|
|
|
2006ko maiatza. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Euskal astea Iraurgi ikastetxean
Aurreko astean Euskal astea ospatu zuten Iraurgi ikastetxean. Tren museora irteerak, bertso saioa, Floreaga ikastetxean eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolan emanaldiak, ipuin kontalaria... ekintza ugari izan zituzten Iraurgiko ikasleek. Hona hemen argazki batzuk
|
|
Loiolako lanak aurrera doaz
Apirilaren bukaeran hasi ziren lanak egiten Loiolan, eta dagoeneko nabaritzen dira aldaketa batzuk. Urolako trenaren geltoki zaharraren ondoan auto eta autobusentzako aparkalekuak egiten ari dira, eta beraz, inguru horretan oinezkoentzako ez dago pasabiderik. Lanak bukatu bitartean, Loiolako biribilgunetik tren geltokira dihoan errepidea itxita egongo da. Jardinetan, berriz, oinezkoentzako bideak egokitzen ari dira.
|
|
Mendizabal eta Uzkudun irabazle Elosiagako apustuan
Larunbat (hilak 13) arratsaldean 1.500 lagun inguru bildu ziren Elosia inguruko zelaian, Azpeitiko lau gaztek -Uraitz Iturzaeta eta Jon Belokik Martin Mendizabal eta Iñigo Uzkudunen kontra- jokatu behar zuten apustua ikustera. Egin beharreko lana, aizkoran bost kana-erdiko moztu eta gero ordubete osatu arte segan txanda librean aritzea zen. Aizkoran azkenengo enborrerarte Beloki eta Iturzaeta aurretik aritu baziren ere, azkenengo enborrean Mendizabal eta Uzkunek aurre hartu zien. Guztira, 14 minutu eta 55 segundu behar izan zituzten bost kana-erdikoak mozten. Segan ia bi bikoteak batera hasi ziren. Aizkoran ez bezala, alde handiagoa nabaritu zen segan. Izan ere, Mendizabal eta Uzkudunek 3.581 kilo moztu zituzten; Iturzaeta eta Belokik, berriz, 2.767,5 kilo. (Argazkiak: Iñaki Aiertza) |
|
Elkartasun Eguna 2006
Aurten ere parte hartze handia izan du Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak antolatutako Elkartasun Egunak. Egunari hasiera, krosarekin eman zioten. 230 lagunek zuten izena emanda, eta 207k bukatu zuten sei kilometroko ibilbidea. Herri kirol lehia, bazkaria, sokamuturra... Arratsaldean, "presoen eskubideen aldeko" manifestazio isila egin zuten. |
|
Azpeitiko I.engo Tenis Opena, sari ematea
Guztira, 32 partaide izan ditu Azpeitiko I.engo Tenis Openak banakakoetan, eta beste 10 bikotekakoan. 2006ko maiatzaren 20an izan zen sari-ematea. Banakakoetan Agustín Quintana herritarra aurrena eta Igor Zubizarreta azkoitiarra bigarren. Binaka, berriz, Agustin Quintana bera eta Jorge Aranes bergararra txapeldun eta Ion Zubizarreta eta Iker Ezkerra azkoitiarrak bigarren. |
|
Kinttela zezen elkartekoak Hazparnen
Joan den igandean Kinttela zezen elkartekoak Hazparnen (Lapurdi) izan ziren hango Peña Idiakek gonbidatuta. Azpeititik 20 lagun inguru joan ziren. Azpeitiarrak bisitan zirela aitzakia hartuta kalejira, bazkaria eta zezenak izan ziren Hazparnen. (Argazkiak: Joxe Ramon Larrañaga). |
|