XX. urteurreneko ospakizuna
Hazparne (Lapurdi) eta Azpeitia duela 20 urte senidetu ziren. Hori dela eta, larunbatean, uztailaren 1ean, 80 hazpandarrak Azpeitira etorri ziren egun berezi hori ospatzera. Urteurreneko ekitaldiei bi herritako danbor-jotzaileen kalejirarekin eman zioten hasiera. Loiolatxo elkartean, bazkaria egin zuten eta arratsaldean, berriz, errekortadorren saioa ikusteko aukera izan zen zezen-plazan.
OHARRA: Argazki guztiak batera ikusteko egin klik hemen.
|