|
Bazterrak zuri esnatu gara azkenaldian
Aspaldiko urteetan ez bezala, neguak bere izaera hartu du. Mendi eta kaleak zuri utzi dizkigu eta aukera hori ongi aprobetxatu dute hainbat herritarrek.
(Informazio gehiago)
|
|
Hasi dira hauteskundeetarako iragarkiak jartzen
EA alderdia izan da aurrenekoa, martxoaren 14ean izango diren hauteskundeetarako iragarkiak jartzen.
|
|
I. Erniarraitz Sariketa duela bi urte
Hamasei bertsolari gaztek hartu zuten parte eta Nahikari Gabilondo zarauztarra izan zen sariketaren irabazlea. Bigarren sariketa ostiral honetan hasiko da Zestoako Kultur Etxean.
(Informazio gehiago)
|
|
Erdi kaleko etxe batek su hartu du
Erdi kaleko 6. karrerako (Urrestilla gainean) hirugarren pisuan gertatu da ezbeharra. Eguerdiko ordubietan izan da, telebistak su hartu duenean. Suhiltzaileei deitu ondoren etxea utzi dute jabeek. Beheko pisuak hutsik zeuden une horretan.
|
|
Martxoak 8: Emakume langileen eguna
Emakume langileen eguna dela eta, herriko talde ezberdinek ekimenak antolatu dituzte. Hala, Izarraizpeko Sorginak taldeak eta Bilgune feministak batzar baterako deialdia egitea erabaki dute eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Emakumeen mahaiak hitzaldiak antolatu dituzte.
(Informazio gehiago)
|
|
Yolanda Rodriguez poesian saritua
Irungo Argoiak Kultur Elkartearen literatur lehiaketan euskarazko poesia saria jaso du Yolandak. Herenegun, igandean, jakin zuen Yolanda Rodriguez-ek bere poesia lana saritua izan zela. 300 euroko saria jasoko du.
|
|
Uztarria Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria webgunean ikusgai dago
Uztarria Euskara aldizkaria etxeetara iritsi zen Uztarriaren 49. zenbakiarekin batera. Webgunean duzu irakurtzeko aukera.
(Informazio gehiago)
|
|
Bi ahizpa hil dira Matxinbentan Enrio baserriko sutean
Enrio baserriak bart gauean su hartu zuen, eta bertan ziren bi emakumezko hil dira sutearen ondorioz. Baserria Aratz-Matxinbenta auzoan dago, Beasain aldean, eta hiru lagun bizi ziren: bi ahizpa eta anaia. Azken honek onik ateratzea lortu zuen baserritik.
(Informazio gehiago)
|
|
Eguerdiko lanuzteak, argazkitan
Atzo Madrilen gertatutako sarraskia dela eta, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU et ELB sindikatuek deitutako lanuzteak erantzuna izan du Azpeitian. Argazkian udaletxeko langileak egindako elkarretaratzea.
(Informazio gehiago)
|
|
Lagun Onak M.B.-koak Urtiagain-Aizkorri-Otzaurte ibilaldian
Hasierako asmoa Aizkorriko kresterioa egitea bazen ere, aldatu egin behar izan zuten elurra hasi eta lainotu egin zitzaielako. Hala ere, ibilaldi polita egin zuten.
(Informazio gehiago)
|
|
Kamioia errepidetik atera da
Eguardian, kamioi bat errepidetik atera da Marcial Ucin aurreko bihurgunean. Landetara bidean. Beste kamioia bat geratu da laguntzeko, eta atoian kamioia errepidera eramateko. Trafikoan ez du arazorik sortu, eta bidea ez da moztu.
|
|
M-14 Azpeitian
Hauteskunde eguneko emaitzak ezagutu nahi? Azpeitiko datu guztiak, mahaiz-mahai bildu ditugu webgune honetan, eta baita gure herriko politikoen balorazioa ere.
(Informazio gehiago)
|
|
Lanuztea Berruetaren eta Sanchizen omenez
Angel Berruetaren eta Kontxi Sanchizen heriotzak direla eta, LABek eta Ezker Abertzaleak deituta 15 minutuko lanuzteak egin dira. Irudian Azpeitiko plazan egin den elkarretaratzea.
|
|
Bizikletentzako aparkalekuak
Bizikletak lotzeko lekuak jarri dituzte Olazko Amaren Plazatxoan. Modu honetan, bizikletak non utzi ez izateak sortzen zituen arazoei irtenbidea emango zaie.
|
|
Tomas Urzainkiren hitzaldia
Euskal Eskola Nazionalaren egunarekin lotuta, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatutako hitzaldi multzoaren barruan, martxoaren 18an, Ikasberrin bertan, Nabarraldeko kide Tomas Urzainki historialaria ariko da. Gaia, 'Itsas aldeko Nafarroaren konkista' izango du, eta gazteleraz ariko da. Ikusentzunezko aurkezpena eta gero, hitzaldiaren laburpen idatzia banatuko da.
|
|
'Hitza' jasotzeko 'h' ikurra jarri da buzoietan
Aste honetatik aurrera Urola-Kostako Hitza bazkideei bakarrik banatuko zaiela iragarri genuen. Banatzaileari lanak errazteko, eskualdeko egunkaria jasotzen ari direnei buzoietan 'h' ikurra jarri zaie.
|
|
20 urte, 113 zulo
Kurro eta Pelitxo azpeitiarrak Pasaian hil zituztenetik, 20 urte bete dira. Eta oraindik, kasua zabalduta dago. Pako Aristik Uztarria herri aldizkarian gogoratu du gertatutakoa.
(Informazio gehiago)
|
|
Mikel Aranburu online
Mikel Aranburu futbolaria uztarriaren egoitzan izan zen, uztarria.com-eko elkarrizketa OnLine ataleko galderei erantzuten. Irakurleek egindako 26 galdera erantzun zituen, pazientzia ederrarekin. Irakurri elkarrizketa osorik.
(Informazio gehiago)
|
|
Udala eta Uztarriaren akordioa euskara arloan
Azpeitiko Udalak eta Uztarriak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) dela eta, akordioa lortu dute. Akordio honen ondorioz, EBPN eta Bai Euskarari Akordioa uztartzeko ahalegina egin da.
(Informazio gehiago)
|
|
Emakumeen aurkako erasoak Azpeitian
Azken aldian, hainbat eraso jasan behar izan dituzte Azpeitiko emakumeek. Www.uztarria.com-eko eztabaidan gai honi buruzko galdera jarri da iritziak jaso ahal izateko.
(Informazio gehiago)
|