|
|
|
2006ko otsaila. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
"Atera-atera, trapuak..."
Ardozaleak Elkarteko Hungariako Kaldereroen Kofradiak antolatuta, larunbatean, otsailaren 18an, hamalaugarren urtez egin zuten kaldereroen kalejira. Elkarteko kideez gain, Zapo Txoko eta ludotekatako haurrek, Juan Antxietako Musika Eskolakoak eta Udaleko Musika Bandakoak irten ziren. Aurtengoan, herriko bi elkartek jaso dute kaldereroen omenaldia: Azpeitiko Zine Kluba taldeak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak. |
|
Txikienek eman diete hasiera karnabalei
Gaur arratsaldean, otsailak 24, ikastetxe guztietan mozorrotu dira haur eta gaztetxoak. Klase orduetan egin dute festa Karmelo Etxegaraikoek eta Iraurgi Ikastetxekoek. Ikasberrikoek aldiz arratsaldeko 18:30etatik aurrera euskal inauterien kalejira egin dute. |
|
Inauterietako aurrena, Elegante Eguna
Igande karnabalean Txikiteo Elegante Eguna ospatu zen herrian. Eguerdian, Itsasi Dantza Taldeko artzai-inudeek ere kalejira eta dantzak egin zituzten urtero ohi bezala. Aurten dantzariekin danbor-jotzaileak ere atera dira, aspaldiko ohitura berreskuratuz. |
|