|
V. Erremonte Txapelketa
Azpeitiko V. Erremonte txapelketa hasi da. Uztailaren 2ra arte iraungo du profesional hasiberrientzako antolatzen den txapelketak. Izarraitz pilotalekuan izango dira partida guztiak, ostiralero, 22:30ean hasita.
(Informazio gehiago)
|
|
Karakola berritua
Lehengo astean itxita egon da karakola, errepidea egoera txarra zela-eta irtenbidea eman bitartean. Errepide zatia berritu eta berriro zabalik dago.
|
|
Ikasberri futbol taldea
Ikasberriko lehen futbol taldeak igoera lortu zuen igaro den astebukaeran. Datorren denboraldian 1go erregional mailan jokatuko du. Webgunean azken partidako argazkien bilduma jarri dugu.
(Informazio gehiago)
|
|
Literatuzta ahotan
Literatuztari buruz zure iritzia eman dezazun "eztabaida" atalean galdera jarri dugu. Lehendik badira bi iritzi artikulu: Aristirena eta Aranarena. Eman ezazu zeurea.
(Informazio gehiago)
|
|
Aranagak Giroa utzi
Andoni Aranaga ihes eginda ere ibili da Giroko etapa batean, baina azkenean utzi egin behar izan du. Argazkian, Andoni, ihes egindako taldetik tiraka.
(Informazio gehiago)
|
|
Joxe Agirreri elkarrizketa
Joxe Agirre bertsolariak 75 urte bete dituela-eta elkarrizkea egin dio Uztarria Herri Aldizkariak. "Maisua beti maisu". Irakurri elkarrizketa osorik.
(Informazio gehiago)
|
|
Takolo Everesten
Duela 24 urte "Takoloren" euskal espedizioa Everest gailurrera iritsi zen. Pasarte hori irakurri daiteke Joxe 'Takolo'ren biografia liburuan. Argazkian, Takolo espediziokideekin.
(Informazio gehiago)
|
|
Argiak kalean
Harzubia Hiribidean argiak jartzen ari dira udaletxeko langileak. Mixikorditik zezen plazara bitartean ari dira, hain zuzen ere. Behar zuen, hain zen iluna.
|
|
Arrautza egosien txapelketa
Aratz Errekan ospatu ziren sanisidroek amaiera polita izan zuten: arrautz egosien txapelketa. Zazpi lehiakide aritu ziren minutu batean nork gehiago jango. Argazki bilduman ikusgai.
(Informazio gehiago)
|
|
Mixikordiko erlojua
Mixikordian bada erloju bat, urteetan zehar herritarron lagun izan dena. Aspaldian ordea, geldirik zituen orratzak, eta ahaztu ginen bazenik ere. Berriro martxan da eta puntual-puntual.
|
|
Futbito txapelketa
Azpeitiak Gazteok Zer!? -ek antolatu duen futbito txapelketan lan erdiak bete dira. Orain, talde bakoitzetik bi onenak izan direnek liga jokatuko dute, txapelaren bila. Gainontzekoek kopa.
(Informazio gehiago)
|
|
Azoka plaza
40 urte pasa dira azoka plaza handitzea erabaki zenetik. Garai hartan bazen lan hori irudikatzen zuen proiektu bat. Martzelo Guibert arkitektoak eginikoa zen. Efemerideetan irakurri daiteke.
(Informazio gehiago)
|
|
Mikel Labaka
Denboraldiko bere lehen gola sartu zuen Murtziako Hirian jokatzen dabilen Mikel Labaka futbolariak. Buruz egin ere, falta bat errematatzera igo zenean. Partida ederra jokatu zuen. Lastima 1-1 egin zutela berari pitaturiko penalti baten ondoren.
(Informazio gehiago)
|
|
Kepa Peņagarikano
Urte bat bete da Peņagarikano pilotariak Bigarren Mailako finala irabazi eta Lehenengo Mailara jauzi egin zuenetik. Berraondo izan zuen aurkari finalean. Erraz gailendu zitzaion 22 eta 9.
(Informazio gehiago)
|
|
EAJ
EAJ erraz nagusitu zen duela urtebete izan ziren Udal hauteskundeetan, 5.419 herritarren botoak lortuta. Ondorioz, Julian Eizmendik ondorengo lau urteetarako alkatetza lortu zuen.
(Informazio gehiago)
|
|
Xoxoteko aterpea
Gazte dago Xoxoteko aterpea bere 20. urteurrenean. Hainbat mendizaleren atseden eta bilgune leku izan da bere bizitzan; kendu zizkioten bi urteetan ezik. Igande honetan ere zain egongo da.
(Informazio gehiago)
|
|
Sanjuandegi
Dena prest dago Sanjuandegiko festei hasiera emateko. Igandean hasiko dira nahiz eta asteburu nagusia ekainaren 4, 5 eta 6koa izan. Ekitaldi ugari prestatu dituzte Sanjuandegiko Festa Batzordekoek.
(Informazio gehiago)
|
|
Imuntzo eta Beloki
Imuntzo eta Belokiren doinuak entzuteko aukera izango da, Asteburu Musikalak 2004 antolatuta. 'Urolako Trikitixa', atera duten azken diskoaren aurkezpena izango da. Plazan joko dute, 20:00etan.
|
|
Urola-Kostako Hitza
Bi astez ez dugu eskualdeko informazio landurik izango; ez euskara hutsean behintzat. Urola-Kostako Hitzak oporrak hartu ditu egitarauz beterik datorren uda bati indarrez aurre egiteko.
(Informazio gehiago)
|