|
Joan da lehen hilabetea
Pasa da urtarrilla, San Sebastianek baldintzatzen duten hilabetea. Baina beste gauza asko ere gertatu da hilabete honetan. Ikusi ezazu laburpena, 25 argazkitan! Nahi baduzu, argazkiak banan-bana , eta nahi baduzu denak batera ikusiz.
(Argazkia: festak.com)
(Informazio gehiago)
|
|
Baraualdiek aurrera jarraitzen dute
Asteburuetako baraualdiak aurrera jarraitzen dute. Joan den asteburuan Azpeitiko koadrila batek egin du baraualdia. Baraualdiak "Euskal preso politikoen aurkako erasoei Stop! Euskal presoak Euskal Herrira" lemapean ari dira egiten. Joan den asteburuan egindakoa 12. txanda izan zen.
(Informazio gehiago)
|
|
Santa Eskean ibili ziren atzo herriko hainbat eragile
Gaur Santa Ageda egunda da. Atzo, bezpera eta tradizioari jarraituz herriko hainbat ikastetxe ibili ziren Santa Eskean. Argazkian Jokin Uranga Leire Ostolaza eta Joxe Agirre bertsolariak. Azpeitiko Ikasberri Ikastolakoekin Santa Eskean ibili ziren herriko kaleetan barrena.
(Informazio gehiago)
|
|
Uztarria-Euskara aldizkariaren 21. zenbakia kalean
Uztarria Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkariaren 21. zenbakia argitaratu berri da. Bertan, Udalak eta Uztarriak Azpeitian euskara normalizatzeko planaren inguruan egindako hizketaldien berri ematen da eta bi erakundeek egindako proposamenak agertzen dira. Beste bi gai nagusi hauek ere landu dira: herriko 11 erakundek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria Donostian. Eta Iņaki Lasa Kontseiluko ildo politiko-instituzionalaren buruari 'Berria' egunkarian egindako elkarrizketa.
(Informazio gehiago)
|
|
Duela 3 urte...
... Baite sortu zen. Iaz, berriz, Uztarria Kultur Koordinadorarekin bat egitea erabaki zen, eta ondoriz, Baite Euskara Elkartea desegitea. Gaur egun, Uztarria Kultur Koordinadorako euskara arloak betetzen du Baiteren egitekoa. Irakurri Baite Euskara Elkartearen kronologia osoa.
(Informazio gehiago)
|
|
Emakumeentzako lokalen inaugurazioa egin da
Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak, emakumeen mahaiko kideen eta Gizarte Zerbitzuak saileko Ana Reza buruaren laguntzaz, emakumeentzako lokal berria inauguratu du. Lokalak eskulanak egiteko erabiliko dira: besteak beste, makinako bordatua, ebaketa eta jantzigintza, metal, egur eta poliuretano gainean pintaketak...
Argazkian, Julian Eizmendi, Esther Larraņaga eta Ana Reza zinegotziekin.
(Informazio gehiago)
|
|
Kaldereroek egin diote harrera aurtengo karnabalei
Aurtengo kaldereroetan jende ugarik hartu du parte. Zapo Txokoko eta Ludotekako gaztetxoek, atzetik helduen laguntza zutela, egin zioten lehen harrera datozen karnabalei. Ikusi kaldereroetako argazki multzoa.
(Informazio gehiago)
|
|
Aranagak Malasiako itzulia amaitu du
Andoni Aranaga txirrindulari azpeitiarra, 85. geratu da amaitu berri den Malasiako itzulian, Freddy Gonzalez liderrarengandik 41:50 minututara. Aranaga izan da itzuli horretan parte hartu duen gipuzkoar bakarra. Argazkian, Aranaga Malasiako itzulian.
|
|
Duela urtebete...
... Martxelo Otamendi izan zen Azpeitian, hitzaldia ematen, Baite euskara elkarteak gonbidatuta. Euskarazko prentsaz aritu zen. Gero, hemendik Tolosara itzuli bezin pronto atxilotu egingo zuten eta torturatu. Egunkariaren kontrako operazioa zen.
(Informazio gehiago)
|
|
Urrakin eta Azkaraten kateak behar dira, kamioek debekatuta dute pasatzea
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak Uztarriari jakinarazi dionez Urraki eta Azkarate gainetatik pasatzeko autoek kateak behar dituzte. Kamioi eta bestelako ibilgailuek, aldiz, debekatuta dute bi mendate hauetatik igarotzea. Mendateen egoeraz informazio gehiago 902 112 088 telefonoan. Une hauetan Azpeitiko kaleetan ere elurra ari du.
(Informazio gehiago)
|
|
Urola-kostako Hitzaren aurkezpen festa, argazkitan
Urola-kostako Hitzak atzo izan zuen sorrera Zarautzen egin zen ekitaldian. Aurkezpen polita izan zen, bertsolari, antzerki, bideo emanaldi eta hitz batzuekin. Ekitaldi guztian zehar Iņaki Uria gogoan izan zuten eta amaieran Uriaren gurasoei lora sorta eskeini zien Gari Berazaluzek.
(Informazio gehiago)
|
|
Karnabaletako irudiak bildu ditu Uztarriak
Bukatu dira aurtengo karnabalak eta 2005eko otsailaren 6a arte nahiko denbora dugu mozorroa prestatzeko. Uztarria.com honetan hainbat irudi jaso ditugu festa egun hauetakoak.
(Informazio gehiago)
|