Joan den asteburuan ospatu zituzten Santa Ageda Jaiak Matxinbentan. Asteburuan zehar hainbat ospakizun izan zituzten auzotarrek eta bertaratu zirenek: mus txapelketa, bertso afaria, artisau azoka, herri kirolak... "Giro ederrean" ospatu zituzten festak matxinbentarrek.
|
Ostiralean egin zuten mus txapelketa. Denera, 23 bikotek hartu zuten parte.
|
|
Azpeititik ere jende ugari joan zen Matxinbentara musean jokatzera.
|
|
Musean irabazleak Aaron 'Txikerra' eta Julen Etxeberria izan ziren.
|
|
Larunbateko bertso afarian Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariek eta Larreategi trikitilariek "giro ederra" jarri zuten.
|
|
Igandean, ume jolasetan gozoki eta opariz betetako itxulapikoak apurtzen aritu ziren haurrak.
|
|
Matxinbetako gaztetxo bat begiak estalita itsulapikoa jo nahian.
|
|
Igande goizean jokatu zituzten Ilunpe Azpeitiko Pilota Elkartekoek partidak.
|