Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2007ko apirila »  Lagun Onakekoak Santa Engrazin

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

Lagun Onakekoak Santa Engrazin, argazkitan

Udaberriko eguraldi ederra lagun zutela burutu zuten Igandeko txangoa gaztetxoek, Lagun onak mendi taldeak antolaturiko Santangrazirako ibilaldian.

Zestoatik atera eta Akuako bailara politean sartu ziren bederatziak jo orduko. Akuatik Aizarnara doan galtzada zaharrean barrena, Izarraitzen ekialdeko aurpegiak eskaintzen zuen paisaiaz gozatu ahal izan zuten.

Galtzadatik atera eta Agiņa eta Ipintza baserrien ondotik Santangraziko bentan ziren goizeko hamaiketarako. Hamaiketakoaren ondoren tontorrera, hamabitan ospatu baitzen meza bertako ermitan. Pagoeta, Ernio, Gazume, Izarraitz eta itsasoa bera ere ederki ikusten ziren eguraldi urdinaren azpian.

Jaisteko gogo handirik ematen ez bazuen ere, bentan prestatuak ziren umeen jolasak ospatzeko ez zen beste erremediorik. Altxorren bila aritu ziren lehenik gaztetxoak eta ondoren begiak estalirik opariz betetako katiluak hausten makilarekin. Bazkalondoan sokadantzarako ere izan zen aukerarik.

Arratsaldeko laurak ziren, Aizarnarako gurdibide zaharretik bera abiatu zirenean. Kukuaren kanta bidelagun izan zuten, eta bostetarako Aizarnan ziren. Han bukatuko zuten Udaberriko lehen ibilaldi eder hau. Jakinean baita ere Maiatzerako hor ditugula Txalintxoko eta Xoxoteko bi ibilaldiak, eta Ekainerako Xoxoteko aterpeko asteburu-pasa.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak