Joan den larunbatean Toloņo mendira (1.271m) joan ziren Lagun Onak Mendi Bazkunakoak. Toloņo mendira igo ondoren, Bastida herrira jaitsi ziren bazkaltzera, hango upategi batera.
|
Araba eta Errioxaren arteko muga naturala den mendikate hau zeharkatuz iritsi ziren Azpeitiko mendizaleak Bastidako herriko upategira.
|
|
Goi lainoen artean abiatu ziren, Arabako Urizaharra eta Bastida herriak lotzen dituen Ribaseko mendatetik. Eguzkiak zulatuko zuen ordea Toloņoko tontorrera iristerako
|
|
Udazkenean ohiko diren zuhaitz gorrituak, hosto lehortuez jantziak, paisaia politak eskaini zizkien bidean.
|
|
Argazki zaleek aukera polita izan zuten. Hegaztien pasea ere etengabea izan zen goiz guztian.
|
|
Behin tontorrean hamaiketakoa egin eta hegoaldeko isurian bera Arabar Errioxako Bastida herrira jaitsiko ziren bazkalordurako.
|
|
Zaldibar upategian ardoa egiteko prozesu osoa ikus ahal izan zuten eta baita hain ezagun den bertako ardoa dastatuz bazkaltzeko aukera ere.
|
|
Ilunabarrerako itzuli ziren herrira mendizaleak.
|