|
|
|
2008ko maiatza. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Izarraitz-ko I. Mendi Lasterketa
Atzo, maiatzaren 11ean, Izarraitz-ko I. Mendi Lasterketa ospatu zen. Lokatz ugari izan arren inguruetan, 293 partehartzailetatik 255 izan ziren helmugara iritsi zirenak. Gizonezkoetan lehenena, Fernando Etxegarai lasterkaria izan zen (01:54:44) eta emakumeetan Nerea Amilibia (02:26:23). Lehenengo azpetiarra helmugara heltzen, berriz, Enekoitz Aizpuru izan zen (02:01:38).
|
|
Xoxoteko Eguna argazkitan
Igandean Xoxoteko Eguna ospatu zuten mendizaleek. "Arratsalderako ekaitza iragarrita zegoen, baina hala ere jende asko bildu ginen Xoxoten", azaldu dute Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Xoxoten, urteetan hara txistua jotzera joan den Jose Inazio Elias txistulari azpeitiarra omendu zuten. Bilduma honetan Xoxoteko Eguneko argazkiak daude. |
|