|
|
|
2008ko urtarrila. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Haurren danborrada
.11 taldetan banatuta, 500 haurrek hartu zuten parte aurtengo San Sebastian eguneko haurren danborradan. Honako talde hauek hartu zuten parte danborradan: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Juan Antxieta Musika Eskolak, Itsasik, Iraurgi ikastetxeak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. Danbor-jotzaileen atzetik, ohi bezala, artzain-inudez jantzitako haurrak eta Saioa Imazek diseinatutako karroza ibili ziren. |
|
Helduen danborrada
San Sebastian bezperako Azpeitiko danborradak 51 urte bete ditu aurten. 1.000 lagun inguruk parte hartu zuten helduen danborradan. 21 konpainia eta Oņatzbideko gastadoreen taldeak bete zituzten kaleak danbor hotsez. |
|