Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek Ezabaketa Astea egin du, "kaleko hainbat seinale gure hizkuntzan ez irakurtzera kondenatuak gaudelako".
|
Enparan kaleko denda bateko erakusleihoetan Euskal Herrian Euskarazen salaketa.
|
|
"Gure herrian ere kondenatuak gaude kalean irakurtzen ditugun hainbat seinale publiko gure gure hizkuntzan ez irakurtzera"
|
|
Euskaltzaleek herriko hainbat establezimendu handitako dendariei gutunak bidali dizkiete, "gure kezka eta haserrea adieraziz". Ondoren, erakusleihoetako iragarkiak espainieraz bakarrik jartzen jarraitu izan dutenen erakusleihoetan pegatinak jarri dituzte EHEkoek.
|
|
"Jarrera zapaltzaileen aurrean euskaldunak babestuko dituen legerik" ez dagoela salatu du EHEk.
|
|
Euskaraz bizitzeko eskubidea aitortu arte ekimenarekin jarraitzeko asmoa azaldu dute.
|
|
"Argi dugu, herriz herri, auzoz auzo eta eremuz eremu, guztion ardura eta eginbeharra dela, ukatzen digutenei hortzak erakutsi, indarrak bildu, eta nahi duguna eta zor zaiguna eskuratzea" azaldu dute.
|