|
Uztarria.com zaharrari, agur
Uztarria.com berritu egin dugu. Azala, erabat; mamia, puska bat. Baina helburu berarekin jarraitzen da: komunikazio tresna eraginkorra osatzea.
(Informazio gehiago)
|
|
Xabier Madina, saritua
Xabier Madina azpeitiarraren xmadina enpresak saria jaso du Eibarren, Toribio Etxeberria sarietan.
(Informazio gehiago)
|
|
Etorkinentzako hiztegia
Harrera ona eduki du Baitek ateratako produktuak: etorkinentzako oinarrizko hiztegia. Hemen dauzkazu adibide batzuk, argazkitan.
(Informazio gehiago)
|
|
Lehen elur malutak Azpeiti inguruetan
Herri inguruko mendiak elurtzen hasi dira. Urrakin elurra gogortzen hasia da dagoeneko, baina momentuz ez du arazorik sortu herrepidean. Herrizaingo sailak Uztarriari esan dionez herri inguruko beste herrepideetan ere ez dago arazorik. Dena den, herrizaingo sailak telefono zenbaki hau aktibatu du herrepideen egoeraren berri emateko: 902 11 20 88. Ikusi Urrakiko argazki batzuk webgunean bertan.
(Informazio gehiago)
|
|
Gaur urtebete...
Jose Mari Altuna hil zen. Udal Musika Bandako zuzendaria izana bi alditan, eta hainbat konposaketa egin zituena.
(Informazio gehiago)
|
|
Laxaro Azkune, galderei erantzuten
Lehenengo esperientzia elkarrizketak online egiten. Laxaro Azkunek, atzo erantzun zien uztarria.com-eko irakurleek egindako galderei. Irakurri elkarrizketa osorik!
(Informazio gehiago)
|
|
Liburu berria
Larunbatean aurkeztuta, liburu berria azpeitiarron eskura:Azpeitiko efemerideak, herria historian zehar. Altxor txiki bat, herrirako. Jadanik, sarean ikusi dezakezue.
(Informazio gehiago)
|
|
Elkarretaratzea erasoa salatzeko
Azpeitiko enparantza nagusian bildu ziren ehundaka lagun Manoli Uranga zinegotzi sozialistari egindako azken erasoa salatzeko. Bertan izan ziren, Gonzalez de Txabarri eta PSEko Jesus Egiguren eta Manuel Huertas, besteak beste, azpeitiko Udaleko ordezkariekin batera.
(Informazio gehiago)
|
|
Uroladeko Artisten XXII erakusketa Antxietan ikusgai
Urolaldeko Artisten XXII. erakusketa Antxieta Etxean dago ikusgai. Bertan, bailarako 28 artisten 50 lan daude. Erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da Antxieta Etxean eta bertara joan nahi dutenek astelehenetik ostiralera gerturatu beharko dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
(Informazio gehiago)
|
|
Abenduak 13 EHNA tramitatzeko eguna
Abenduak 13, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena tramitatzeko eguna da. EHNA egin nahi dutenek Udaletxera gerturatu beharko dute, 08:30etik 14:00etara bitartean. EHNA ateratzeko errolda agiria, 3 argazki eta 15 euro behar dira. 18 urtetik beherakoa izanez gero familia liburuaren fotokopoia ere beharrezkoa da.
(Informazio gehiago)
|
|
Josune Bereziartu Enparanen izan zen
Argazkian Josune Bereziartu ageri da (ezkerretik bigarrena), Leire Agirre eta Gorka Karapeto azpeitiar eskalatzaileekin batera. Abenduaren 9an, Enparanen eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta eman zuen proiekzioan bere unerik distiratsuenak zeuden jasota: Bain de Sang-en, Pilar del Cantabrico-n, Balzolako Zehar bidean eta abar. Lagun Onakek antolatutako proiekzioetan izan den bataz besteko partaidetza 60 pertsonakoa izan da.
|
|
San Sebastianak antolatzen
Udaleko Festa Batzordeak bilera deitu du abenduak 15 eta abenduak 16rako San Sebastianetako programa osatzeko. Bilera Udaleko areto nagusian izango da 20:00etan. Deialdia herritar guztientzat eta herriko eragileentzat deitu dute.
(Informazio gehiago)
|
|
Sakabi, Santo Tomasetan
Iņigo Aranbarri azkoitiarrak idatzi du liburua: "Sakabi, soinu txikiaren handitasuna". Santo Tomas bezperan, trikiti jaialdi batekin omenduko dute Sakabi zena.
(Informazio gehiago)
|
|
Santo Tomasetako argazkiak
Hau bezalako "argazkiak" ikusiko dira igande honetan Azpeitian. Eta, harrapatzeko, Argazki Elkarteak lehiaketa antolatu du aurtengorako ere. Argazkia, iazkoa da. (Egilea: Iņaki Aranburu)
(Informazio gehiago)
|
|
Antzibarrena poligono industriala eta Urrestillako errepidearen arteko zubia jarri dute
Landetako Antzibarrena poligono industriala eta Urrestillako errepidea konektatuko dituen zubia jarri dute. Laster amaituko dituzte zubiko lanak. Horrela, Landetako poligonora zuzenean sar daitezke Urrestilla aldetik datozen ibilgailuak. Orain arte, Landetatik Urraki aldera doan errepidetik bakarrik sar zitekeen poligono industrialera. Zubia, Antzibarrenako enpresek ordainduko dute.
|
|
20 urte igerileku estalia ireki zela
Gaur (abenduak 18) betetzen ditu 20 urte Azpeitiko igereliku estaliak. Duela 20 urtetik herritarren eskura daude bertan dauden instalakuntzak. Igerileku estali gabea berriz duela bi urte ireki zen, lehendik zeuden instalakuntza horiei gehitzeko.
|
|
Lakrikun-ek ikuslegoaren saria lortu du Topaketen XXI. edizioan
Lakrikun antzerki taldeak ikuslegoaren saria eskuratu du Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizioan. Agorafogobiatu antzezlana joan den azaroaren 29an taularatu zuen, estreinakoz, Lakrikunek. Talde azpeitiarrarekin batera Puxtarri antzerki taldeak ere irabazi du ikuslegoaren saria; bi taldeek puntuazio bera eskuratu zuten eta.
(Informazio gehiago)
|
|
Xabier Ormazabalek jaso du Joxe Takolo beka
Santo Tomas egunean eman zioten Ormazabali Joxe Takolo Beka. Bekarekin eskuratutako diruarekin Elurretako Leopardoa izeneko espedizoa amaitu nahi du Ormazabalek. Amaituz gero, espedizio hori gauzatu duen mendizale gazteena izango da.
(Informazio gehiago)
|
|
Joseba Albizu, galderei erantzuten
Joseba Albizu txirrindularia izan da uztarria.com honetan zuen galderei erantzunez. Irakurri elkarrizketa oso-osorik.
(Informazio gehiago)
|
|
'Azpeitiko efemerideak' liburua salgai
'Azpeitiko efemerideak' liburuak salgai jarraitzen du. Honako toki hauetan erosi daiteke: Eklipse kultur dendan, Iratzar liburudendan, Martinez liburudendan, Belaetxe dendan eta Uztarriaren egoitzan. Liburua Imanol Eliasek egin du eta Uztarria Kultur Koordinadorak argitaratu du; abenduaren 6an aurkeztu zuten, udaletxean. Liburuak 12 euro balio ditu, baina Uztarriako bazkideek 6 eurotan erosteko aukera dute.
(Informazio gehiago)
|