|
|
|
2005eko azaroa. Argazki bildumak.
Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean,
eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.
|
IV. Kulturaldia
Uztarria Kultur Koordinadora "gustura" dago IV. Kulturaldiak izandako harrerarekin. Orokorrean balorazio ona egin du, baina zer hobetu ere badagoela aitortu du: "Kulturaldia, oraindik, taldeen elkarlanaren eta koordinazio faltaren erdian antolatzen da, horrek sortzen dituen arazo guztiekin. Hori konpontzeko taldeen arteko elkarlan eta koordinazioa gehiago landu behar da".
Urriaren 21etik azaroaren 6a bitartean burutu da IV. Kulturaldia. |
|
Belarrak saltsa jarri zuen
Gaizka Otamendi 'Oto' eta Orhantza Alegriaren arteko lagun giroko sega-apustua jokatu zen larunbatean, azaroaren 12an, Loiola Ibilbideko zelai batean. Jende ugari ibildu zen bi gazteen arteko sega-apustua ikustera. Bukaeran, Orhantza nagusitu zen. Izan ere, 347,5 belar kilo moztu zituen; Otok, berriz, 319 kilo. |
|
Saez Elola kaperan zaharberritze lanak bukatu dituzte
Soreasuko Sebastian parrokiko Nicolas Saez Elolaren kaperan zaharberritze lanak bukatu zituzte. Zaharberritze lanak duela bi urte hasi ziren, eta denbora honetan kanperan ezkutuan zegoen 'altxora' agerian geratu da orain. Saez Elola kapera 1555.ean egin zuten eta berpizkunde garaiko margolanak, harrian egindako irudiak... duela 400-500 urte egindako artelanak aurkitu dituzte bertan. Adituek diotenez kaperan "balio handiko ondarea" dago. Aurrera begira, Saez Elola kapera eguneroko ospakizunetarako egitu nahi dute. |
|
Zaleen babesa
Larunbatean, azaroaren 19an, Joseba Albizu 'Erreka'ren eta Andoni Aranagaren peņek elkarrekin ospatu zuten aurtengo txirrindularitza denboraldiaren bukaera. Ehun lagunetik gora bildu ziren Kiruri jatetxean egin zuten bazkarian. Bi peņek ehun bazkidetik gora dituzte. |
|
Nepalera espedizioa
Arkaitz Lazkano, Unai Lazarobaster 'Axkiola', Angel Arzuaga, Benantxio Irureta, Juanjo Agirre, Pello Arrue eta Aritz Odriozola azpeitiarrak beste hiru lagunekin batera Nepalera espedizioa egin zuten duela hilabete inguru. Han, mendian 23 egun eman zituzten: Gokyo Peak (5.360 m), Kala Pathar (5.550 m) eta Chukhung Ri (5.550 m) mendiak egin zituzten. Tibeteko bailara, Everest mendiaren inguruak eta Chukun bailaran ibili ziren besteak beste. Argazkietan ikus daitekeen bezala, Everest, Cho Oyu, Pumori eta Ama Dablam gailur ezagunak ikusi zituzten beste askoren artean. |
|
Bistaeder eguneko zentroa inauguratuta
Atzo, ostirala, azaroak 25, inauguratu zuten berrituta eta handituta Bistaeder eguneko zentroa. Ekitaldian Aldundiko Gizarte Politikarako eta Azpeitiko Udaleko arduradunek, eta eguneko zentroko kideek parte hartu zuten. |
|
'Liliput II' erakusgai
Gaur, asteazkena, azaroak 30, Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak eta Peru Bazako Gipuzkoako Aldundiko Foru Administrazioaren kalitateko diputatuak, Udalaren jabetzako 1932ko motoponparen inguruko hitzarmena sinatu dute, suhiltzaileen parkean. 1932ko apirilean Azpeitiko Udalak, Magirus enpresa alemanariarrari suhiltzaileentzako motoponpa erostea erabaki zuen. 12.943,6 pezeta ordaindu zituen Udalak motoponpagatik. Orain Udalak ponpa Aldundiari utziko dio eta hau Azpeitiko suhiltzaileen parkean egongo da erakusgai. Orain dela 10 urte inguru arte erabili izan dute bolondresek motoponpa hori. |
|