Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Hilabete bakoitza »  2004ko uztaila

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2004ko uztaila, argazkitan

Karmelo Etxegarairen jaiotza

Euskal Herrian gizon handi bat jaiotzear zen, olerkaria eta euskalzalea izango zena, besteak beste. Karmelo Etxegarai 1865eko uztailaren 3an jaio zen. Bizitzak Gernikara eraman zuen eta bertan hil zen 1925ean. (Informazio gehiago)

Hazparnen behar zuena

Atzo hasi zen Idauze-Mendi herriko Mendiko landa soroan (Zuberoa) Euskal Herria Zuzenean jaialdi erraldoia. Baina ez zuen han behar, baizik eta Azpeitiarekin senidetuta dagoen Hazparnen (Lapurdi). Baina Hazparneko auzapezak, Jacques Coumet eskuindar frantziar nazionalistak, debekatu egin zuen bertan egitea. Hori dela eta, EHZko antolatzaileek beste toki bat aurkitu behar izan dute. Igandean bukatuko da jaialdia. Bitartean, musika nagusi.

Azpeitiarrak sanferminetan

Azpeitiarrek, zezen zaleak direlako edo festa giroa maite dutelako, sanferminak gustuko dituzte. Jende ugari izaten da, batik bat asteburuan, bai Iruņean eta bai Lesakan. Ez gazteak bakarrik, Aitonenak ere antolatu du irteera eta. Bat baino gehiago hasiko zen jantziak prestatzen.

Gaztetxoen Sanferminak

Azpeitiko gaztetxoek Sanferminak ospatuko dituzte baina herritik mugitu gabe. Txupinazoa, kantua, kalejira... festa polita izango dute eta horretarako kaleak apainduko dituzte.

Kultur karteldegia martxan

Kultur Karteldegia jarri du martxan Uztarria Kultur Koordinadorak. Karteldegia, plazan dago (lehen Zelaitxoko karteldegia zena), eta bertan herriko taldeen ekitaldien berri emango da. Momentuz bi astean behin berrituko da karteldegia, baina sarriago berritu beharrean aurkitzen bada, orduan ere berrituko da. Bertan berri emateko nahikoa da Uztarriara deitu 943 15 03 58 edo kultura@uztarria.com-era idaztea. (Informazio gehiago)

Sanferminetako argazkiak

Atzo Azpeitiko gaztetxoek Sanferminak ospatu zituzten herrian. Txupinazoa, entzierroa eta jolasak izan zituzten. Argazki bilduman atzoko une batzuk jaso dira. (Informazio gehiago)

Urola ikastolako web orria

Urola ikastolako DBHko laugarren mailako ikasleek egindako web orria sarean da ekainaren 10etik aurrera, www.urola.org helbidean. Web orria, Urola ikastolarekin batera, Euro School Net 2000 ikastetxe sarekide diren Newport eta Boltoneko Smithills eskola ingelesak, Herbereetako Eijkhagen College eta Espainiako Aguilar de Campoo Santa Maria La Real institutua elkarrekin egiten ari diren Socrates proiektuaren emaitzetako bat izan da. Ikasleek egindako web orria datozen bi ikasturteetan osatzen joateko asmoa dute Urola ikastolakoek. (Informazio gehiago)

Azpeitiarra entzierroan

Zapatuko argazki honetan Pello Aranburu azpeitiarra agertzen da Sanferminetako entzierroan. Estafeta kalearen bukaeran dago. Lehengo urtean ere beste azpeitiar bat harrapatu zuen kamerak, Aritz Segurola. Garai batean Azpeitian ospatzen ziren entzierroak. Adibidez, 1936an alkateak herriko jaietan ospatu nahi zen entzierroaz gobernadorearekin hitz egiteko batzorde bat izendatzea proposatu zuen. Olaizola zinegotziak erantzun zion entzierroa egitea erabaki zenean adierazi behar zuela alkateak proposamena, eta ez orain Nafarroako zezenak erosita zirenean.

Berriro loteria Azpeitian

Beste behin ere zorteak Azpeitia hartu du egoitza moduan. Plazan dagoen Disdira dendan erositako loteria primitiboak bigarren saria lortu du. Uztailak 10, larunbateko boletoan euro bat jokatu eta 59.342,52 eraman ditu, oraindik ezezaguna den norbaitek. Ea horrela jarraitzen duen (Informazio gehiago)

Saninazioetako programazioa

2004ko Saninazioak gero eta gertuago daude eta Udalak prest du dagoeneko urteroko programa aldizkaria. Laster banatuko dituzte etxeetara.

Antzerki topaketako kartela

Euskal Antzerki Topaketen XXII. edizioko kartel lehiaketaren irabazlea Iņaki Uranga eta Ohiana Lopez bikotearen lana izan da. Guztira 44 lan aurkeztu ziren; argazkian lehen saria irabazi duen kartela. (Informazio gehiago)

Lehen zaldiko-maldikoa

Saninazioetako prestaketak aurrera doaz eta ezin falta zaldiko-maldikorik. Lehena iritsi da eta laster batean, Betharrametako ataria beterik ikusiko dugu.

Globeroen itzulia

Sabiņanigoko karrera bukatu ondoren, azpeitiar txirrinduzale batzuk "Globeroen itzulia" ospatzeko ohitura hartu dute urtero. Azpeititik irten, Zarautz, Zumaia eta gero, Oņatzen bukatu. Eta, gero, bazkaria. Uztailaren 10ean izan zen aurtengoa, eta argazki batzuk ipini ditugu. (Argazkiak: Xabier Unanue) (Informazio gehiago)

Santiyoak eta festak

Asteburua heltzera doan heinean prestaketa lanak ere amaituz doaz. Dagoeneko Santiyotarako txosna pare bat prestatu dituzte eta plazan ere udaletxeko langileak jarri dute eszenatokia.

Literatuzta aurkezteko emanaldia

Literatuztaren 3. zenbakia atera da eta aurkezteko bertan parte hartu duten idazleek emanaldi txiki bat eskainiko dute. Eurek idatziriko testuak irakurriko dituzte. Gaur gaueko 22:00etan izango da Iturri Txikin. (Informazio gehiago)

Diego edo Egaņa, nor azkarrago?

Efemerideen kutxatik 2000. urtean, gaurko egunez (uztailak 23) Diego Garcia lasterkalariak eta Andoni Egaņa bertsolariak egin zuten apustua berreskuratu da. Diego zenak 5 kilometro egin baino lehenago, Egaņak 3,5 egin behar zituen. Baita egin ere. (Informazio gehiago)

Literatuzta: 'Hiru'

Literatuztaren azken zenbakia, hirugarrena, webgunean jarri da. Ostiralean egin zuten aurkezpen ekitaldia Iturri Txikin. Gaur, uztailak 27, Ion Benito idazle zarauztarra zen etortzekoa Literatuztak antolatuta baina atzeratu egin da. (Informazio gehiago)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak