|
|
|
2006ko martxoa. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Txikienak ere mozorrotuta
Astelehen goizean, otsailaren 27an, herriko txikiak mozorrotu ziren. Mozorro kalejiran jende ugarik hartu zuen parte. Alde zaharreko kaleetan ibili ziren eta plazan bukatu zuten kalejira. Han haur guztien artean gozokian banatu zituen Udalak. |
|
Mozorro festan murgilduta
Astelehen gauean mozorrotutako jende ugari ikus zitekeen kalean. Autengoan, ondo landutako mozorroak jantzita atera da jendea. Taldeka edo banaka era guztietako mozorroak ikus zitezkeen, batzuk gainera, paperean sartu ziren eta antzeztu ere egin zuten. |
|
Giro ederra Loiolako San Jose jaietan
Jende ugari ibili da aurtengo Loiolako festetan. Herri kirolen jaialdian, aizkoran Miel Mindegiak eta Angel Arrospidek jardun zuten, eta harrijasotzen Goenatxo II-ak eta Aimar Irigoienek. Urtero bezala, asto lasterketa ere izan zen; lau astok parte hartu zuten, denak Oņazkoak. Berrosueta baserriko Josu Uria, berriz, Mutrikuko Gorixo ganadutegiko zezen txikiak toreatzen saiatu zen. |
|
XIII. edizioan 1.133 lasterkari
Azkoitia-Azpeitia XIII. Maratoi Erdia ospatu zen larunbatean (martxoaren 25ean). 1.133 lasterkarik parte hartu zuten Diego Garciaren omenezko lasterketan. Jared Asmeron eritrearra (01:03:03) izan zen gizonezkoetan garaile, emakumezkoetan berriz, Margaret Karie (01:14:08) nagusitu zen. Lasteketa hasi aurretik, XIII. edizio honetan, Xabin Aranaga eta Alberto Juzdado korrikalariak omendu zituen antolakuntzak. |
|