Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2006ko abendua

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2006ko abendua. Argazki bildumak.

Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean, eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.

Landetako San Eloi Jaiak
Asteburuan ospatu dira Landetako San Eloi jaiak. Hainbat ekitaldi izan dira bertan: herri kirolak gaztetxeenentzako, bertsolariak, trikitilariak. Festen antolatzaileek, Joxe Lizaso bertsolariari omenaldi xumea egin nahi izan zioten.
Hiru ezezagunek autobus bati su eman diote
Atzo (hilak 5) gauean aurpegia estalitako hiru ezezagunek Zumarraga eta Zumaia arteko bidea egiten duen Euskotren-eko autobus bati su eman zioten. Istiluak 21:30ak aldera gertatu ziren Etxe-Zuri aurreko autobus geltokian, Damasoko geltokian. Autobusa geldialdia egiten ari zela, hiru ezezagunek bidea oztopatu eta gidariari eta barruan zihoazen bi bidaiariei jaisteko agindu zieten. Ondoren eman zioten su autobusari. Berehala hartu zuen su eta erabat kiskalita geratu zen. Suak autobus geltoki ondoan aparkatuta zegoen kamioi bat harrapatu zuen; erre egin zuen.
Ikasberri Kirol Elkartearen IX. Krosa
Ikasberri Kirol Elkarteak antolatzen duen kros lasterketaren baitan Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen atzo (igandea), hirugarren urtez. Senior mailako bi txapeldunak eskualdekoak izan dira: mutiletan Kamel Ziani oriotarrak irabazi zuen eta nesketan Iratxe Aranburu zarauztarrak; biak ere, erraz irabazi zuten. Helduen mailan, berriz, Josune Unanue azpeitiarrak bigarren egin zuen.
V. Gure Inguruari Begirada Bat
Azaroaren 26an banatu zituzten Gure Inguruari Begirada Bat V. Argazki Lehiaketako sarian. Bi modalitatetan banatuta dago argazki sariketa hau. Alde batetik, ingurumenari buruzko alderdi positiboa jasotzen duten irudiak saritzen dituzte, eta bestetik, negatiboak. Gainera, irudi guztiak Azkoitian eta Azpeitian ateratakoak izan behar dute. Aurten, Luis Franzisko Llavori zumaiarrak (alde positiboan) eta Josu Izagirre azpeitiarrak (alde negatiboan) eskuratu dituzte lehen sariak. Bakoitzak 200 euro jaso ditu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak