.11 taldetan banatuta, 500 haurrek hartu zuten parte aurtengo San Sebastian eguneko haurren danborradan. Honako talde hauek hartu zuten parte danborradan: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Juan Antxieta Musika Eskolak, Itsasik, Iraurgi ikastetxeak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. Danbor-jotzaileen atzetik, ohi bezala, artzain-inudez jantzitako haurrak eta Saioa Imazek diseinatutako karroza ibili ziren.
|
Gastadore taldea, danbor-jotzaileen aurretik.
|
|
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoak.
|
|
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko bigarren taldea
|
|
Itsasi dantza taldekoak.
|
|
Ikasberri Azpeitiko Ikastolako sukaldariak.
|
|
Ikasberri Azpeitiko Ikastolako soldaduak.
|
|
Iraurgi ikastetxekoen taldea.
|
|
Iraurgi ikastetxeko danbor jotzaileak.
|
|
Danbor-jotzaileen atzetik, artzain-inudez jantzitako haurrak.
|
|
Aurtengo karrozak Juan Antxieta Musika Eskolaren 25. urteurrena, Juan Gurrutxaga 'Txokolo' musikariaren jaiotzaren mendurrena eta Sebastian Errasti 'Xaxurre' jaio zela 125 urteurrena gogoratzen ditu. Saioa Imazek egina da.
|