|
|
|
2007ko urtarrila. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Jaialdi jendetsua
Jendetza bildu zen Azpeitiko danborradaren 50.urteurrena aitzakia hartuta egin zen jaialdian. Izarraitz Pilotalekua danbor-jolez bete zen. Herriko danbor-joleez gain, danborrada egiten duten Gipuzkoako 36 herritako ordezkariak ere bertan bildu ziren. Elkarrekin jo zituzten hainbat doinu. Danbor hotsez tartekatuta danborradak bizi izandako 50 urte luzeetako istorio eta pertsonaiak gogora ekarri zituzten bideo eta elkarrizketen bidez. |
|
Antxieta etxea zabaldu dute
Antxieta etxea eraberritu egin dute, adimen urritasuna duten eskualdeko pertsonentzako egoitza bihurtuz. Lehen bi solairuetan Gureakek kudeatuko duen Eguneko Zentroa jarri dute eta gainontzeko lauretan, Atzegik kudeatuko dituen lau etxebizitza tutelatuak. Atzo, urtarrilaren 16an, inauguratu zuten Antxieta birgaituta. |
|
Kaleak girotzen San Sebastianei begira
Kaleetan nabari da San Sebastian usaina. Herriko hainbat erakusleiho, daborrada gaitzat hartuta, apain apain jarri dituzte |
|
San Sebastianen argazki bilduma
Danbor doinuak izan dira nagusi asteburuan Azpeitiko kaleetan. Danborradak 50. urte bete dituen honetan, helduen danborradako talde guztiek hartu zuten parte bandera jaitsiera ekitaldian. Asteburuko argazkiak daude jasota argazki bilduma honetan. |
|
Elurra mara-mara
Azpeitia inguruko bazterrak elurrak zuritu ditu gaur. Autoak mantso dabiltz errepideetan, Urrakin kateak jartzea beharrezkoa da. Gaur goizean elurrari ateratako argazkiak bildu ditugu argazki bilduma honetan. |
|