|
|
|
2008ko otsaila. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Haurren mozorro kalejira
Joan den astelehen eguerdian izan zen urteroko haurren mozorro kalejira. Buruhandi eta erraldoiak aurretik zituztela, jende ugarik hartu zuen parte desfilean. Bilduma honetan, kalejirako zenbait argazki daude jasota. |
|
San Martin egoitzako karnabalak
San Martin egoitzan ere festa giroa izan dute karnabaletan. Kolore eta txaranga doinuez beterik, arratsalde ederra bota zuten lagun artean. |
|
Helduen mozorroak
Helduen mozorro lehiaketak parte hartze handia izan zuen astelehen karnabalean. Kaleetan hainbat xelebrekeri ikusteko aukera izan zen, beti ere festa eta umore onean. |
|
Santa Ageda Jaiak Matxinbentan
Joan den asteburuan ospatu zituzten Santa Ageda Jaiak Matxinbentan. Asteburuan zehar hainbat ospakizun izan zituzten auzotarrek eta bertaratu zirenek: mus txapelketa, bertso afaria, artisau azoka, herri kirolak... "Giro ederrean" ospatu zituzten festak matxinbentarrek. |
|