Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Hilabete bakoitza »  2003ko azaroa

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2003ko azaroa, argazkitan

Festak antolatzeko bilera

Udal Festa Batzordeak Santo Tomasak, San Sebastianak eta Ihauteriak antolatzen laguntzeko bilera deitu du. Bilerarako deia ostegun honetarako egin bazuen ere, azkenean bilera azaroaren 18an izango da. Bilera, udaletxeko aretoan izango da, 20.00etan. Herritar guztiek ateak zabalik dituzte. (Informazio gehiago)

Ostiralean abiatuko dira Topaketak.

Aurtengoan bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango dugu, horietatik bi estreinaldiak. Bestalde,azaroaren 22an aktoreen eguna izango da. Bertan euskal aktoreak eta orohar euskal kulturaren alde lan egin dutenak eta Goenkale telesaila omenduko dira. (Informazio gehiago)

San Sebastian Eguneko karrozako lehiaketa

Karrozak 2004. urtean izango diren hiru urteurren batu beharko ditu: Frontoi Txikikoa (175) eta Gernikako Zuhaitzarena (100) eta Txikuri pilotariarena (100). Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da. Argazkia Festak.com webguneako da. (Informazio gehiago)

Eizmendi Udalbiltzako lehendakari

Larunbatean hautatu zuten Julian Eizmendi, Azpeitiko Alkatea, Udalbiltzako lehendakaria. 245 herri ordezkatzen dituzten 400 bat hautetsi bildu dira Basauriko Sozial Antzokian, guztiak EAJ eta EAkoak. Eizmendik kargu berria hartu ostean Udalbiltza "berritu eta sendotzeko" konpromisoa hartu du. (Informazio gehiago)

Azkenean bai

Jokin Urangak azkenean lortu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final erdietarako sailkatzea. Urangak 391 puntu lortu zituen final-laurdenetan eta ez zegoen garbi final-erdietara pasako zen ala ez. Igande honetan esan zioeten Urangari final-erdietarako sailkatu zela. Bestalde, Leire Ostolazak ez du lortu final-erdietarako sailkatzea. Ostolazak 361 puntu lortu zituen arren, ezingo du final erdietan kantari jardun.

Asteakenean Azpeitian

Kontsumobus, Eusko Jaurlaritzako autobusa asteazkenean, azaroaren 12an, izango da Azpeitian. Autobus horretan kontsumoaren inguruko informaziao zabalduko da, kontsumo arduratsu, informatu eta kritikoa izateko. Erosterakoan kontsumitzaileak izan ditzazkeen zalantzak argitzea eta kontsumitzaileek beren eskubiden berri izatea du helburu Kontsumobusek. (Informazio gehiago)

Mamutxoen bila

Larunbatean, azaroak 15ean, mamutxoak aurkitzen saiatuko dira Kukubiltxo taldekoak. Basajauna, Lamia, Herensugea eta Tartaloa beren ezkutalekutik atera nahian ibiliko dira Azpeitiko kaleetan barrena eguerdiko 13:00etan hasita. (Informazio gehiago)

Larunbat arratsaldean lanean

Azaroaren 15ean 18:00etan hasiko dira lanean Enparantza Nagusian Kalez-Kale produkzioko kideak. Inork deitu ez dien arren, Azpeitiko kaleak konponduko dituzte, edo hobeto esanda, konpontzen ahaleginduko dira. (Informazio gehiago)

Inaxito Soreasun ametsetan

Igandean, azaroaren 16an, Trikuharri taldekoak eskainitako emanaldia izango da Soreasu antzokian 18:00etan. Bertan Inaxitok hurrengo egunean duen geografiako azterketak sortuko dizkion tira-birak kontatuko dira. (Informazio gehiago)

Alaitz Olaizola, irakasle

Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak sailak, Antzerki Hastapeneko Tailerra antolatu du. Irakasle, Alaitz Olaizola izango da. (Informazio gehiago)

Festak antolatzeko bilera azkenean gaur egingo da

Udaleko festa batzordeak gaur berriro deitu du Santo Tomasetako, San Sebastianetako eta Ihauterietarako festa programak osatzeko bilera. Bilera gaur 20:00etan izango da udaletxeko aretoan. Bilerak berez joan den ostegunean (azaroak 18an) egin behar zen baina bertara inor gutxi azaldu zenez, gaurko atzeratzea erabaki zuten. (Informazio gehiago)

