|
|
|
2005eko abendua. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
Laian Errezilen
Atala Kultur Taldearen ekimenez, garai batean egiten zen moduan garia erein zuten Errezilen,Belamendi baserriaren zelai batean, 2005eko abenduaren 11an. Herritar ugarik hartu zuen parte ekimenean. Behean, ekitaldiko argazki batzuk. Eta, laian nola egiten zen ikusi nahi duenarentzat, bideo txiki bat ere igo dugu uztarria.com-era. (Argazkiak: Aitor Azpillaga) |
|
VIII. Krosa iruditan
Igandean (abenduak 18) ospatu zen Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatutako VIII. krosa. Goenako kanpan jokatu zen krosean maila ezberdinak izan ziren, eskolarteko krosa eta federatu mailako krosa hain zuzen. Hona hemen kroseko irudi batzuk. |
|
Eguraldi hotza eta giro beroa
Giro paregabea izan zen atzo Azpeitian. Jende asko ibili zen kalean, eta iaz ez bezala, eguraldia lagun izan zuten azpeitiarrek eta kanpotarrek. Baserri giroa, taloa eta txorizoa izan ziren atzoko protagonista nagusiak, baina bestelako ekitaldientzat ere izan zen tarterik. Harrijasotzaileak, aizkolariak, ttuntturoak, bertsolariak... egunean zehar izan ziren ekitaldi ezberdinak iruditan hemen. |
|
EHEko kideak Olentzerorekin anbulatorioan
Euskal Herria Euskarazeko kideak Olentzerorekin joan dira anbulatoriora. Bertan, opariak utzi dituzte euskaraz ikasten ari diren anbulatorioko langileentzat. Ikatza, anbulatorioan hizkuntz eskubideak urratzen dituzten langileentza utzi dute. |
|