Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 19,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Argazkiak »  Argazki bilduma »  2005eko iraila

 ARGAZKIAK

 ORRI HAU...

 

2005eko iraila. Argazki bildumak.

Hilabete honetan argazkitan bildu ditugun ekitaldi guztien zerrenda ikusi dezakezu hemen bertan. Egin klik gainean, eta bertako argazki multzoa ikusiko duzu. Muestrarako, ekitaldiaren lehen argazkia erakusten dizugu.

San Inazio jaiak
Aurtengo San Inazio jaien argazki bilduma bat osatu dugu festen egitarauko ekitaldi ezberdinekin.
Mendizaleak Neouvillen
Lagun Onak M.B.k pasatu den astebururako (irailak 9, 10 eta 11) Neouvillera ibilaldira antolatu zuen. Neouville, Frantzian, Saint Lary herritik hamabost bat kilometrotara dago. Ibilaldian izan zirenek ostiralean eguraldi ona izan zuten eta Neouvielle tontorra egin zuten. Neouvillera Aumar lakutik joan ziren, Aubert lakuari buelta osoa emanez. Igo eta jaitsi leku desberdinatik egin zuten. Gaua, Oredongo aterpean pasatu zuten eta larunbatean eguraldi txarrarekin esnatu ziren. Estaragne eta Campbieil mendiak egiteko asmoa zuten, baina etzen posible izan eguraldi txarragatik. Horrela, Frantziatik Espainia aldera pasatu ziren. Larunbat goizean, Viados inguruan buelta bat eman zuten eta arratsaldean berriz, Ainsa herria bisitatu zuten. Gaua Pinetako aterpean pasatu zuten.
Pourra 2005eko sari banaketa
Frantziako Tourrarekin batera, Uztarriak Pourra antolatzen du urtero. Hona hemen San Inazio bezperan Uztarriaren txosnan egin zen sari banaketako argazkiak.
Norabide aldaketak
Gaurtik (irailak 22, osteguna) aurrera, trafiko seinaleen lau aldaketa izango dira herrian: Madalenarako herri sarreran, Garmendi gainean, Inox-Citroen aurrean eta Meola aurrean. Guztietan autoarekin ezkerretara hartzea galaraziko da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak