Giro ederra izan da aurtengo karnabaletan. Era askotako mozorroak ikusi ditugu bai astelehen goizean eta baita gau partean. Mozorroez gain izan da beste protagonistarik: zezena ere kaleetan ibili da herritar askoren gozamenerako.
|
Itsasontzi eta guzti atera zen bikingoz jantzitako kuadrila hau.
|
|
Arratsaldetik gauera peruarrez jantzita egon zen koadrila hau kalean. Udaletxeko sari berezietako bat lortu zuten.
|
|
Ama Birjina eta guzti Aste Santuko profesioz jantzita Udaletxeko lehen saria (1.000 euro) lortu zuen kuadrila honek.
|
|
Taldekako hirugarren saria lortu zuen lehenengo jaunartzez mozorrotutako talde honek.
|
|
Sokamuturra ere urteroko protagonista izan ohi da karnabaletan.
|
|
Sokamutilak zezenari begira eta sokari helduta ilaran.
|
|
Dantzari jantzitako talde honek eskuratu zuen taldekako bigarren saria(800 euro).
|
|
Mexikarrez jantzita atera ziren hauek
|
|
Saririk jaso ez bazuten ere, ondo landutako mozorroarekin atera zen kuadrila hau
|
|
Auto txokez jantzita eta "Camela"ren musikaz lagunduta ibili zen talde hau kalean zehar.
|