|
|
|
2009ko maiatza. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Eskolarteko futbol txapelketako finalak
Joan den astebukaeran Urolako Eskolarteko XXXI. Txapelketaren finalak jokatu ziren Garmendipen. Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako taldeek hartu zuten parte eta guztira 39 gol sartu zituzten, sei finaletan. Bilduma honetan finaletako une batzuk jaso ditugu. |
|
Elkartasun eguna 09
Larunbatean egin zuten Elkartasun Eguna Azpeitian. Egun horretako argazkiak bildu ditugu bilduma honetan. |
|
Lagun Onak-Torrelavega
Lagun Onak-ek Espainiako Bigarren B Mailarako txartela lortzeko aukera paregabea izan du gaur (larunbata), Torrelavega taldearen aurka. Partida osoa irabazten joan da eta 4-3 markagailuarekin amaitu da partida, baina joanekoan 1-0 galdu zuenez gaurko emaitzarekin ez da zuzenean igoko. Giro aparta izan da Garmendipen; 2.400 ikusle inguru elkartu dira. Bilduma honetan partidako une batzuk bildu ditugu. |
|