urteetako lana gogoan hartuz. Orduan sortu zen Jarrai gazte erakundea Hego Euskal Herrian, eta harrezkero Gazteriak Ipar Euskal Herrian, Haika erakunde nazionala –aurreko bien lankidetzan- eta Segi —Haika legez kanpo jo zutenean—. Gazte mugimendu horren arduradunetako bat Garikoitz Etxeberria 'Kafe' azpeitiarra izan da —argazkian—, Haikako arduradunetako bat izan zelako; 2001eko martxoan atxilotu egin zuen Espainiako Poliziak, "ETAkoa izatea" leporatuta. Oraindik ez dute epaitu. (Informazio gehiago)

Gudari eguna

Ostiralean hasi ziren Gudari egunarekin lotutako ekitaldiak eta atzo, astelehenean, amaitu ziren, hain zuzen, 29 urte igaro zirenean Jon Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi hil zituztenetik. Kotxe karabana joan zen Nuarbera Otaegiren hilobiari bisita egitera eta ondoren ekitaldia egin zen.

Ernio zerutik

Hona hemen zerutik begiratu bat Ernioko egunari, azken egunari, Zelatungo alaitasunari. Egun handia izan zena txikian ikusteko aukera bat.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak