Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 12,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2006ko urtarrila »  Patxi Altuna hil da

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

Patxi Altuna hil da, argazkitan

Patxi Altuna San Sebastian egunean hil zen Loiolan. Jesuita, filologo, idazle eta euskaltzain oso azpeitiarrak 78 urte zituen. Hona hemen bere bizitzako aro batzuetako argazki bilduma bat.

Patxi Altunak Xabierren egin zituen ikasketak. Argazkian, Azpeitiko xabiertar batzuk. Zutik, ezkerretik eskuinera lehenengoa da Patxi.

Patxi Altuna gurasoekin Loiolan, sotana jantzi zuen egunean.

Altunak Nobiziadoa bukatu eta gero, botoak egin zituen egunekoa. Argazkian, etxekoekin, anai-arreba, guraso eta bi izebekin Loiolan.

1961ean apaiztu zeneko argazkia.

Patxi Altunaren Meza Berriko irudia.

1981eko urtarrilaren 24an, Patxi Altuna Euskaltzaindiako kargu-hartzean, Azpeitiko udaletxean.

EUTGko lehen urteetako irakasleak. Ezkerretik eskuinera, Gotzon Goenaga, Koldo Mitxelena eta Patxi Altuna.

Patxi Altuna Uztarriak argitaratutako bere biografia (2003) liburuaren aurkezpenean.

2001eko urriaren 20an Baite euskara elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen Altuna, Joxe Lizasorekin batera.

Urtarrilaren 21ean, Loiolako Basilikan izan zen Patxi Altunaren hileta elizkizuneko argazkia.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak