|
Pourraren irabazleak, lehena eta hirugarrena
Uztarriak 2003ko Tourraren inguruan antolatutako porran lehen hiru postuetan gelditu zirenei sariak banatu zizkien uztailaren 30ean Uztarriaren txosnan bertan. Lehen saria Jon Larraņagak jaso zuena, bigarren sariduna Iņaki Areizaga, ez zen saria jasotzera azaldu eta hirugarren saria, berriz, Iņaki Egibarrek jaso zuen. Azken honek iaz lehen saria jaso zuen.
(Informazio gehiago)
|
|
Albizuren lehen garaipena profesionaletan
Joseba Albizu txirrindulariak joan den abuztuaren 30ean Giro del Friuli 2003 txirrindularitza froga irabazi zuen. Aurtengo denboraldian igo da profesionaletara Albizu eta hau du lehen garaipena.
(Informazio gehiago)
|
|
Jexux Lopetegi, Basarri sariketan bigarren
Zarautzko Basarri bertsopaper lehiaketan, bigarren saria eskuratu du argazkiko Jexux Lopetegik. Bere bertso-sortaren izenburua: "Amatxo, baina... non dago aitatxo?". (Argazkia: uztarria)
(Informazio gehiago)
|
|
Mikel Labaka futbolaria lesionatu egin da
Realak utzita Ciudad de Murcian jokatzen duen Mikel Labaka futbolaria atzo lesionatu egin zen Cordobaren aurkako partiduan (1-1). Belaunean min hartu zuen eta ikusteko dago oraindik futbolean jokatu gabe zenbat denboran egon beharko den. Irailaren 17an egingo diote ebakuntza.
(Informazio gehiago)
|
|
Neo, Azpeitiko plazan
Azpeitiko Zine Klubak eta Udalak Zinea Kalean II.edizioa antolatu dute. Besteak beste, Matrix Realoaded ikusteko aukera egongo da plazan bertan.
(Informazio gehiago)
|
|
Gizartekintzako ikastaroak
Urrian hasiko dira Gizartekintzak antolatutako eskulan eta formazio ikastaroak. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da.
(Informazio gehiago)
|
|
Trikufesta asteburuan
Asteburuan III. Trikufesta izango da Azpeitian. Hamabost talde arituko dira ostegunetik aurrera herriko taberna desberdinetan eta Sanagustinpean.
(Informazio gehiago)
|
|
Nuarbek ez du Europako lur gaineko txapelketan parte hartuko
Europako lur gaineko sokatira txapelketa gaur (irailak 18) hasi da Aseenen (Herbereak). Hala ere, txapelketan parte hartu gabe geratuko dira Euskal Herriko bi talde sendoenak: Nuarbe eta Areso. Ez dute Espainiaren izenean parte hartu nahi, eta horregaitik geratuko dira parte hartu gabe.
(Informazio gehiago)
|
|
Kotxerik gabe
Kotxerik gabeko eguna izango da gurean ere, gainerako herrietan bezala. Autobusak ipini dira herrian, doan, eta ohiko karril bat bizikletentzat gorde.
(Informazio gehiago)
|
|
Barrenetxea kide berri bila
Julian Barrenetxea Abesbatzak asmo berriak ditu aurtengorako, beraz taldean kide berriak behar ditu. Astelehen eta asteazkenetan izaten ditu Barrenetxeak entsegu egunak 21:15etik aurrera.
(Informazio gehiago)
|
|
Autorik gabeko egunean kotxe dezente
Atzo eta gaur autorik gabeko egunak izan dira. Herriko ikasleek antolatuta zeuden ekintzetan parte hartu duten arren, ezin da gauza bera esan herritar guztiez. Autobusak ibili badira ere, nahiko hutsik egin dituzte joan-etorriak, eta arratsaldeko seietan (langile askok laneguna amaitzen duten ordua) izugarrizko trafikoa zegoen Landetako errotondan. Kotxeen trafikoa.
|