Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2007ko maiatza »  Xoxoteko eguna

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

Xoxoteko eguna, argazkitan

Eguraldi eguzkitsuarekin argitu bazuen ere eguna, zeharo petraldu zen arratsalderako. Hala ere, Lagun Onak mendi bazkunak antolaturiko egitaraua bere osotasunean errespetatu zen. Txistulariak eta trikitilariak, meza nagusia, lore eskaintza, domina banaketa... Ez zuen askoz gehiagorako eman eguraldiak, bazkalorduan hasi zen euri-jasak amaierarik ez zuen izan iluntzera arte. Ahal zuenak ahal zuen moduan egin zuen beheranzko bidea. Horrela bukatuko zen Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako mendi astea, Zarauzko Pagoeta mendi taldearen mendi asteari txanda emanez.

Txistularien goiz eresiak esnatu zituen herriko kaleak Xoxoteko egunean, eta goizeko bederatzietan herriko plazan bota ziren suziriek eman zioten irteera ibilaldiari. Ohiko bidetik Takolo, Urreta eta Mendiutetik, Asketako iturrira. Handik elurzuloaren ondotik Xoxote gainera.

Dena prest zegoen ordurako mendi taldearen aterpe inguruan. Doaneko salda beroa nahi zuten guztientzat eta hainbat ogitarteko eta edari ere prest zituzten Olatz eta Bixen aterpe-zain berriek.

Aterpezain berriak ez zituzten ezustean harrapatu gerturatu zen jendetzak.

Hamabietan meza ospatu zen, San Inazioren irudiaren azpiko altarean. Aurtengoaren ere Elias txistulari Zarauztarrak maisutasun handia erakutsi zuen ospakizunean.

Meza ostean lore eskaintza egin zen, mendian bizia utzi duten Azpeitiar mendizaleen omenez. Mikel eta Ruben bertsolariek bina bertso hunkigarri eskaini zizkien oroitarriaren ondoan.

Bazkal aurretik berriz ere bertso saioa burutuko zuen bertsolari bikote gazteak aterpe aurrean.

Urtean zehar mendi irteeretan ibili diren gaztetxoei dominak eta opariak banatu zitzaizkien ondoren, txalo zaparrada artean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak