|
|
|
Ikusi hilabete bakoitzeko argazkiak
Egin klik hilabetearen gainean, hilabete hortako argazki guztiak, banan-bana ikusteko.
Hemen, hilabete hortako lehen argazkia erakusten dizugu, muestra modura
|
(Argazki kopurua: 4)
Iraurgi Saskibaloi taldekoek denboraldia elkarrekin afalduz bukatu dute
Iraurgi Saskibaloi Elkartekoek 2007-2008 denboraldia afalduz agurtu zuten joan den ostiralean. Hotel Loiolan egin zituzten ospakizunak eta sei taldetako jokalaririk onenei sariak banatu zizkieten. Entrenatzaile onenaren saria, berriz, Iurgi Caminosi eman zioten. Horrez gain, Garikoitz Iparragirre, Josu Arozena, Andoni Lazkano, Mikel Lekaroz, German Cea eta HOtel Loiolako nagusiek eskainitako laguntza eskertu zuten Iraurgikoek. 'Cheer leader' taldekoen lanari aipamen berezia ere egin zieten Iraurgikoek, baita sari berezia eman ere. Argazkian, Iraurgiko sarituak Hotel Loiolan. (Informazio gehiago)
|
|
(Argazki kopurua: 27)
Jon Ibarguren hirugarren aurresku txapelketan
Jon Ibarguren dantzari azpeitiarra hirugarrena izan da larunbatean Pasai Donibanen jokatu zuten Euskadiko XXVIII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan. Ibon Huarte errenteriarrak lortu zuen lehen postua eta bigarren Aritz Iglesias tolosarra sailkatu zen. Ibargurenekin batera, beste zortzi aurreskularik hartu zuten parte txapelketan eta horietatik sei pasatu ziren finalera. Finalisten arteko lehia saltokako zortziko banarekin erabaki zen eta azpeitiarrak hirugarren postua lortu zuen. Argazkian, aurreskulari denak txapelketa ostean. Ibarguren goian, ezkerretik hasita hirugarrena da. (Informazio gehiago)
|
|
(Argazki kopurua: 23)
Zubi pattala Lagun Onak-entzat
Ez da zubi oparoa izan Lagun Onak-entzat: bi partida jokatu ditu etxean eta puntu bakarra irabazi du. Ostegunean Zarautz hartu zuen, Espainiako Hirugarren Mailako partidan, eta hutsean bukatu zuten. Atzo (igandea), berriz, 1-2 galdu zuen Laudioren aurka. Orain zazpigarren dago, laugarrenetik hiru puntura (lehen lau sailkatuek jokatuko dute igoera fasea). Argazkian, osteguneko partidako une bat. (Informazio gehiago)
|
|
Hilabete gehiago
Guztira 59 hilabete eta 1120 argazki
|
|