Fenando Morillok jaso du Euskadi Saria

Atzo, Azaroak 18, egin zen Euskadi Literatura Sarien banaketa Gasteizen. Gazteen arloan Fernando Morillo, idazle azpeitiarrak irabazi zuen Euskadi Literatura Saria. Saria jaso ostean honako adierazpen hauek egin zituen: "Saria oparia da niretzat. Idazlearen lana bakarlan handia da. Hasiera batean kuxkuxeatu eta bizi behar du, eta, idatzi ondotik, hirugarren atala halako ekitaldi handiak dira, ezustean harrapatzen gaituztenak, ez gaudelako ohituta. Gazteak dira neure obretako protagonistak. Gazteak badu lilurarako ahalmena, adinak aurrera egin ahala itzaltzen duena. Arazoak konpontzeko gai izan beharko genuke gazte garaiko begirada horri eusteko". (Informazio gehiago)

Pakita antzezlana Sorasun

Gaur, azaroak 21, Pakita antzezlanaren euskarazko lehen emanaldia eskainiko du Txalo taldeak. Antzerki topaketetan egingo den lehen estreinaldia da Txalo taldeak sorasun taularatuko duena. (Informazio gehiago)

Euskal aktoreei omenaldia

Bihar, azaroak 22, 19:00etan euskal aktoreen eguna ospatuko da Sorasu antzokian. Bertan, Azpeitiko Udalak, Euskal aktoreak euskal kulturaren alde egin duten lanagatik omenaldia eskainiko die. Ekitaldi berdinean Goenkale telesaila ere omenduko du, aktore asko ezagutarazteko eman duen aukerarengatik. (Informazio gehiago)

Txirri, Mirri eta Txiribiton berriak

Txirri Mirri eta Txiribiton juniorrek bi ikuskizun eskainiko dituzte igandean. Lehenengoan esketx dibertigarri bat eskainiko dute familia osoarentzat. Bigarren ikuskizunean aldiz, gonbidatu berezi bat izango da, Pantera Beltza. Beraren aurkako borrokaldian algara ugari egingo dituzte bertara gerturatzen direnek. (Informazio gehiago)

Peronea burua pitzatu du Peņagarikano pilotariak

Kepa Peņagarikano, pilotari azpeitiarrak hanka okertu zuen atzo entrenatzen ari zen bitartean. Horren ondorioz, peronea burua pizatu zuen. Pitzadura horretatik errekuperatzeko pare bat aste beharko dituela esan diote sendagileek. (Informazio gehiago)

Asier Cuevas, Gipuzkoako txapeldun

Asier Cuevas eibartarra (Azpeitian entrenatzen da) da Gipuzkoako maratoi txapelduna. Xabin Aranaga herritarra izan zen bigarren. Herritarren sailkapena jaso dugu webgune honetan. (Argazkia: DV) (Informazio gehiago)

Jokin Uranga-ren txapelketa

Jokin Uranga bertsolariak, txapelketa bikaina burutu du. Finalerako atarian gelditu da, Zarautzko final-erdia jokatu ondoren. Argazkian, Jokin Zarautzko saioan, Gurrutxaga eta Zelaiaren erdian. (Argazkia: Alberto Elosegi, www.bertsozale.com) (Informazio gehiago)

Maider Egiguren atxilotzeko agindua eman du Garzonek

Maider Egiguren azpeitiarra baldintza gabe atxilotzeko agindua eman du Garzon Epaileak. Gaur goizean deklaratu behar zuen epailearen aurrean, baina uko egin du epailea ikustea. Egiguren joan den ostegunean atxilotu zuen Polizia Espainolak, asteartean hasitako polizia operazioari jarraipena emanez. Egigureni ETAko kaptazio organuko kide izatea leporatzen diote. (Informazio gehiago)

Tratu txarrei, stop

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Iaz, Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 26 emakumeri eman zitzaien laguntza psikologikoa, tratu txarrak jaso zituztelako. Ekitaldiak antolatu dira gaurko. (Informazio gehiago)

Lakrikun taldearen estreinaldia

Soreasu antzokian egingo du estreineko emanaldia Lakrikun antzerki taldeak. Agorafogobiatuta antzezlan honetan bi kide berrik hatuko dute parte: Itziar Elias eta Iņaki Garatek. Antzezlan honen lehen emanaldia Soreasu antzokian egingo dute larunbat honetan, azaroak 29, iluntzeko 21:30etan. (Informazio gehiago)

Topaketetako azken antzezlana

Azaroaren 30ean, igandean, amaituko dira aurtengo topaketak. Azken antzezlana, Hika talderen eskutik etorriko da, Ixa antzezlanarekin. Mikel Laskurainek egindako bakarrizketa honek itxiko ditu aurtengo topaketak. Azken emanaldi hau Soreasu antzokian izango da, igande honetan, azaroak 30, arratsaldeko 19:30 ean. (Informazio gehiago)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak