Giro ederra Loiolako San Jose jaietan
Jende ugari ibili da aurtengo Loiolako festetan. Herri kirolen jaialdian, aizkoran Miel Mindegiak eta Angel Arrospidek jardun zuten, eta harrijasotzen Goenatxo II-ak eta Aimar Irigoienek. Urtero bezala, asto lasterketa ere izan zen; lau astok parte hartu zuten, denak Oņazkoak. Berrosueta baserriko Josu Uria, berriz, Mutrikuko Gorixo ganadutegiko zezen txikiak toreatzen saiatu zen.
OHARRA: Argazki guztiak batera ikusteko egin klik hemen.
|