Jendetza bildu zen Azpeitiko danborradaren 50.urteurrena aitzakia hartuta egin zen jaialdian. Izarraitz Pilotalekua danbor-jolez bete zen. Herriko danbor-joleez gain, danborrada egiten duten Gipuzkoako 36 herritako ordezkariak ere bertan bildu ziren. Elkarrekin jo zituzten hainbat doinu. Danbor hotsez tartekatuta danborradak bizi izandako 50 urte luzeetako istorio eta pertsonaiak gogora ekarri zituzten bideo eta elkarrizketen bidez.
(Informazio gehiago)
|
Kanpotik etorritako danborjole batzuk
|
|
Gipuzkoako hainbat herrietatik etorri ziren jaialdira
|
|
Pedro Illarramendi eta danbor jole gazte batzuk
|
|
Jaialdian danborradako piezak jo zituzten
|
|
Gainezka zegoen Izarraitz pilotalekua. Eserleku guztiak bete ziren eta batzuk tente egon behar izan zuten
|
|
Zaldibiko danborjoleak larunbateko jaialdian
|
|
Emakume talde bat danbor jotzen
|
|
Julian Barrenetxea Abesbatzak, Azpeitiko Musika Bandak eta danborjoleek hartu zuten parte jaialdian, besteak beste
|
|
Talde bakoitzeko bost ordezkari izan ziren ekitaldian
|
|
Beste herrietako ordezkaritza bat
|