|
|
|
2009ko ekaina. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Lagun Onak-La Nucia
Lagun Onak larunbatean galdu zuen Espainiako Bigarren B Mailara igotzeko aukera. Bana egin zuen Garmendipen La Nuciaren aurkako itzuliko partidan; joanekoan husna egin zuten eta, berdinketa kasuan, kanpoko golek bikoitza balio dutenez, La Nucia taldea hurrengo kanporaketa jokatuko du. Larunbateko partidako irudiak bildu ditugu bilduma honetan. |
|
Azpeititik Sabiņanigora
Joan den larunbatean ospatu zen Sabiņanigon (Aragoi, Espainia) Quebrantahuesos txirrindulari lasterketa. Parte-hartzaileen artean euskaldunen kopurua oso handia izaten da urtero eta Gipuzkoako herrien artetik, bigarren parte-hartzaile gehien izan dituena da Azpeitia. 93 azpeitiar izan dira aurtengo proban. Azpeitiarren argazkiak jaso ditugu bilduma batean. |
|
Sanjoanetako Herri Krosa Urrestillan
Larunbat arratsaldean egin zuten Sanjoanetako Herri Krosa. Helduen lasterketaren irabazlea gizonezkoetan Mathew Kosgei (26:18) izan zen eta emakumezkoetan lasterketa aurrena Susan Jepkemeik (3214). Lehen azpeitiarra Gotzon Aranburu (29:25) izan zen eta lehen urrestildarra, aldiz, Nekane Gurrutxaga (42:00). Argazki bilduma honetan Urrestillako kroseko irudiak bildu ditugu. |
|
'Izarren argia' filmaketa
Mikel Rueda zuzendari bilbotarra 'Izarren argia' euskarazko filma grabatzen ari da egun hauetan Azpeitian, Esklabetan. Filmaketako irudi batzuk bildu ditugu bilduma honetan. |
|