|
|
|
2006ko uztaila. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
XX. urteurreneko ospakizuna
Hazparne (Lapurdi) eta Azpeitia duela 20 urte senidetu ziren. Hori dela eta, larunbatean, uztailaren 1ean, 80 hazpandarrak Azpeitira etorri ziren egun berezi hori ospatzera. Urteurreneko ekitaldiei bi herritako danbor-jotzaileen kalejirarekin eman zioten hasiera. Loiolatxo elkartean, bazkaria egin zuten eta arratsaldean, berriz, errekortadorren saioa ikusteko aukera izan zen zezen-plazan. |
|
Zezen-jolasak
Larunbatean, uztailaren 1ean, hazpandarrak Azpeitira etorri ziren. 80 lagun etorri ziren (tartean Hazparneko Idiak Zezenzale Elkartekoak zeuden) Azpeitia-Hazparne bi herrien arteko senidetza egin zeneko 20 urteurrena ospatzera. Hainbat ekitaldi izin ziren egunean zehar. Arratsaldean, berriz, zezen-jolasak izan ziren zezen-plazan. Hona hemen Iban Etxezabalek ateratako argazkiak. |
|
Haurrek sanferminak ospatu dituzte
Gaur (osteguna) eguerdian, udaleku irekietan parte hartzen ari diren haur eta gaztetxoek sanferminak ospatu dituzte. 12:00etan pregoia irakurri ondoren, txupinazioa bota dute Sindikatu Zaharreko balkoitik. Ondoren, entzierroa egin dute alde zaharreko kaleetan. |
|
Azpeitiko erraldoiak Katalunian
Asteburuan (hilak 8 eta 9) Azpeitiko erraldoiek eta horiekin ibiltzen diren Itsasiko dantzariek Montblanc-eko (Tarragona, Herrialde Katalanak) erraldoien jaialdian parte hartu dute. Sei mila erraldoi izan da jaialdian, eta 334 taldek parte hartu dute bertan. Azpeititik joan direnen hitzetan, "oso ondo pasatu" dute. "Izugarria da han jendeak zenbat estimatzen dituen erraldoiak. Kalejira egin genuen erraldoiekin, baina dantza gutxi egin genuen. Izan ere, han dantza egiteko ohiturarik ez daukate", diote. Argazkiak: Aitor Unanuek.
|
|
Jubilatuen Eguna, Xoxoten
Xoxoten San Inazioren irudia jarri zuteneko 50. urteurren izan zen larunbatean (hilak 15). Hori dela eta, ekitaldi txiki bat antolatu zuen Azpeitiko Udalak Xoxoten, irudia dagoen lekuan. Era berean, Jubilatuen Xoxoteko Eguna ere ospatu zuten. 30 autotan plazatik abiatu ziren jubilatuak Xoxotera. Behin mendian, hamaiketakoa jan eta meza entzun zuten. Bazkaritarako, berriz, Sanjuandegiko Aitonenan, 96 lagun bildu ziren. |
|
Ur festa
Udaleku irekietako Udan Jolas eta Udan Mugi taldeetako gaztetxoek Ur festa egin dute goizean. Bainujantzi eta txankletak jantzita atera dira kalera. Gero, balkoietara irteen ziren bizilagunei "ura, ura!" eskatzen aritu dira. Beroari aurre egiteko modu egokia aukeratu dute gaztetxoek. |
|
Santioetan, festa!
Goizetik, festa giroa izan zen atzo, Santio Eguna (hilak 25). Jende ugari ibili zen plazako sagardo postuetan, baita, zelai luze eta astotegian zegoen behi txapelketa ikusten ere. Arratsaldean, berriz, zezen-plazan Saninazioetan toreatuko dituzten zezenen desenkajonamendua izan zen eta gauean, Anje Duhalderen emanaldiak plaza jendez bete zuen. |
|