Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
560 lagun lasterka
Xeye Atletismo Taldeak antolatutako Azpeitiko Bosgarren San Silbestre lasterketan Rafa Maritxalar lesakarra (31:44) eta Iratxe Aranburu zarauztarra (36:52) izan ziren garaileak. Larunbatean (abenduak 31) ospatu zen lasterketan 560 korrikalarik hartu zuten parte.
|
|
Danborradako lehenengo entsegua atzo
Atzo, urtarrilak 11, sansebastianetako danborradako helduen lehenengo entsegua izan zen. 2006ko danborrada berrikuntzekin dator, horien artean entseguak egiteko tokia. Aurten aurrenekoz helduek Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte entseguak. Gaur, 21:00etan ere helduek entsegua izango dute. Ostiralean berriz, gaztetxoenen txanda izango da. Hauek, azoka plazan egingo dituzte entseguan 16:00etan. |
|
Gaztetxoak fin entseguetan
Ostiralean, urtarrilaren 13an, haurren danborradako lehenengo entsegua izan zen. Gaztetxoek azoka plazako bigarren solairuan egiten dituzte entseguak. Gaur (astelehena) ere entsegua izango dute 16:00etan. Aurtengo sansebatian eguneko haurren danborradan talde berri bat izango da; Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek talde berri bat aterako baitute. Guztira, 11 talde izango dira haurren danborradan |
|
Azken entseguak eta gero...
Gaur izango dira danborradako azken entseguak. Aurreko astean eta aste honetan hainbat entsegu egin dituzte heldu eta gaztetxoek. Ari da gerturatzen egun handia. Argazki bilduma hau atzoko (hilak 17) helduen entsegukoa da. |
|
Herriko txikienen danborrada
Gaur (hilak 19) gaueko danborra aurretik, danbor hotsa entzun ahal izan da herrian. Izan ere, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Ikasberri Azpeitiko Ikastolan eta Iraurgi Ikastxean haur eta gaztetxoek euren danborrak egin dituzte. |
|
Lehertu da festa!
Giro ederrean hasi dira San Sebastian jaiak. Jende ugari bildu da kaleetan danborrada ikusten. Gauerdiko kanpaien ondoren, 700 danbor-jotzaile inguruk San Sebastianen martxan jo dute. Aurretik, herriko kaleetan ibili dira danborra joaz. |
|
Haurren danborra
San Sebastian egunean herriko gaztetxoenek hartu zioten erreleboa helduei. 11 taldetan banatuta, 450 danbor-jotzailetik gora atera ziren haurren danborradan. Aurten talde berri bat atera da: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Bizkaitarren Tertzioa. |
|
Patxi Altuna hil da
Patxi Altuna San Sebastian egunean hil zen Loiolan. Jesuita, filologo, idazle eta euskaltzain oso azpeitiarrak 78 urte zituen. Hona hemen bere bizitzako aro batzuetako argazki bilduma bat. |