Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2006ko apirila

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2006ko apirila. Argazki bildumak.

Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean, eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.

Gazte Olinpiadetan azpeitiarrak finalera
Igandean, hilak 2, Gazte Olinpiadetako finalaurrekoak ospatu ziren Ordizian. Azpeitiatik 24 laguneko taldea joan zen, eta jokoetan parte hartu eta ondo pasatzeaz gain, Etxarri Aranazen apirila 14tik 17ra egingo den Gazte Topaguneko finalerako txartela lortu zuten Pasai Donibanekoekin batera.
XXVII. Juan Antxieta Argazki Lehiaketako argazkiak
Inauterietako sokamuturra gai nagusitzat duen lehiketa honek, hamabi partaide izan ditu: guztira 74 irudi aurkeztu dira. Iņaki Etxenagusiaren 'Ehun metro lauak' argazkia izan da aurtengo irabazlea. Argazki hauek apirilaren 22a arte zabalik egongo den Betharrametako erakusketan ikus daitezke. Hona hemen erakusketan dauden argazki batzuk.
Gaztetxe Martxa Azpeitian
Gaur (osteguna) 'Pausoz pauso... autogestioari ateak zabalduz' lemapean Gaztetxe Martxa Azpeitira iritsi da. Herriko kaleetan bizikletan ibili ondoren, Gaztetxean bazkarian egin dute martxan parte hartu dutenek. Bazkalondoren, martxak Azkoitirako bidea hartu du. Martxa, apirilaren 21ean hasi zen Maulen eta Iruņean bukatuko da maiatzaren 7an. Bere helburua, gaztetxeen izaera, lana eta asmoak zein diren azaltzea da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak